Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

Sustati ¦ Da! ¦ 2007-11-07 ¦ 10:27 ¦ Politika

Mediku egokirik ez dugu, euskara inposatzen delako osasungintzan. Irakasle erdaldunak jazartzen ditu nazionalismoaren inkisizioak. Hizkuntza ezgauza da gurea, baserrietakoa. Wall Street Journal-ek, New York-eko egunkariak, argitaratu ditu astakeria hauek. Kazetariak hemengoen laguntza lortu du horiek idazteko: Joseba Arregik dio eguneroko berriketarako ez duela balio; eta Leopoldo Barreda legebiltzarkideak ez dela erabiltzen bizitza errealean. Eguneraketa 2007-11-14: Artikulu jatorrizkoa ez dago jada osorik WSJren artxiboetan, baina Sustatun bertan gorde dugu kopia, eta lotura hara bideratu dugu.

Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

Publizitatea

Erantzunak

  • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

    Tarratian ¦ 2007-11-07 ¦ 11:08

    Ez ahaztu nor den mezularia.

    WSJ Murdoch-ek erosi berri du, eta gure Joxemari Aznar haren kontseilari dabil.

    Bestalde, 'kazetaria' (sic) nor den edo, ideia bat egiteko, ikus, adibidez: http://www.elmundo.es/papel/2001/11/23/opinion/1075470.html

    Erantzun honi
    • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

      aitor ¦ 2007-11-07 ¦ 12:35

      Ni, egia esan, artikuluak berak baino gehiago kezkatzen nau beronen berri irrati bidez izan duen jende arruntaren erreakzio asko. Begira, bestela, www.eitb24.com-eko blogean jendeak zer erantzuten duen.
      Zerbait gaizki egiten ari gara edo oraindik asko dugu egiteko.

      Erantzun honi
  • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

    Tarratian ¦ 2007-11-07 ¦ 11:11

    Portzierto, uste dut esteka horrek zabaltzen duen orriaren behe aldean ageri den helbide elektronikoa oraindik dabilkiola...

    Erantzun honi
  • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

    xiber ¦ 2007-11-07 ¦ 11:37

    Ez da Fernando Barreda, Leopold Barreda baizik.

    Erantzun honi
    • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

      Sustatu ¦ 2007-11-07 ¦ 11:43

      Leopoldo, noski. Zuzendu dugu, eskerrik asko.

      Artikuluan esaten dena gaztelaniaz laburtuta, bi testutan: bat, bi.

      Erantzun honi
  • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

    joseba ¦ 2007-11-07 ¦ 11:55

    ez zaituztet aspertu nahi baina erantzun egin diot johnson jaun horri. agian merezi du euskal blogosferaren protesta mezu bat, ez ?

    mezu osoa doakizue hor, hori berori erantzun nahi badiozue edo balizko akatsak zuzenduta.

    *****
    Dear Mr. Johnson,

    It must have been hard for you to write so many lies in such a short article, as you did here:

    http://online.wsj.com/article/SB119429568940282944.html?mod=hpp_us_pageone

    the wall street journal readers do not deserve such an inexact and misleading information. I feel really sorry fot them.

    I wonder what your interest was in doing so, really, although I can imagine it, just reading whom you have been talking to (and then whom you havenīt).

    Not amzingly, not a word in your article about the real apartheid situation that the basque community in navarre is suffering. just incomplete or half true information.

    In Navarre, to get a public job, the basque language (lingua navarrorum as they called it 2.000 years ago and spoken nowadays by about 15% of navarreīs population) gets often the same recognition as any other "foreign" language (islandic, russian, or even latin). Even for jobs where you are going to be facing the public who, in navarre and in the rest of the basque country, lives often in basque.

    but this sounds like science fiction to some of the people you talked to. the question is, for me, why you talked to them only. there is a all basque newspaper and they used to have an english version. the address is www.berria.info which means they are even in internet. isnīt it amazing for such a useless all language that has 10 words for shepperd ??

    if you only knew how many words we have for manipulation, lie and bad journalist, the american readers would be amazed.

    may be you should visit idaho some time, try to talk to the governos and let him read all this ... you wrote.

    best regards.

    ;-)

    joseba

    P.D. newly minted first name with no roots in traditional Euskera. the name was made up by sabino arana, yes, the devil himself, about 100 years ago. I wonder whether that is traditional from a US point of view.

    P.D.2. democracy coming from greek... how traditional is that word in spanish or english ? have you ever thought about it ?

    Erantzun honi
    • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

      katixa ¦ 2007-11-07 ¦ 12:05

      Nik gauza bera egin dut! Hemen dago":http://www.blogak.com/katixa/as-a-response-to-the-wsj-article

      Erantzun honi
      • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

        Luistxo ¦ 2007-11-07 ¦ 12:13

        Ondo idatzia. Nik ez dut hara bidali, baina neurean ere idatzi dut nire protesta, neure ingeles kaskarrean.

        Erantzun honi
        • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

          xiber ¦ 2007-11-07 ¦ 12:30

          Mikel Morrisek ere erantzun egin du:

          http://www.izaronews.com/

          Erantzun honi
  • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

    r. xalba garez ¦ 2007-11-07 ¦ 12:36

    Arzalluz berak aitortzen duenez, Yankiek kolonizazioari, zapalketa ekonomiko, militar eta politikoari kulturatik ekiten diote estraina, nahiz eta Eurodisney eta Halloween oso inozente eta barregarri iruituko zaizkigun europar "progre"oi. Beraz euskararekiko mespretxuak ez gintuzke harritu behar. Anekdotikoak gara eurentzat.

    Uste dut Patxi Baztarrika jaunak lantxo bat duela oraintxe... Aurelio Arteta eta Sabaterren gisakoek gol ederra sartu digute, non eta munduko hedabide influienteenetako batean (kontserbadore porrokatua, hori ere aitortu beharko diogu).

    Behinola Wall Street Journal.eko portada izan ginen, Eusko Legebltzarrak "amagatu baina jo ez" gisako ordago bat onartu zuenean, Autodeterminazio eskubidea hortxe zegoela eta (sekula ere ez erabiltzekotan, baina tira).

    Jaurlaritzari gustatzen zaio AEB.tako media boteretsuan Euskal Herriari buruzko artikulu positiboak bultzatzea. Ezakit dirua edo NABO diasporako Lobby.ak erabiltzen dituzten horretarako. Baina oraingoan zeozer egin beharko dute, kontundentea.

    Erantzun honi
  • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

    Joxe Rojas ¦ 2007-11-07 ¦ 13:23

    Bitxikeria modura, atzo bertan etxeko buzoian jaso nuen AIZU! aldizkarian elkarrizketatxoa agertzen da Johnson jaun txit aurgarriarekin. Itxuraz gustura asko ibili da Bilboko Lizardi AEK Euskaltegian

    Erantzun honi
    • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

      joseba ¦ 2007-11-07 ¦ 14:16

      joxe,
      sinigaitza zait azpiko bi galderei modu horretan erantzun dien txanogorritxok, WSJeko otso artikulu hori idaztea.

      a zer nolako aurpegia ! agian, bere garaian Prisak AEKri egin ziona (bahituta zegoen norbait eta bahiketa bati buruzko ariketak zeuden euskaltegiren bateko klase batean), egin nahi izan dio. alegia, muturra sartu, kaka asmatu eta zabaldu.

      penagarria.


      ******************************
      Nola pentsatu zenuten euskararen irakaskuntzari buruzko erreportajea egitea?
      Neure ekimena izan da, ez egunkariarena. Euskal Herrira behin baino gehiagotan etorri naiz, lanera edo oporretan, eta atentzioa ematen dit elebitasunak. Euskararen normalizaziorako lehenengo legea onartu eta 25 urtera kontua nola zihoan jakin nahi nuen, hizkuntzek betidanik erakarri bainaute. Ezagutu nahi dut nola lortzen den gizarte batean hizkuntza bat bultzatzea, nola irakasten zaion printzipioz zail samarra dirudien hizkuntza bat pertsona heldu bati...
      Eta egindako bisita honen ostean, zein ondorio atera duzu?
      Ikasgelan irakaslea eta ikasleen artean sortzen den elkarrekintzaren erritmoak inpresionatu nau. Ni irakasle ibili nintzenean, ariketak eta liburuak erabiltzen genituen batez ere, baina hemen etenik gabeko elkarrizketak ikusi ditut, nahiz eta ikasleak behe urratsetakoak izan.

      Erantzun honi
      • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

        Joxe Rojas ¦ 2007-11-07 ¦ 14:28

        Joseba,

        Oraintxe hitz egin dut AIZU!-ko elkarrizketaren egilearekin, eta haiek ere harrituta daude nonbait. Azalpenak eskatu dizkiete Johnsoni eta, esan dienez, bera ere ez omen da pozik geratu, hainbat testu ezberdin bidali omen zituen eta erredakzioan nahi erara aldatu omen dizkiote. COPEtik ere kontuak eskatzen ari omen zaizkio, ez delako nahiko antibaskoa izan... Baina tira, ziur nago AIZUkoek azalpen luzeagoak emango dituztela egunotan...

        Erantzun honi
        • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

          AEKren prentsa bulegoa ¦ 2007-11-07 ¦ 19:57

          Keith Johnson kazetari eta filologoa AEKra hurbildu zen euskararen berreskurapenaren gainean erreportajea egiteko asmoz. Hori izan zen behintzat berak azaldutako helburua. AEK-k, Wall Street Journal zer-nolako egunkaria den jakinik ere, arduradunekin elkarrizketak zuzendu zizkion, baita euskaltegiko ikasleekin klasean egoteko aukera eskaini ere, ezkutatzeko ezer ez daukalako eta, are, harro dagoelako egiten duen lanarekin. Horrela, Keith Johnson Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiarekin, Edurne Brouard Korrikako arduradunarekin eta Benito Fiz didaktika arduradunarekin elkarrizketatu zen. Halaber, Lizardi euskaltegiko hainbat klasetan egon eta ikasleekin mintzatu zen.

          AIZU! aldizkariak, berriz, kazetari estatubatuar baten bisitari bitxia iritzita, elkarrizketa egitea pentsatu eta hala egin zuen. Elkarrizketa hori AIZU!-ren 321. zenbakian argitaratu da eta duela aste bete dago kalean.

          AEK-k bere desadostasun osoa erakutsi dio Johnsoni emaitza ikusita. Batetik, berak hasieran azaldutako asmoa ez datorrelako bat erreportajearen nondik-norakoekin. Eta bestetik, erreportajeak iritzi jakin batzuk bakarrik erakusten dituelako, euskararen kontrakoak hain zuzen ere. Are gehiago, erreportajea iraingarria eta lotsagarria dela deritzo AEK-k, eta asmo txarrez eta euskararekiko errespetu falta izugarriz egina dagoela adierazi dio Johnsoni berari.

          Erantzun honi
  • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

    Asier ¦ 2007-11-07 ¦ 15:33

    Nola aipatuko du euskararen egoera Nafarroan, bere ustetan Navarre "Hoped Basque Homeland" bada?

    Erantzun honi
  • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

    loveof74 ¦ 2007-11-07 ¦ 16:42

    gauza ondo edo gaizki kontatuta egongo da. Bale, gaizki dago, gertu gabiltzalako. Eta normala da gauza bat gaizki ikustean kexatzea.

    Baina niretzat beste ideia dago testu horren barruan...nola izango dira benetako bizitzan albisteak (idatzitakoak edo kamaraz grabatutakoak) Israelen, Palestinan, Chechenian edo Chavezen munduan? Nola jakin kontatzen duena egia ala gezurra den?

    Erantzun honi
    • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

      joseba ¦ 2007-11-08 ¦ 12:58

      abascal edo barredak euren egia kontatu dute. berdin joseba arregik edo kaleratua izatear den irakasleak. baina ez al dira espektro politikoko nahiz kulturaleko ahots gehien gehienak falta ?
      ez al du anekdota merkeenarekin eta topikoetara, errazkeriara jo, irakurlearen arreta lortzeko ?

      dena den, zure kezkarekin bat egiten dut. eta aipatzen dituzunak, ongi txarto, agertu egiten dira hedabideetan. pentsa afrikako gatazketan edo txina barrukoetan nola egon liteken gauza.

      Erantzun honi
  • Erantzuna

    erral ¦ 2007-11-09 ¦ 08:30

    Erantzuna ere etorri da Ameriketatik dirudienez...

    Erantzun honi
  • Re: Nola ikusten duten euskara Wall Street Journalen

    Ima-Bilbo ¦ 2007-11-11 ¦ 00:11

    Zuetariko baten batek badauka jatorriko testua? Goian jarritako eztekan agertzen dena ez da osoa, apurra baizik. Ikusi nahiko nuke 'originala' (nahiz eta euskararen kontrako kanpaina luzea izan). Mila esker.

    Erantzun honi
    • Wall Street Journaleko testu originala gorde dugu

      Sustatu ¦ 2007-11-14 ¦ 11:36

      Jatorrizko testua ez dago jada WSJren artxiboan, baina berreskuratu dugu eta hemen jarri dugu.

      Erantzun honi
    Erantzun artikulu nagusiari