Teknologia albisteak
7

Iruñeko Udalak Olentzeroren alde zihoan inkesta bat ezabatu du saretik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2007-12-19 : 11:12

Iruñeko Udalak inkesta jarri zuen bere webgunean ea iruindarrek nor zuten maiteago Eguberrietan: Olentzero, Hiru Erregeak ala Bizarzuri. Asteburuan Zabaldun ikusi genuenean ohar hau, Olentzeroren aldeko bozak nabarmen ziren aurretik. Baina arazoren bat gertatuko zen... inkesta eta emaitzak ezkutatu egin baitituzte "doiketak egiteko". Asier Azpilikuetak kontatzen du auzia bere blogean.

Iruñeko udalaren webguneko portadan zegoen inkesta asteburuan. Euskaraz zein gazteleraz, gauza bera galdetzen zen. Eta emaitza, aski argia, hemen ikus zitekeen:

Badirudi, dena den, inkesta sistema ondo dabilela. Inkesta zenbakia 20.a zen Olentzeroren kasuan, eta hori desagertu da, baina 19. inkesta, eta 18.a, eta aurreko guztiak, sarean daude. Adibidez:

Googlen, gainera, ebidentzia grafiko txiki bat aurkitu dugu bilaketa bat egin da. Katxea ez dabil, guk bilaketa egin dugun unean, baina Olentzeroren inkesta nonbait hor zela demostratzen du pantaila irudi honek. Olentzeroren aldeko botoak %88.9 ziren une horretan...

Hala ere, Googleren emaitza orri horrek berak ematen du gaztelaniazko inkestaren argazki moduko bat, nonbait beste une batean ateratakoa: Erregeen alde, %72 ziren orduan, eta baliteke, beraz, Azpilikuetak aipaturiko mezu elektronikoen bidezko kanpaina batek emaitza aldatu izana.

Erantzunak

Xota
2007-12-19 : 11:54

Tristea da Iruñeko Udala horrela ibiltzea.

Tristea da Iruñeko Udalaren buru UPN-k izatea.

Tristea da Iruñeko Udalean UPN gutxiengoa izanda, nahi duena egitea.

Tristea da...

53R61
2007-12-19 : 13:42

Esteka honetan hobeto ikusten da inkestaren emaitza, google-en katxeatik hartuta



http://tinyurl.com/2xa2uy

Luistxo
2007-12-19 : 15:53

Oso ondo. Katxe horretan ikus zitekeen pantaila-irudia gorde dut hemen, eta baita nonbait, lehenago, Hiru Erregeak nagusi zireneko une horren isla Googlen.


Joseba
2007-12-19 : 21:50

Zeozertarako balio badu, nik kaptura hau egin nuen, bazpaere, ta blogan jarri nuen...

http://neurehegitik.wordpress.com/2007/12/17/56/

loveof74
2007-12-20 : 10:38

Badakit zergatik kendu duten. Erregeak "marka erregistratua" dira, eta SGAEk atera nahi duen lege berriarekin ordaindu behar dezu izena erabili nahi baduzu

Sustatu
2007-12-20 : 16:44

Nafar honek inkestaren eboluzioaren beste une bat du gogoan, bere blogean kontatzen duenez: 300 inguru boto zeudenean, 60/40 omen zen proportzioa Olentzeroren alde.


borthuzai
2007-12-22 : 13:22

tristea bai iruñeko udalaren datu manipulazioa. Baina egia esan ez dut uste ez hiru erregeak ez Papa Noel horren arrotzak ditugunik.

Papa Noel Santa Claus baldin bada behintzat, eta hau era berean San Nikolas kristaua.

Seguran aspaldidanik ospatzen baita haurrak gozoz asetzen diren San Nikolas txiki eguna Abenduaren 6an. Europa iparraldeko umeek San Nikolas-en (hots, Santa Claus-en) opariak jasotzen dituzten egun berean.

Guzti honetaz mintzo naiz hemen:

http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai/segura

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago