Teknologia albisteak
2

Euskal partiturak eskuratzeko webguneak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-04-26 : 14:45

Webgune berri baten notizia izan dugu (Partiturak.eus) eta horrez gain, beste bat ere antzekoa esistitzen dela etorri zaigu bururua, Jo Marisen partitura fondoa. Musika irakurtzen baduzu eta jotzen badakizu, biltegi interesgarriak biak.

Partiturak.eus webgunearen egiletza ez da agerikoa, eta kontakturako Mastodon kontu bat agertzen da: han dagoen azalpenagatik (official partiturak.eus kontua, txistu, silbote eta Beste Euskal Tresnako partiturak - sic), ez dirudi euskaraz dakien norbaitek egindako webgunea denik... baina tira, webgunea badago euskaraz, eta edukia bertakoa eta interesgarria da, batez ere txistu partiturei dedikatua).

Interfazeari begiratuta, ikusi, pieza bat tresna desberdinekin jo behar bada, paraleloan agertzen dira partiturak. Eta PDF eran jaitsi daitezke horiek (lastima beste formatu batzuk, bereziki MIDI, ez dagoela deskargarako). Pieza entzuteko aukera dago, mp3 fitxategi konbinatuen bidez, tresna bakoitzaren doinua harrapatzeko. Esate baterako, hemen habanera bat, bi txistu eta piano batekin jotzekoa.

 

Beste fondo interesgarri Euskal Kultur Erakundeak dauka integratua eke.eus bere webgunean: Joseph 'Jo' Maris partitura fondoa. Frantziarra da jatorriz Jo Maris, baina 1963an Donibane Garazin bizitzen jarri zenetik euskal musika ikertzen eta dokumentatzen lan itzela egin izan du. EKEk bildu duen partitura fondo hau horren adibidez.

Partitura fondo honetan ez dago partitura grafikoki ikusgai pieza guztiekin, baina batzuekin bai (beheko irudian bezala), eta kasu honetan bai, MIDI fitxategia badago, eta baita Sibelius formatukoa, ondo datorren kontua. Irudia Agur Jaunak kantuaren lau ahotseko bertsio bati dagokio.

 

Ezagutu, entzun era erabili:

Erantzunak

2023-04-28 : 15:37

Zerrenda honetan sartua izateko badu merezimendua #XabierBarriola musikari legazpiarrak, 2005etik eta 2 webgune desberdinetan indarrean duen http://kantuan.eus ataria osatu baitu. 370 abesti (euskal musika, gabon kanta, kanta herrikoiak,…) letra, partitura eta doinuekin.

2023-05-15 : 12:30

Kaixo. Partiturak.eus egiletza naiz.
Egia da ez dut oso ondo euskaraz hitz egiten. Horregatik webgunean akatsak izango dira.
Akatsak aurkitu baldin badituzu mesedez bidali admin@partiturak.eus eta zuzenduko dut!

(Euskara ikasten ari naiz, A2 mailan nago... barkatu :) )

Erantzun

Sartu