Teknologia albisteak
5

Nori saldu dizkio Kaixo-k gure e-posta helbideak?

Erabiltzailearen aurpegia
Kike - etxetik
2002-01-04 : 11:01

Duela aste batzuetatik, Kaixo atariak nik apuntatzea eskatu ez dudan boletin bat bidaltzen dit. Ez omen naiz ni hori jasotzen duen bakarra. Gainera, nire helbide bat baino gehiago dauka apuntatua Kaixo-k eta helbide guztiak apuntatu ditu Boletin horretara baimenik eskatu gabe.

Baina ez da hori larriena. Gaur, Boletin horretara nik eskatu gabe apuntatuta dauzkadan helbide berdin-berdinetara Euskaltelen propaganda intrusiboa iritsi zait. Mezu astun bat, artxibo erantsiekin gainera (birus hedapenerako horrek dakarren arriskuarekin).

Boletinera apuntatzeko helbide bat agertzen da Kaixon:
http://www.kaixo.com/boletin.htm

Baina han ez du abisatzen beste promozio batzuk jasotzeko arriskurik daukazunik.

Euskaltelek bidali didan mezuetan ere ez da ageri ea nola lortu dituzten nire e-posta pertsonalak. Eta ez dago, ezta ere, gutxieneko kortesiako oharrik ere: promozio gehiago ez jasotzeko zer egin behar den.

Spam lotsagarri honen bidaltzailea "Atención al cliente de Euskaltel" <euskaltel@promociones.canalmail.com> delako bat dela besterik ez dakit. Eta nik, nire Interneteko konexioetan, ez dut Euskalteleko konturik edo konexiorik erabiltzen. Hortaz, nire helbideak ez daude haien bezeroen datubasean. Hortaz, ez dut uste modu legalean iritsi direnik nire helbideak haien eskuetara.

Eta Euskalteleko bezeroa banintz ere, eta euskalnet.net motako helbide bat erabiliko banu ere, akaso Euskalnet zerbitzuaren kontratuak propaganda intrusiboa jasateko baimena ematen die? Ez dakit, baina ez dut uste. Inork kontratu hori eskura badu, esan dezala mesedez zer jartzen duen han.

Nolanahi ere, ez da hori kasua. Propaganda hau ez da euskalnet.net kontuetara banatu (edo ez bakarrik kontu horietara). Itxura guztien arabera, Kaixo-ren boletina jasotzen duten helbideetara banatu da.

Erantzunak

Iñigo
2002-01-04 : 19:13

Ez dakit nondik atera duten nere helbidea, baina nik ere jaso dut propaganda hori. Zer egin daiteke horren aurrean?



Helbide horretara kexako mezua bidali? beste zeozer?



Ideaiarik inork?

Luistxo
2002-01-05 : 14:49

Eibartarrak zerrendako zenbait lagunek komentatu zuten bere garaian Kaixo-ren Boletinera eskatu gabe apuntatu zituztela. Konprobatu ahal izan dudanez, haiexek berak dira orain Euskalteleko spam hau jaso dutenak. Lagun batek komentatu didanez, itxura batean Kaixo bilatzailean loturak gehitzean utzitako e-posta helbideak dira Boletineko zerrendakoak eta spam-ekoak.


Kaixoren Boletinekoa, tira, interneteko euskal baliabideen inguruko zerbait zen, azken batean, baina spam hau beste era bateko kontu larri bat iruditzen zait.


Jabi Zabala
2002-01-05 : 23:01

Ez dakit Kaixok gure helbideak saldu dizkion edo spam-aren kudeaketa bere eskuetan utzi duen edo zer demontre, baina Kaixoren helbideekin spam-a bidali duena Canalmail da. Canalmail.com hau Juan Imazek sortua da (Mixmail sortu eta ya.com-i saldu zion arabarra) eta Permission e-mail marketing egiten ei du: aldez aurretik internauta-bezeroak eskatuta, berak zehaztutako gaien inguruko informazio komertzialak bidaltzea.


Webgunean Privacidad atalean zehazten dutenez, soilik bertan aurretik izena eman dutenei bidaltzen zaie eurek markatutako interesen araberako publizitatea. Argi uzten du, gainera, debekatuta dagoela haren bidez spam-a edo eskatu gabeko mailing-a egitea.


Pentsatzekoa da mezuok bidali dituenak edo helbideak eman dituenak Euskaltelen promozio hauetan lortutako kontratu bakoitzeko komisio bat eramango duela. Dirudienez, Correo taldearen, Ya.com-en eta beste batzuen permission e-mail kanpainiak kudeatzen dituzte.


Mikel Larreategi
2002-01-06 : 00:05

Hona hemen neri gertatu zaidana, Kaixo-ko spam-aren kontuarekin:



Ni ondo gogoratzen naiz noiz eman nuen nire helbidea, Kaixo-n.

Zozketa baten izena emateko zen. Normalean ez dut helbide hay

(eibar.org-koa), horrelako lekuetan ematen, baina ez dakit zergatik,

"konfidantzagatik" seguruenik, eman egin nuen. Handik hilabete

ingurura, Kaixo Boletina jaso nuen, hemen komentatu nuen bezala.

Bigarren "alea" jaso nuenean, boletina gehiago ez jasotzea erabaki eta

desapuntatu egin nintzen boletinaren bukaeran jarritako helbidea

erabiliz.



Herenegun aldiz, Luistxok komentatutako spam-a jaso nuen, Euskaltelen

produktu bat eskeintzen. Eta txarrena da, ohituta nagoela noizean

behin Euskaltelen publizitatea jasotzen, BAINA EUSKALTEL-eko

HELBIDEAN. Oraingo hau aldiz euskaltel-ekoan ez, eibar.org-koan jaso

dut bakarrik.

Luistxo
2002-01-18 : 13:31

@Euskadi boletinak argitaratzen duenez, Aitor Lopez de Aberasturi Kaixoko arduradunak onartu du publizitate bidaltzailearekin, Canalmailekin, errore bat gertatu zela. Ez dela berriz gertatuko eta datubasea ezabatu egin dela ere esaten du.


Erantzun

Sartu