Teknologia albisteak

TELP-eko adituak Hizneteko ikasturte hasierako aurkezpen ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia
Elixabet Almandoz - Asmoz Fundazioa - Asmoz Fundazioa
2007-10-08 : 11:10

Hiznet ikastaro hasierako aurkezpen ekitaldian Ferran Suay, Valentziako Unibertsitateko Psikologia Fakultateko irakaslea, izango da gonbidatu berezi gisa.

Asmoz Fundazioak antolatzen duen Hizkuntza Plangintza, Hiznet ikastaro hasierako aurkezpen ekitaldia, urriaren 27an ospatuko da Eibarko UEUko egoitzan eta aurtengo gonbidatu berezia Valentziako Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Ferran Suay irakaslea izango da, TELP (Taller d´Espai Lingüístic Personal)-aren asmatzailea. Hizkuntza gatazkak gainditzeko esperientzia handikoa da bera eta honen inguruan jardungo du graduondokoa hastear izango diren ikasleen aurrean.

Baina ez dira aurtengo ikasleak soilik izango bertan egoteko aukera izango duten bakarrak, aurreko ikasturteetako ikasleren batek ere interesik izango balu, hiznet@asmoz.org helbidera mezua bidaliz eman baitezake izena.

Bide batez, graduondokoaren matrikulatzeko azken eguna urriaren 20a izango dela jakinarazten da eta interesaturik dagoenak www.hiznet.asmoz.org webgunean bete dezakeela izen-ematea.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago