Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Euskalbar 3.0 argitaratu digute

assar ¦ 2007-10-14 ¦ 21:57 ¦ Internet

Euskalbarren bertsio berria Mozilla fundazioak gehigarrientzako duen webgune ofizialean argitaratzea erabaki genuen bere garatzaileok. Gaur, Mozilla fundazioko kideen errebisio prozesu baten ondoren, Euskalbar 3.0 argitaratu eta publiko egin dute.

Publizitatea

Oraindik Euskalbarren onurak ezagutzen ez dituztenek, edo nahiz eta instalatuta eduki, bertsio berria probatzeko irrikitan daudenek, hemendik jaitsi eta instalatu dezakete. Euskalbarren aurreko bertsioren bat instalatuta daukatenek hurrengo egunetan bertsio berriaren oharra jasoko dute beren Firefoxen. Kontuan izan Firefox nabigatzailea instalatuta eduki behar dela Euskalbar erabiltzeko.

Inork Euskalbar hobetzeko ideiaren bat badauka, edo akatsen batez ohartarazi nahi bagaitu, helbide honetan egin dezake: http://code.google.com/p/euskalbar/issues/list

Euskalbarren webgunea hau da: http://www.interneteuskadi.org/euskalbar

Erantzunak

  • Re: Euskalbar 3.0 argitaratu digute

    Ander ¦ 2007-10-15 ¦ 08:29

    Mundiala!

    Euskalbar gabe nabigatzailea ez dago osoa. Ez dakit zein bertsiotan instalatu nuen, baina gaur egun, bera gabe biluzik ikusiko nuke firefox.

    Internet explorer duzula? Bada garaia aldatzeko! eta pisuko arrazoia, besteak beste, tresna hau.

    Eskerrik beroena garatzaile guztiei.

    Erantzun honi
  • Re: Euskalbar 3.0 argitaratu digute

    Sustatu ¦ 2007-10-15 ¦ 09:16

    Artikulu honetan zehazten dira bertsio berriak dakartzan ezaugarriak.

    Besteak beste, hiztegi berriak gehitu zaizkio (CorpEus, Intza, Adorez eta UZEIren sinonimoen hiztegiak eta Bergaraldeko hiztegia), eta aukera berri batean botoi gisa zein agertarazi nahi dituzun aukeratu dezakezu, soilik hiztegi jakin batzuk hobesteko.

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari