Teknologia albisteak
6

Bonba-autoarekin atentatua Bilbon, bizkartzain bat zauritua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2007-10-09 : 16:10

Bilboko Abusu auzoan, Ibaizabal kalean, bonba-auto bat lehertu da gaur. Galdakaoko zinegotzi baten bizkartzaina zauritu da erasoan. Lehen informazioetan nahasmendua zegoen, baina bizkartzainaren bizitzak

Bizkartzainak Gabriel Gines du izena, eta Aragoikoa da izatez.

Juan Jose Domingo Galindez Galdakao PSE-EEko zinegotzia zaintzen egiten zuen lan. Baina zinegotzia ez zen bizkartzainarekin gaur.

Erantzunak

Sustatu
2007-10-09 : 16:10

Eguneraketa, 14:10


Barne Ministerioak ezeztatu egin du bizkartzaina hil denik.


Sustatu
2007-10-09 : 16:44

Eguneraketa, 14.40


Atentatua bizkartzainaren aurka egin da zuzenean, bere autoan. Bizkartzainaren izena Gabriel Ginés da, Zaragozakoa. Erredurak ditu gorputz guztian eta Gurutzetako ospitalean dago.


Sustatu
2007-10-09 : 18:28

Hona atentatua izan den lekua, Zamakola kalearen 110. zenbakiaren parean edo, Abusu auzoan.


El Correoko bideoan zauritua bere oinez ageri da taberna batetik irteten anbulantzian sartzeko. Autoak sua hartu du, eta inguruko beste auto batzuek ere bai.


Fronkostin Doktorea
2007-10-09 : 20:06

Honek ez al du, ba, memerik merezi?

Luistxo Fernandez
2007-10-10 : 12:20

Honek meme bat merezi bat duela uste baduzu, ZUK ZEUK sortu. Interneten ez dago Memeen Antolakuntzarako Euskal Batzorde Ofizialik. Meme bat merezi duela uste baduzu, eta ez bada meme hori pizten, zurea da errua, ez meme hori sortzeko beharrik ikusten ez dutenena.


Merke ematen zaio hemen doktoretza edozein tontolapikori...


iturri
2007-10-10 : 13:48

Luistxok arrazoi dauka: edonork jar dezake martxan meme bat. Norbaitek falta edo behar hori ikusten badu, har dezala lekukoa berak.


Horrelako zerbait egin du La Fragua bloga kudeatzen duen blogariak.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago