Artikuluak
Internet Explorer euskaraz: nabigazio-hizkuntza ere konfiguratu mesedez
Luistxo Fernandez ¦ CodeSyntax ¦ 2008-07-04 ¦ 13:47 ¦ Hizkuntza
Matraka handia ematen dut nik kontu honekin, baina oso inportantea deritzot, eta hemen nator berriro. Firefox hobeto, Internet Explorer baino, baina zer dela ere IExplorer erabili behar baduzu, egizu euskaraz, eta euskarazko konfigurazioarekin.
Guztia irakurri
Euskararen noranahikotasuna zalantzan
Barandiaran ¦ - ¦ 2008-07-04 ¦ 11:33 ¦ Hizkuntza
Euskara 21 ekimeneko Oinarrizko Txostenean esaten den zerbaiti heldu asmoz natorkizue. Txostenean zera esaten da: “poetak aipatu zuen harako euskara noranahiko hura biziberritu egin da urteotan, eta are noranahikoago izatera iritsi da, ezbairik gabe”. Euskara maite badugu ez da, hain justu, noranahikoa delako, etxean bezala sentiarazten gaituelako baizik
Guztia irakurri ¦ Erantzun bat
Informazio teknikak eta segurtasuna: manualak IMHren eskutik
Koro Gabiola ¦ IMH ¦ 2008-07-04 ¦ 08:18 ¦ Informatika
IMH Webgunean manual batzuk sortuta dauzkagu. Eta orain euskeratuta daude. Interneten informazioa bilatzeko eta sindikatzeko teknikak eta Oinarrizko Segurtasuna Interneten
Guztia irakurri
Windows XP ez dute gehiago salduko
Sustatu ¦ 2008-07-03 ¦ 10:54 ¦ Informatika
Windows XP sistema eragilea ez du gehiago ofizialki banatuko Microsoftek. Ekainaren 30a izan zen azken data. Saltzaileek dendetan jarri ahal izango duten Microsoften sistema eragile bakarra Windows Vista izango da, salbuespen tenporal batzuekin. Dena den, iraungi bitartean, euskaraz erabil dezakezu sistema eragile hau, eta nahi duzunean, lizentzia berririk ez ordaintzeko, software librera salto egin dezakezu.
Guztia irakurri ¦ Erantzun bat
Greenpeacek salatutako euskal kostaldeko puntu beltzak
Sustatu ¦ Da! ¦ 2008-07-03 ¦ 08:31 ¦ Natura
Hona mapan jarrita Greenpeace Bizkaian eta Gipuzkoako kostaldean salatutako puntu beltzak. Destrucción a toda costa izeneko txosten bat eman du argitara Espainiako egoera kezkagarria agerian jarriz. Euskal Herrian, isurketak Ibaizabal itsadarrean eta Pasaiako badian, eraikuntza ekimenak Bakion eta Urdaibain (Guggenheim proiektua ez dute aipatzen, dena den) eta Pasaia-Jaizkibelko superportua.
Greenpeacek salatutako euskal kostaldeko puntu beltzak ¦ Komentatu
Atlantikoko bunkerrei buruzko erakusketa Museum Cemento Rezolan
Kizkitza Ugarteburu ¦ K6 Kultur Kudeaketa ¦ 2008-07-03 ¦ 07:34 ¦ Kultura
Erakusketa honetan, defentsarako nahiz erasorako balio zuten bunkerren, hau da, hormigoizko lan erraldoien, eraikuntza prozesu eta tipologiei buruzko material grafiko eta dokumental ezezaguna dago ikusgai. Hendaia inguruko gotorlekuetan bisita gidatuak eskainiko dira
Guztia irakurri ¦ 3 erantzun
Porno Punk Feminismoa
Sustatu ¦ 2008-07-02 ¦ 18:09 ¦ Kultura
Gaur uztailak 2, arratsaldeko 19.00etan hasita eta larunbatera arte Donostian izango diren PornoPunkFeminismoa jardunaldietako partehartzaile baten ohar biografikoa da hau, Artelekuk argitararatutakoa, bertan parte hartuko duen artista batean, Diana Pornoterrorista. “Emakume lasaia eta barea nintzen, munduarekin zerikusirik ez edo zerikusi gutxi zuten abstrakzioak besterik ez nuen idazten. Sistemak, terrorista guztiak bezala, munstro eme bihurtu nau.”
Guztia irakurri ¦ Erantzun bat
Kontsumitzaileon hizkuntza eskubideen dekretua
Sustatu ¦ 2008-07-02 ¦ 16:59 ¦ Hizkuntza
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko Dekretua onartu berri du Eusko Jaurlaritzak, eta gaur aurkeztu du publikoki HPSk. Dagoeneko, gaztelania arriskuan ikusten duten horiek neurri faxistatzat hartu dute. Jarraian, HPSk gaur emandako azalpenetatik puntu batzuk nabarmenduko ditugu. Zein eskubide bermatzeko eskatzen den, eta zein eratako zerbitzu eta enpresek eman beharko dituzten.
Guztia irakurri ¦ Erantzun bat
Esan osteko eta aldi bereko interpretazioa
EIZIE ¦ Da! ¦ 2008-07-02 ¦ 08:18 ¦ Hizkuntza
EIZIEk interpretazio ikastaroak antolatu ditu. Bi teknika irakasteko: esan ostekoa, eta aldi berekoa. Esan ostekoarekin ekingo zaio, aldi berekorako prestakuntzaren oinarria delako. Irailetik azarora izango da ikastaroa, eta inskripzio epea orain da, uztailean.
Esan osteko eta aldi bereko interpretazioa ¦ 3 erantzun
Nature aldizkariak Frantziako Akademia kritikatu du hizkuntzen auziagatik
Sustatu ¦ 2008-07-02 ¦ 08:12 ¦ Hizkuntza
Nature da munduko aldizkari zientifiko ezagun eta garrantzitsuenetako bat. Bere azken alean, editoriala dakar Frantziako Akademiak hartutako erabakiaz: salaketa gogorra, ez dezan Frantziak konstitizuioan frantsesa ez den hizkuntzarik aipatu. Comédie-Française deritzo Naturek erabakiari. Testu osoa jarraian.
RSS/RDF XML