Teknologia albisteak

Praktiges: EHUko ikasleek enpresetan praktikak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia
Praktiges - EHU
2002-04-12 : 19:04

Aurreko ikasturteetan egin dugun antzera, EHUko azkeneko ikasturteko gure ikasleak (4. eta 5. mailakoak) enpresen mundura, ahal den neurrian, hurbiltzea nahi dugu, lehen enplegua lortu aurretik lan esperientzia eskainiz. Horretarako bide bat, Praktiges programaren deialdi berria da.

Enpresetan praktikak egiteko programa honek lan mundura sartzen direnerako enpresen eta beren arazoen alde erreala edo praktikoa erakutsiko die. Enpresentzat mota honetako esperientziak oso erakargarriak dira, ikasleen artean etorkizuneko langileak bilatzeko suposatzen duen aukerarengatik. Hilabete hauetan zehar praktiketan interesa duten enpresak horretarako gauzatu dugun web aplikaziora konekta daitezke.

Enpresek nahi dituzten praktika guztiak web orri honen bitartez eska ditzakete. Enpresaren datuak sartu eta praktika bakoitzeko fitxa bat bete beharko dute. Epea: maiatzak 17raino.

Jasotako praktikak aztertu ondoren eta ikasle bakoitzaren nahien arabera, Fakultateak 2002eko Uztailaren hasieratik Iraila bitartean burutuko dituzten praktikak banatuko dizkie ikasleei. Jakingo duzue e-mail bitartez lanera joango d(ir)en ikasle(ar)en izena(k) eta dagoki(o/e)n Tutore Akademiko(ar)ena.

Praktika egiteko periodoa bukatu ondoren enpresak ikasleak egindako lana baloratzen duen txostena prestatu eta Fakultatera bidaliko du, inkestarekin batera.

Argibide gehiago behar izanez gero, honako pertsonekin harremanetan jartzeko zalantzarik ez izan:

Julián Gutiérrez Serrano/ Beatriz Lucas

Tl.: 943 018029 / 018038- Fax: 943219306 E-posta: praktiges@si.ehu.es Posta Kutxa 649- 20080 Donostia

Erantzun

Sartu