Teknologia albisteak
2

Kindle: irakurketaren geroaz hausnarketa batzuk

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2007-11-23 : 10:11

Amazonek Kindle atera berri du,irakurgailu elektronikoa, liburuak, egunkariak eta blogak irakurtzeko. Hausnarketarako une bat, ea irakurketa digitalak ze etorkizun izango duen. Paperezko liburuaren geroa ere hor dago dantzan.

Haritz Rodriguezek, bere blogean, testuentzako iPod bat konparatzen du gailu berria. Kindle-ak 2,9 kilo pisatzen du eta 200 liburu eraman ditzake.

Nazioartean, erreakzioak aldekoak zein kontrakoak dira.

Irakurtzeko modu berrien inguruan, Anjel Lertxundik ere idatzi du berriki. Ez dakigu Kindle aparatua izan duen gogoan, baina astearteko artikuluan irakurketarako aurrerapenez mintzo zitzaigun. Paperezko irakurketa da, bai, Lertxundik aurreikusitako hori, baina beste pare bat erreferentzia ere ematen zituen post-scriptumean hausnarketarako:

Erantzunak

haritz
2007-11-23 : 12:20

Oso itxura ona du. Arazorik handiena pisuan kusten diot nik. Bi kilo eta piko, gehiegi dira.

Dena dela ere, Teketenek bideo bat pasa dit eta, bertan ikusitakoagatik, ez nuke esango hainbeste pisatzen duenik. Ez dakit. Bideoari begiratuta, behintzat, arinagoa ditudi.

Bestalde, zenbat tardatuko du Applek antzerako zeoze ateratzen? Apustuzalerik bai? mementuz, lehiakide nagusia (eta merkeagoa) Sonyren Reader du.

Gorka Bereziartua
2007-11-24 : 16:13

Newsweek astekarian informazio asko eman dute gai honen inguruan, baina aipatzen den pisua 10,3 ontzakoa da; ontza bat AEBetan 28 gramo baino gehixeago dela kontuan izanda, ondorioztatu dut gatxet honek 300 gramo inguru pisatzen duela, telefono mugikor batek baino pixka bat gehixeago beraz. Ez dakit nire kalkulua gaizki dagoen; ezetz espero dut, ze hiru kiloko adreilua motxilan eramatea... Kuriosoa katxarroa: imajinatu, Sustatu goizero trenean irakurtzea!


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago