Itzuli orri nagusira

Nola gehitu edukia atal honetan

Interneten nabigatzen zaudela, erreferentzia, orri edo gune interesgarri bat aurkitu duzu, eta Sustatuzale guztiekin partekatu nahi baduzu, hauxe da zure atala, Jamaika ikusteko jaio gara.

Zera da egin behar duzuna:

  1. Kontu bat ireki Bildu.net webgune euskaldunean edo del.icio.us zerbitzuan
  2. Nabigatzen zaudelarik, ezer partekatu nahi duzunean, gehitu ezazu batean edo bestean sustaturako etiketa edo tag delakoarekin.
  3. Minutu batzuen buruan, automatikoki azalduko da zure gehikuntza hemen.

Galduta?

Berriro azaltzen saiatuko gara. Ez da erraza. Bai, ordea, interesgarria.

Lehenengo eta behin, Bildu.net eta del.icio.us, erreferentziak edo gogokoak (faboritoak) gordetzeko sistema bat da. Norberaren nabigatzailean gorde beharrean gogokoak, sarean gordetzen dira, eta gainera, partekatu egiten da informazioa XML jarioen bidez, beste erabiltzaile askorekin.

Hona, hemen, adibidez, Ricardo Gomez filologia irakaslearen del.icio.us-eko gogokoen sorta edo Topagunea elkartekoek Bildu.net-en daukatena.

Horiek bezala, zuk ere erabil ditzakezu zerbitzu hauek. Tresna praktikoak dira, ikusiko duzu. Azalpenak emango ditugu erregistratu eta erabiltzeko, Bildu.net zerbitzu euskalduna ardatz hartuta. Adibide grafikoak eta deskribatutako urratsak, Firefox 3 euskarazko nabigatzailea erabiliz egin ditugu, ez baldin baduzu hori, antzekoa izango da kontua, baina onena duzu Firefox 3 instalatzea, noski.

Beraz, zoaz Bildu.net-era eta izena eman. Behin erregistroa burututa, goiburuan aukera batzuk agertuko zaizkizu, eta horien artean Laster-marka gehitu klikatu ezazu. Agertuko den orrian, bookmarkletak izeneko atal bat dago, eta hor dauden loturen artean, lehena, bildu.netera bidali dioena, saguarekin aukeratu, eta arrastaka eraman nabigatzailearen gogokoenen barraraino, honela:

Oso ondo. Ordutik aurrera, Interneten nabigatzen zaudelarik, ezer interesgarria ikusten duzunean, klikatu gogokoen barran azalduko zaizun bildu.netera bidali horretan, eta erreferentzia gordeko duzu gerorako, lagunekin konpartitzeko, helbidea ez ahaztutzeko...

Adibidez, webgune interesgarria aurkitu duzu, Zingizango.com, eta hala dakusazu zure nabigatzailean:

Hori ikusten ari zarela, egin klik bildu.netera bidali aukeran, eta erreferentzia gordetzeko aukera izango duzu. Pantaila hau azalduko zaizu:

Gunearen titulua molda dezakezu; mesedez euskaratu apur bat erdarazkoa bada. Deskribapentxo bat ere utzi dezakezu lerro bat edo bitan. Eta etiketak dioen tokian, aldiz, erreferentzia hau zein kontzepturekin lotu nahi duzun. Etiketak edo tag-ak (del.icio.us ingelesezko termino hori aurkituko duzu) hitz-gakoak dira. Kasu honetan izan zitezkeen legazpi, komunitatea eta abar, baina gure adibiderako sustaturako jarri dugu. Izan ere, sustaturako terminoarekin gordeko dituzun erreferentziak, Jamaika ikusteko jaio gara atal honetan automatikoki azalduko dira.

Bildu.net-en kasuan, lastermarka publiko izendatu beharko duzu, bestela ez da Jamaikan azalduko.

Kredituak

Eskerrik asko Joxean Sagastizabal eta Gorka Julio Teketen. Sagastizabalena da Bob Marleyren aipu apokrifo eder hori, eta Teketenek egin du, Yahoo Pipes zerbitzua erabilita, Bildu.net eta del.icio.us-eko RSS jarioen bateraketa. Sustaturako sortutako tresna hori publikoa da, gainera.