Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Kevin Heredia, blogari literaturzalea

Emea ¦ http://emea.nireblog.com ¦ 2007-10-31 ¦ 09:17 ¦ Kultura

Elkarrizketa bikaina egin dio Kevin Heredia delako batek, Berrian, Europako literaturan egun punta-puntako idazlea den Enrique Vila-Matasi.

Publizitatea

Euskal irakurle izateaz harro sentiarazten zaituen testu horietako bat. Vila-Matasek eroso erantzuten die Herediaren galdera zuzenei, zorrotz eta sakon. Esate baterako, idazlea bestetzat saltzea dela uste du Vila-Matasek. Eskerrik asko, Kevin!

Erantzunak

  • Nor da Kevin Heredia?

    Luistxo ¦ 2007-10-31 ¦ 12:41

    Kazetaritzan Berrian, eta blogintzan blog propioarekin eta besteenetan erantzunak uzten... ezerezetik sortu da Kevin? Nor da? Zer da?

    Kaliforniako hau ez, ezta?

    Kuriositatez...

    Erantzun honi
    • Re: Nor da Kevin Heredia?

      I. ¦ 2007-11-02 ¦ 09:17

      Nonbaiten irakurri nuen, eta Google-n oraindik horren aztarnak geratzen dira, Kevin Heredia direla "Kevin Bereziartua, Kevin Galarraga, Kevin Olano eta Kevin Sarasola", hots, Kevin Heredia ente kolektibo bat dela (Gorka) Bereziartuak, (Aritz) Galarragak, (Ion) Olanok eta (Beņat) Sarasolak osatua (antza).

      Erantzun honi
      • Re: Nor da Kevin Heredia?

        Beņat Sarasola ¦ 2007-11-02 ¦ 11:46

        Atzo pasa zidaten abisua Sustatuko mezu batean nire izena azaltzen zela Kevin Heredia horrekin loturik. Argitu nahi nuke ez dudala Kevin Heredia horrekin zerikusirik, eta izatekotan, beste Sarasola bat (edo beste Beņat Sarasola) bat izango dela hor dabilena.

        Eta bide batez, biolentzia kondenatzen dudala ere esan nahiko nuke.

        Erantzun honi
        • Re: Nor da Kevin Heredia?

          Juanma Sarasola ¦ 2008-04-05 ¦ 15:41

          Beņat agian ez, Juanma ezta, biņon ez dabil oso urrun...

          Aizak, Kevin, zeinahi modutan, neri ere ezusteko ederra eman diak! Artista (kon munxo arte) bat yaiz, idazte kontuetan nahiz beste kontu batzuetan.

          Batzuk ezin ditek misterioarekin bizi. Edo misterioa publikoki agerian uzten saiatu gabe.

          ;-)

          Erantzun honi
  • Re: Kevin Heredia, blogari literaturzalea

    IKURRA ¦ 2007-10-31 ¦ 22:50

    Ez dakit nor den Kevin hori (v batekin idatzita badago malo).
    Baina kriston elkarrizketa egin diolakon nago.
    Hori bai, azken galdera eta erantzunak, zer pentsa txarra eman dit.
    Ez dakit ze kartarekin jokatu ?
    Gainera El Paisen egunkarian bertan, aste honetan ere elkarrrizketatua izan da Vila-Matas jauna, eta BERRIA bere parean jarri dela esango nuke.
    Gaurkotasun osoa du.
    Noizko Enrique Vila-Matasen euskarazko libururen bat ?

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari