(1) Herriz herri banatzen diren zinegotzi kopuruak desberdinak dira. Batzar Nagusiak barrutika daude antolatuta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Nafarroan 50 eserleku dira.
(2) Arauak desberdinak dira bozketa bakoitzean, d'Hondt legea aplikatze aldera, gutxieneko portzentaia bat
gainditzera behartuta baitaude hautes-zerrendak konputuetan sartzeko. %5ekoa da gutxienekoa udal hauteskundeetan, %3koa Batzar Nagusietarako barrutietan, eta
Nafarroako Parlamenturako bozetan.
(3) Besteak alorrak erabil daitezke, zerrenda txikien botoentzat. Baina normalean ez da espero haien
emaitzek eraginik izango dutenik ez eserleku banaketan, ez estrapolazioetan.
Oharrak:
- Boto zuriak eta boto baliogabe tipiko edo ohikoak ez dira zenbatzen, eserleku banaketari begira. Hala ere, balioko portzentaia minimoa
kalkulatzeko balio dute. Gipuzkoako herri batzuetan, PP da aurkezten utzi duten zerrenda bakarra. Boto zurien kopurua oso handia balitz
herri horietan, PPren botoak %5etik behera utziz, ez litzateke udalik osatuko. PPren botoak, zuriekin alderatuta, %5etik gora balira, zinegotzi guztiak PPrentzat.
- Kalkulua zehatza izatekotan, aurkeztutako zerrenda guztien botoak jarri beharko lirateke guk apailatutako hamar alorretan.
Izan ere, zerrenda guztien boto kopuru totala D'Hondt legea aplikatzeko beharrezkoa da, kopuru total horren arabera
zehazten delako gutxieneko portzentaia (%3 edo %5) zerrenda batzuk kalkuluetatik kanpo uzteko.
Boto gutxien dituzten zerrendak ez badituzu sartzen, kalkulua berez ez da matematikoki zehatza izango, baina errorea
gertatzeko posibilitatea estatistikoki baztertzeko modukoa izango da: eserleku banaketa zuzen emango duela ziurtatzeko moduan gaude.
- Aralar-EB aukera bakartzat jarri dugu... baina koalizio hori Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako da, herri batzuetan bakarrik. Nafarroan, Aralar Nafarroa Bai koalizioan
doa, eta IU-EB bereiz. Nafarroan, beraz, erabil dezakezu Aralar-EB alorra IUrenak hor jartzeko. Izenak gora-behera, kalkulagailu
honek lagungarri izan nahi du batik bat, ñabardura eta kasu guztietarako perfektu izateko batere asmorik gabe.
- Kalkulu-sistema honen helburua eragiketa matematiko bat erraztea besterik ez da.
Kalkuluak eta lortzen diren emaitzek ez dute inolako balio legalik, eta Sustatuk ez du erantzukizunik bere
gain hartzen lortutako emaitzei eman dakiekeen erabileraz.