Teknologia albisteak

Adierazpena: "Korrikatik Euskaraldira, herritarren bultzada euskararen aldeko politikei"

Sustatu
gaur : 15:45

Euskalgintzako eragile nagusien agerraldia izan da gaur Baionan. Adierazpen bateratua aurkeztu dute bertan: Korrikatik Euskaraldira, herritarren bultzada euskararen aldeko politikei. Euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko aukerak zein baldintzak biderka daitezen, aktibatuta segitzeko dei egin dute euskalgintzako eragileek. hHizkuntza politiketan jauzi bat ematea premiazkoa dela gogorarazi diete erakundeei.

Publizitatea

2023ko Jaurlaritzaren publizitate gastua, Gobiernovasco.marketing webgune praktikoan

Sustatu
gaur : 10:57

Iaz ireki zuen Jaime Gómez-Obregon programatzaile espainiarrak Gobiernovasco.marketing tresna; Eusko Jaurlaritzak egindako publizitate kanpainen datuak modu ulergarrian azaltzeko, 2018-2022 urte tartekoak. Iazko datuak prozesatu ditu orain, eta berrikus ditzakezue jada. Sekulako lanak hartu ditu Gómez-Obregonek horretarako zerem Jaurlaritzak ematen duen informazio publikoa, apropos ala gura barik, PDF deserosoetan, formatu egokirik gabe, eta errorez beteta dator.

X10 kale artistaren mikroherritar ausartak

Sustatu
gaur : 08:23

X10 kale artista euskalduna aspalditik miresten dugu Sustatun. Joan den astean ekintza polita egin zuen, eskala txikian ikusgarria (hala esaterik badago). Irudi humanoak, ñimiñoen mordoxka, askatu zuen hainbat kale bazterreta. Mikroherritar ausartak, sistemaren eta elementuen kontrako borroka heroiko batean.

GPT4o: Hizkuntza Anitzen Aro Berria

Sustatu
atzo : 09:29

[OpenAI bere adimen artifizialeko eskaintzako modelo berriena aurkeztu zuen atzo. GPT4o deritzo. ChatGPT txat aplikazioan integratuta dagoenez, euskaraz probatzeko, eskatu diogu berak idatz dezala artikulua gaurko, alfer jaiki garenez, jarraian datorrena, berak idatzi du.]  Teknologiaren arloan, aurrerapen berriak etengabeak dira, eta hizkuntzaren prozesamenduan ere ez da salbuespenik. OpenAI-k garatu duen GPT-4 modeloa, iraultzailea da hizkuntza anitzetan komunikatzeko eta ulertzeko duen gaitasunari dagokionez. Artikulu honetan, GPT-4-ren ezaugarri nagusiak aztertuko ditugu, bereziki euskara eta beste hizkuntzen tratamenduan duen eragina azpimarratuz.

Aldatu Gidoia: mobilizazio deia larunbaterako

Sustatu
atzo : 08:52

Maiatzaren 18an, Gasteizko Foruen Plazan 17;30etan, mobilizazioa egitera deitu du Aldatu Gidoia plataformak "Euskararen Alde" lelopean. Euskarazko kultura eta ikus-entzunezkoen alde, eta euskara eta euskarazko kultura ukaezinezko zutabe izango dituen Euskal Irrati-Telebistaren aldeko elkarretaratzea egingo dute.

Bihar da Txiotesiaren eguna, Twitterren eta, estreinakoz, Mastodonen

Sustatu
2024-05-13 : 09:15

UEUk antolatutako Txiotesia lehiaketaren 7. edizioaren eguna bihar da. Zera da koxka, ikertzaile euskaldunek bere tesi-lana azaldu dezaten Mastodonen (aurten estreinakoz) edo Twitterren hari batekin. Adi egon bihar, mekanika azalduko dugu jarraian, tesigile zein jarraitzaileentzat.

Mahai-ingurua: Euskara eta digitalitatea, begiradak 2024tik

Sustatu
2024-05-12 : 11:04

Maiatzaren 16an “Euskara eta digitalitatea: begiradak 2024tik” mahai-ingurua antolatu du UEUk Errenteriako Torrekuan, 18:00etatik aurrera (Errenteriako etxe hori Humanitate Digitalen Ikerketa Gunearen egoitza da, UEUren eta Errenteriako Udalaren akordioz). UEUren Goi mailako Online Ikastegiak (GOI) hain zuzen "Euskara eta digitalitatea" aditu-titulua aurkeztu berri du 2024-2025 ikasturterako, EHUren berezko eskaintzaren baitan, eta horri kontestua emango dio datorren osteguneko topaketak.

Aurora boreala ikusi zen bart Euskal Herrian, eta agian gaur ere bai (edo ez)

Sustatu
2024-05-11 : 16:36

Atzo arratsaldean zabaldu zen albistea, eguzki-orban erraldoia garatu dela detektatu dutela, eta ondorioz ekaitz geo-magnetiko bat hurbiltzear zela Lurrera, GPSak eta telekomunikazioak potentzialki ukituz, eta aurora boreal eta australen intentsitatea eta hedapena areagotzeko aukerarekin. Aurora polarren fenomenoa gertatu zen, bai, bart gauez, baita Euskal Herritik ikusgarri ere bai. Zientzialariek ohartarazi dute eguzki aktibitatearen eragin geomagnetikoek asteburuan zehar ere jarraitzen dutela, baina horrek gaur gauean aurorarik eragingo ote du Euskal Herrian ikusteko modukorik? Ezin da jakin, ohartarazi du Arantzadi Zientzia Elkarteak, agian bai, eta beharbada ez.

Red Hat eta EJIEren arteko elkarlana Itzuli itzultzailearen inguruan

Sustatu
2024-05-11 : 09:14

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) Red Hat aukeratu zuen bere garaian azpiegitura informatiko batzuen oinarri izateko, eta orain Red Hat-ek bere arrakastako kasuen artean erakusten du egindakoa, bereziki Itzuli euskarazko itzultzaile neuronalarekin egindakoa. Red Hat kode irekiko soluzioen hornitzaile nagusi bat da munduan, Linux eta software libreko beste sistema batzuk ezartzen lan egiten duena. AEBetan du egoitza, eta IBM-ren filial bezala funtzionatzen du, negozio ildo propioarekin.

ETEak eta start-up teknologikoen elkarlana aztergai BIND SME IV jardunaldian

Sustatu
2024-05-10 : 16:18

Start-up edo enpresa berritzaileak sustatzeko ekimen publikoa da EAEn BIND delakoa, eta berorren parte da enpresa txiki eta ertainekin elkarlanean jartzea start-up horiek, BIND SME deitzen dutena (SME, ingelesez, ETE edo enpresa txiki eta ertainen sigla da). Hain zuzen ere, datorren astean da BIND SME IV prestakuntza-jardunaldia (sarean jarraitzeko webinar bat) ETEen lehiakortasuna hobetu duten arrakasta-kasuak ezagutzeko, eta proiektu berriei bide emateko.

Dantzan Ikasi Topaketak, bihar Eibarren

Sustatu
2024-05-10 : 11:02

2024ko Dantzan Ikasi Topaketak bihar izango da, maiatzaren 11n, larunbatarekinm, Eibarko UEUren egoitza, Markeskuan. 

UEUk aurtengo Udako Ikastaroetan euskararen estatus juridikoa aztertuko du, besteak beste

2024-05-10 : 10:01

UEUk 52. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu. Azken bi urteetako hariari jarraituz, 20 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragilerekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Arnasgune akademiko eta euskaldunen topagune bezala definitu dituzte UEUko arduradunek. Euskararen estatus juridikoa landuko dute ekainaren 6an Iruñean egingo duten hasiera ekitaldian. Matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean.

Zientziaz Blai ostiralean Bilbon, eta aurreragoko ekitaldi osagarriekin

Sustatu
2024-05-09 : 09:34

Zientziaz Blai egitasmo zientifiko eta dibulgatiboaren 2024ko edizioa bihar hasiko da Bilbon, "Zientzia eta Gizartea" hitzaldi sortarekin, Bidebarrieta Kulturgunean maiatzak 10 arratsaldeko 18.30etan. Eta ostiraleko hitzaldien ardatza: adimen artifiziala. Antolatzailea da Logos Elkartea.

Latxa adimen artifiziala Egunean Behin jokoan ari da egunero

2024-05-08 : 09:20

Egunean Behin-eko denboraldi berrian, herenegun hasitakoan, jokalari berri bat ari da goizero jokatzen... Latxa! Euskarazko adimen artifizialeko garapen berria aplikazioaren mekanikarekin lotu dute CodeSyntax-eko garatzaileek eta Hitz Zentroko Latxaren arduradunek. Goizero, ardiak esnatzen diren orduan, 10 galderari erantzunez parte hartzen du Latxak. Begiratu sailkapen orokorrean... zuen emaitzaren ondoan, hortxe da Latxa.

Machine Learning-aren erabilpena streaming plataformetan

Sustatu
2024-05-08 : 08:19

Gaur dena da "adimen artifiziala" ustez, baina programazio aurreratuaren emaitzak ematen dituen beste teknika bat, duela urte batzuetatik dabilena inguruan, machine learning delakoa da, makinek interakzioarekin ikasten dutenean edo trebatzen direnean. Streaming plataformetan, adibidez, teknika horien bidez egiten dituzte "gomendio" sistemak eta ateratzen dituzte "gustuen" estatistikak. Eta horretaz jakiteko ostegunean hitzaldi interesgarria izango da Donostian: " Machine Learning-aren erabilpena streaming plataformetan (Spotify, Netflix)".

Aurrekoak ››