Teknologia albisteak

Filmak ia-ia doan zure ordenagailuan

Erabiltzailearen aurpegia
Iban - sustatu
2002-02-18 : 11:02

Online daude filmak ere. Orain arte MP3 formatua zen interneteko bonba. Filmak ere horrenbestek jaitsiko ditu jendeak? Mp3a bezainbeste zabalduko da? 3 egunetarako alokatzen dituzte filmok eta, ustez, ezin omen da kopiarik egin. Dolar bat bakarrik.

Filmak dolar baten truke jasotzea ez da oso normala, eta gainera horrek dituen abantailekin. Etxetik mugitu gabe eta bideoak alokatzen dituen dendara bisitarik egin gabe, etxean ikus dezakezu zuk gura duzun pelikula hori. Gainera merkeago!

Filmak ordenagailuan ikustera, beharbada, ez gaude ohituta, baina orain ordenagailua eta etxeko telebista lotzea zenbat kostatzen da ba?

Sortuko du honek zalapartarik, seguru! Egile eskubideak, pirateoa, aurrekontu murritza duten film egileentzako kaltea edo onura...

Zinean ematen dituzten pelikulak dira gainera, labetik atera berri dauden filmak. Movie88 da internet bidez filmak zabaltzen hasi den enpresa taiwandarra.

Taiwanen, filmak propietate intelektualak babestuta egoteko estreinaldiaren ondorengo hilabetean erregistratu behar du. Gutxitan egiten da halakorik, eta beraz, enpresa honek horixe aprobetxatu du. Horrela da posible filmak hain merke alokatzea.

RealPlayer formatua behar da filmez gozatzeko. Momentuz, promozio erara Antonio Banderasen "Manboaren erregeak" filma ikus daiteke doan.

Erantzun

Sartu