Teknologia albisteak
7

Eusko Jaurlaritza: ezetz, berriro ere, software libreari

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2007-12-10 : 16:12

Idoia Zenarruzabeitiak sinatutako Jaurlaritzaren dokumentu batek dio garestiagoa dela software librea erabiltzea, aukera propietarioak erabiltzea baino. Zifrarik batere eman gabe, sistemetako softwarea zein ofimatikakoa, dena zaku berean sartuta, ez duela merezi urratsik ematerik ondorioztatzen du Jaurlaritzak, nahiz eta Legebiltzarrak aho batez hori egiteko eskatu zion bere garaian.

Garestiagoa izateaz gain, ofimatikako tresnen kasuan, software librekoek gaitasun gutxiago dutela dio txostenak.

Cybereuskadi blogean argitaratu da gaur albistea, eta Meneamen erantzun mordoa eragin ditu jada. Gaztelaniazko PDF bat aurkitu dugu guk, ez euskarazko bertsiorik (ez dakigu ba ote dagoen), eta hemen kargatu dugu errazago ikuskatzeko (testu bertsioa ere bai bertan).

2003ko otsailean aho batez onartu zuen Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzea Administrazioan software librea ezartzearen urratsak eman zitzan. Jaurlaritzak ez dio kasu egin eskaera horri. Talde parlamentario guztiek bat egin zuten eskaera harekin, bai PPk eta bai orduko ezker abertzalearen ordezkaritzak, Sozialista Abertzaleak taldeak.

Azken ukoa, Idoia Mendia PSE-EEko legebiltzarkideak egindako galdera bati erantzunez eman du Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordeak.

Erantzunak

loveof74
2007-12-10 : 18:29

igual garestiagoa egiten zaie dena "pirata" daukatelako...

:-D

iñigo
2007-12-10 : 20:24

A zer polita!!!

Datu bat ere eman gabe erraza da esatea garestiago dela, zenbatekoa da ezberdintasuna?, zergatik beste herrialdeetan posible da eta hemen ez?, edo microsoft-ekin akordio bat al dago?

piperra
2007-12-10 : 23:09

Hala da bai, nik XP, office eta guzti horiek piratak ditut, Datac etxeak instalatu zizkigunak bere garaian, zatorra baina torpiaguak dira EJko hauek.

Luistxo Fernandez
2007-12-11 : 12:53

Zenarruzabeitiaren idatzi osoa FUD taktika gordinen adibide garbi bat iruditzen zait. Zalantzak eta beldurrak zabaldu, argudio sendoak baino.


Esaldi hau bereziki interesgarria egiten zait:
La no disponibilidad de funciones avanzadas del cliente de correo electrónico en combinación con la plataforma propietaria de servidor de correo corporativo...


Beraz, ofimatikan ez da e-postarako bezero librerik erabiltzen, e-posta zerbitzaria propietarioa delako. Kontxo. Errua sistema libreena omen, ez direlako bateragarri. Baina hori da koxka, zerbitzariak libre eta irekiak eta estandarretan oinarrituak balira, haiekin konekta daitezkeenak ere libreak izan daitezkeela. Zerbitzariko sistema propietario estupido hori izango da bateraezina, hura da katearen alde kaskarra, eta ezin da hori estali beren burua justifikatzeko asmaturiko halako begizta tranpati batekin.


Gari
2007-12-11 : 17:00
Juanan Pereira
2007-12-11 : 22:28
Juanan Pereira
2007-12-11 : 23:59

Nire testuaren azterketa eta hausnarketa sakona (warning! gazteleraz dago)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago