Teknologia albisteak
5

Radiohead doan: musikaren industrian aldaketak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2007-10-10 : 15:10

Radiohead-en azken diskoa sarean dago. MP3 formatuan, kopiaren kontrako babesik gabe eta dohainik. Eta ez pirata esaten dieten horien merituz, baizik eta taldeak berak jarri duelako sarean. Izatez, luxuzko edizio bat (biniloarekin, liburuxkarekin; oinarri fisikoan alegia) edo mp3 formatuan eros dezakezu, baina azken kasu honetan, zeuk aukeratzen duzu prezioa, eta salneurri hori zero eurokoa dela irizten badiozu, doan irtengo zaizu.

Euskal musikazaleren batek lortu du jada horrela. Hala ere, gaur hasi diren banatzen diskoa, konektatzen bazara zaila izango duzu gaur mp3-rik eskuratzea. Aurreko egunetan kode bat eskatu beharra zegoen, eta gaurdanik itxaron zerrenda horretara apuntatu direnek jaso dute abisua kode harekin saia daitezkeela.

Lotura: In Rainbows (hori da diskoaren izenburua)

Zenbait blogetan diote musikaren industrian eta Interneteko musikaren alorrean une inportantea dela Radioheaden erabaki honek markatzen duena.

Era berean, Yahoo-ko musika alorreko arduradunek ere beste erabaki baten berri eman diete disketxeei: akabo musika babestua, DRM daukana, Yahoorekin lan egin behar baduzue behintzat. Gogoratu zer den DRM: Digital Rights Management, eskubide digitalen kudeaketa, edo informazioaren jario librearen aldekoek dioten bezala, Digital Restrictions Management, murrizketa digitalen kudeaketa.

Pikxanaka, murriztapenak erortzen ari dira.

Erantzunak

loveof74
2007-10-10 : 16:13

primeran, baina orain atera duten diska 160 kbps eskeintzen dute...:-(

gorka
2007-10-10 : 17:36

Nine Inch Nailsek ere antzeko erabakia hartu du


loveof74
2007-10-10 : 19:22

Baita the Charlatans-ek eta agian Oasis eta Jamiroquay-k.

Hurrengo OSkorri-ren diska horrela ateratzeko planik? eta Ken Zazpirena?

edukinuen
2007-10-10 : 20:28

ingelesezko wikipedian jada badago diska honi eskeiniriko orrialde oso oso interesgarri bat. bertan diotenez, abenduaren 3-an kaleratuko duten 'discbox'-ean 8 kanta gehiago aurkitu ahalko dira CD berezi batetan (aipaturiko material berezi guztiaz gain) eta agian, diska osoa CD formatu klasikoan 2008-ko urtarrilean.

Beste kontu bat, dirudienez, 'in rainbows' diskaren prezioak minimorik izan ez arren badu maximo bat: 100 libra

apanitze
2007-11-09 : 20:18

Eta ze axola, esaten dutenez 160 kbps aratago soinu kalitatean hobekuntza ez da nabari. Ezta?



Erantzun

Sartu