Sustatuk 5 urte: urteurren jaia eta sariketa
Sustatuk 5 urte bete ditu 2006ko azaroan. Urtebetetze ospakizunaren ardatzak bi izan dira:
Urteurren jaia
Arrasaten elkartu ginen, Klaustroa kultura etxean, abenduaren 13an (asteazkena), 18.30etan.
Argazki sorta batzuk hemen: CodeSyntax, Goiena, Zaloa, Joxe.
Sariketa
Lehiaketa antolatu genuen, blog mezurik onena (abenduaren 11a arte) euskal blog batean. iPod oso bat lehen saritzat, eta aurkezten diren guztien artean, bi iPod nano zozketan.
- Lehiaketaren baldintzak eta sariak hauek izan ziren
- Aurkeztu zirenak, honako hauek
Irabazlea, The Indezents blogeko mezu hau izan zen, eta haren egile gazteak, Mikel Alvarez beasaindarrak, eroan zuen sari nagusia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak emanda:

Epaimahaiak finalista batzuen artean erabaki zuen tartean, eta mezu honetan dago jasoa erabakia.
Zozketa ere egin zen, aurkeztutako eta bertaratutakoen artean, eta Mikel Iturriak (Harrikadak) eta Goio Aranak (Superbai), eroan zuten iPod Nano bana.


