Teknologia albisteak
22

Celine Dion ordenagailuak apurtzen

Erabiltzailearen aurpegia
Marian Muñoz - Bilbotik
2002-04-25 : 12:04

Sonyk atera du Celine Dion-en Cda. Cd hau ezin daiteke entzun ordenagailuan, baina hori gutxi balitz, ordenagailua puskatzeraino heldu daiteke. Pirateoaren kontra? Nik behintzat entzuten dut musika lan egin bitartean eta Celine Dion gustoko dut.

Disko etxeek edozer egin dezaketela dirudi. Lehenengo Napsterrren kontua edo haren antzera musika doan banatzen zuten hainbat webgune. Gero kopia ezinak ziren diskoak saldu zituzten. Azkeneko honen haritik etorri da Celine Dion-ena ere. Bere azkeneko diskoa izan da hainbat erosle aztoratu dituena.

Erabiltzen den antikopia sistema Key2Audio da, eta argi eta garbi adierazten du Cd-aren azalean PC edo Mac batean ez duela funtzionatzen.

I am Sam filmeko soinu bandak edo Natalie Imbrugliaren azkeneko Cdak ere antzerako sistemak dituzte eta hauek ere ezin daitezke ordenagailuetan entzun.

Egin behar dugu zerbait izorratzaile hauen kontra?

Erantzunak

Arrasate Irratia
2002-04-25 : 12:43





Bai, guri ere oso garesti atera zitzaigun Celin Dion-en CD-a pirateatzen saiatzea.

Eta batzuk pentsatuko duzue: ondo merezita! Zelan daiteke irrati batean disko bat pirateatzea. Ba, bai, aitortzen dugu Celin Dion-ena pirateatzen ahalegindu ginela, eta ordenagailuak izorratu zizkigula. Zorionez, konpontzea lortu genuen, baina makina bat buruhauste eta gero.

Zilegi da pirateriaren aurka egitea, baina ez da larregi ordenagailuak izorratzeko gai diren sistemak ezartzea?

Pirateatzea ekiditearekin ez da nahikoa?

editorea
2002-04-25 : 12:47

Key2Audio sistemak horrela funtzionatzen du


Key2Audio sistemak horrela funtzionatzen du


Artisten diskoak birritan edo hiru bider grabatzen dira. Lehenengo biak denbora tarte laburrean eta pisu gutxirekin grabatzen dira. Grabazio horiek ez dituzte artisten kantuak, baizik eta balio ez duten datuak, gainera, askotan, egoera txarrean dauden datuak.


Musika ekipo batean ez da ezer gertatzen, lehenengo bi grabazio horiek salto egiten baititu, baina ordenagailua bi horiek deszifratzen saiatzen da. Horrek eragiten du Cd-irakurlea blokeatzea. Blokeatu ondoren denok dakigu batzuetan ez dela erraza izaten Cdak ateratzea.


Leire Aranzeta
2002-04-25 : 12:51

La Polla, Natalie Imbruglia, Rosana, Estopa, NSync.... disko etxeei geratzen zaien alternatiba da bizirik iraun nahi badute.


Bi helburu dituzte: nola balaztatu MP3-aren mobida eta nola egin aurre kaleko Cd saltzaileei.


Virgin hasi zen piraten kontrako Cd hauek ateratzen. Orduko sistema cactus Data shield zen, ordenagailuetan musika entzutea eragozten zuena. Talde askok jarraitu dute Virginek hasi zuen bidea. Zerrenda oso luzea da.


Dena den oraindik minutuen kontua da zerrenda horretako artisten musika Interneten egotea. Arrasate Irratikook erabiltzen duzue MP3-rik?


Eta MP3-rik erabiltzen baduzue zeinena? Kaxianorena eta Operacion Triunforena maila berean daude? Eskrupulo berberarekin lortzen dituzue kantuok?


Arrasate Irratia
2002-04-25 : 13:17

> La Polla, Natalie Imbruglia, Rosana, Estopa, NSync.... disko etxeei geratzen zaien alternatiba da bizirik iraun nahi badute.



Ados horrekin, baina ere berean diru asko mugitzen duten diskoetxeak dira eta irrati txikiei ez digute single bat bera ere bidaltzen.

Eta guk, jakina, ez daukagu aurrekonturik diskoak erosi eta erosi aritzeko. Guk baino askoz ere diru gehiago dutenei diskoak barra-barra bidaltzen dizkiete, guri bakar bat ere ez, nahiz eta behin eta berriro eskatu.

Beraz, zer egin dezakegu disko berriak fonotekan eduki nahi baditugu?



> Dena den oraindik minutuen kontua da zerrenda horretako artisten musika Interneten egotea. Arrasate Irratikook erabiltzen duzue MP3-rik?



Ez oraindik ezin dugu MP3-rik erabiltzeko aukerarik.



> Eta MP3-rik erabiltzen baduzue zeinena? Kaxianorena eta Operacion Triunforena maila berean daude? Eskrupulo berberarekin lortzen dituzue kantuok?



Ez dugu euskarazko diskorik pirateatzen, nahiz eta euskarazko diskoetxe batzuk ez diguten bidaltzen. Ezta single-a ere batzuk!



Juan, Nafarroa
2002-04-25 : 15:37

> Guk baino askoz ere diru gehiago dutenei diskoak barra-barra bidaltzen dizkiete, guri bakar bat ere ez, nahiz eta behin eta berriro eskatu.



Zuk baino askoz ere diru gehiago dutenei tragoak barra-barra ordaintzen dizkiozu, edo bazkaltzera gonbidatu.

Kaleko behartsuari, berriz, bakar bat ere ez, nahiz eta behin eta berriro eskatu.



Eskatzea nahikoa balitza?



> Beraz, zer egin dezakegu disko berriak fonotekan eduki nahi baditugu?



Erosi, erosi eta erosi.



Nik jotzen dudan taldearen (orain ez da inporta zein den) 3 kopia ikusi ditut Iruñean. Heuretako bat Meson tabernan. Eta hauek diru gutxi izango dute, ezta? bai zera!



Zuk zure irratia behartsutzat duzu, bada talde batzuk ere behartsuak dira (diruari dagokionez bakarrik) eta baita disketxe batzuk ere (bueno, kasu honetan ez dut asko ezagutzen...)



Celine horren diskoak kopiatzen dituzula? Neri ez zait inporta, baina gure taldearen diskoak kopiatzen dituenak jakin behar du hurrengo diskoa zaildu egiten duela. Diskeetxeak ez daude dirua galtzeko. Gure diskoarekin aberastu ere ez dira egingo, baina kopiak eta kopiak badaude merkatuan akabo! gureak egin du!



Eta eskerrak kaleko saltzaileek ez duten gure kopiarik saltzen. Pentsatzen dut Su ta Gar eta Oskorri nahiko moskeatuta egongo direla.

Freddy
2002-04-25 : 15:55

Zu zer zara? musikagilea ala CD fabrikantea?



Zure musika eta etxean zure musika entzuten duenaren artean dauden txupoptero guztiei (SGAE, disketxea, banatzailea, promotorea...) eska iezaiezu zure dirua, ez disko bategatik 15 Euro ordaindu ezin duen gazteari.

Arrasate Irratia
2002-04-25 : 17:37

> Zuk baino askoz ere diru gehiago dutenei tragoak barra-barra ordaintzen dizkiozu, edo bazkaltzera gonbidatu. Kaleko behartsuari, berriz, bakar bat ere ez, nahiz eta behin eta berriro eskatu.



Komentario honen aurrean, gauza bakarra: no comment, ez baitut ulertzen.





> Erosi, erosi eta erosi.



Bai baina zuek, musikariok zer egingo duzue irratietan zuen musika jartzen ez badugu. Zelan jendeari ezaguterazi, disko bat bildaltzeko gai ez bazarete?



> Zuk zure irratia behartsutzat duzu, bada talde batzuk ere behartsuak dira (diruari dagokionez bakarrik) eta baita disketxe batzuk ere (bueno, kasu honetan ez dut asko ezagutzen...)



Nik aipagai izan ditudan diskoetxeak, hain justu, ez dira behartsuak.



> Celine horren diskoak kopiatzen dituzula? Neri ez zait inporta,



guri ere ez, horregatik pirateatzen ditugu konplexurik gabe. Aurrekoan argi utzi dudanez, hemengoak, erosi egiten ditugu.



Enrique Iglesias
2002-04-25 : 18:23





Nazka nazka eginda nago pirateoaren aurkako kanpaina mediatikoarekin. SGAE aurretik, eta hainbat musikari atzetik... Irtenbidea oso erraza dute disketxeek: CDaren salneurria jaitsi eta beraien mozkinak murriztu. Saldu CDak 6 eurotan eta akabo pirateria!



Hori egiten ez duten bitartean jarrai dezatela negar egiten, inork ez die sinesten eta. Eta euskal musikari negarzaleei esango nieke MCDren ereduaz ikas dezatela. Total, zenbat euskal musikarik kobratzen dituzte royaltiak? Beraz zer ajola zaie beraien CDengatik ordaintzen den dirua Disketxeen mafientzat ala beltz-esplotatzaile-Cd-saltzaileen mafientzat izatea?



Ni prest nago musika ordaindu eta musikarien lana eta sormena ordaintzeko, baina ez nago prest musikaren industria aberasteko.

Taxi Driver
2002-04-25 : 18:39

Lasai egongo dira disketxeak, teknologia itxi berriekin CD garestiagoak egiten. Pentsatuko dute produktu kopiaezinak sortuko dituztela.



Titanic ere hondoraezina omen zen, Celine maitea.

Juan, Nafarroa
2002-04-25 : 19:04

> Zu zer zara? musikagilea ala CD fabrikantea?



Ni ez naiz CD fabrikantea. Gainera nahiko hurrun geratzen zait mundu hori. Lagunak baditut CD fabrikanteak eta musikariak batera direnak, Euskal Herrian oso talde ezagunetan mugitzen direnak, baina ez naiz ni lagun hori. Dena den, saiatuko naiz azaltzen nire kasua.



Zein gaztez ari zara hizketan? asteburuero garagardotan itotzen den gazteaz? Zenbat gazte ezagutzen dituzu 15 euro ordaindu ezin dituenak? Bueno, harri-koxkorrak erostea izan daiteke interesgarriagoa...



Dena den, egongo da erosi ezin duenik, beraz, ezingo dugu

horrekin jokatu. Bakarrik diodana da:



1) kalitateko musika behar da?

2) jendeak diskoak kaleratzea nahi dugu?

3) taldeak ezagutzea nahi dugu?

4) irratietan entzun nahi ditugu taldeok?

5) kontzertuak ikusi nahi ditugu?



Ba gaur dagoen moduan kontua derrigorra da zuk aipatu duzun zerrenda guztia egotea.



1) nik nahi dut musikaz bizitzea, gehiago landu dezadan.

2) nik nahi dut diskoak ateratzea

3) disketxeak gure taldea bultza dezan desiratzen nago.

4) irratietara bidaltzeko disketxe bat behar dut

5) kontzertuak bilatuko dizkidan managerra behar dut



Eta hau dena zergatik? ba nik musika egin nahi dudalako eta ez horren inguruan dagoen guztiaz arduratu. Asko eskatzea da? Torlojuak egiten dituenari torlojuak ahalik eta ondoen egiteko eskatzen zaio. Nik nahi dudana da musika ahalik eta ondoen egitea, bestetik ez!



Ez dakit Freddyk aipatzen duen SGAE beharrezkoa den guretzako, hau ere eztabaidatu daitekeen arren. Baina disketxea, banatzailea, promotorea... edo lan horiek egiten dituena beharrezkoak dira beste batzuk musika egiten jarraitu eta entzunak izan daitezen.

Juan, Nafarroa
2002-04-25 : 19:08

>Beraz zer ajola zaie beraien CDengatik ordaintzen den dirua Disketxeen mafientzat ala beltz-esplotatzaile-Cd-saltzaileen mafientzat izatea?



Ezberdintasun txiki bat dago: zuk esaten duzun beltz-esplotatzaile mafiak ez dituela estudioak, iragarkiak, royaltiak, diskoen fabrikazioa... ordaintzen eta disketxeek bai. Ez dizula ajola? ba hor konpon, baina etorriko da eguna gero eta talde gutxiagoren diskak aurkituko duzuna. Izan ere diskoak egitea errazagoa da, baina zabaltzea...

Arrasate Irratia
2002-04-25 : 19:10



Ados zurekin.

Gainera, pirateriaren kontua badirudi berria dela, eta bai zera! Zenbat kasetetan kopiatu dugu biniloa?

Pirateria ez da kontu berria, baina kasete batean kopiatzeagatik inori ez zitzaion autoko edo etxeko irrati kaseta hondatzeko sistema asmatzea bururatu.

Orduan, orain, zergatik, ordenagailuak plof uzteko gai diren sistemak asmatu?

Iban Arantzabal
2002-04-25 : 19:27

> Orduan, orain, zergatik, ordenagailuak plof uzteko gai diren sistemak asmatu?



Ni ez nago, zuk aipatzen duzun pirateo horren kontra. Nik kopiatu ditut biniloak etxean gero autoan entzuteko. Horrek ez zuen horrelako kalterik egin, baina orain, kalean 6 euroan disko kopiak saltzen daudela ikusita...



Pirateo horren kontra bai. Horren kontra nago. Desberdina da nik autoan entzuteko kopia bat egitea edo norbaitek produzitu duen disko "garesti" bat nik ezer pentsatu gabe erosi eta kontsumitzea.



Biba pirateoa binilotik kasetera egiten zeneko garaien modukoa bada. Hortik negozioa egiten hasten denean, berriz... Nik ez dut inoiz 6 euroko CD bat erosiko kalean. Gainera asko gustatzen zaizkit letrak irakurtzea, barruko argazkiak, komentarioak, digi-pack-a bada hobeto... CDa entzumenerako izateaz gain ukitzeko objektu moduan ikusten dut nik. Gainera hori egiten dutenek jartzen dituzten prezioak ez ditut hain garesti ikusten. Egia esan, disko etxeek dituzten prezioak jeitsi ahalko dira, baina promozioa gero eta garestiago dago...

Luistxo
2002-04-25 : 20:05

> Zenbat gazte ezagutzen dituzu 15 euro ordaindu ezin dituenak?



Gazte normal batek baditu poltsikoan 15 euro. Gertatzen da, ba hori, normala dela, eta ez anormala.



Produktu berbera, berdin-berdina, 4 eurotan edo doan baldin badauka esku-eskura, gazte normal batek EZIN DU 15 euro ordaindu, tontoa ez bada behintzat.



Arrasate Irratia
2002-04-25 : 20:07







Nik gogoan dudanez, kaset piratak ere saldu egiten ziren kalean eta negozioa egiten zuten batzuk. Gainera, kaseta erostea ere ez zen merkea izaten.

Juan
2002-04-25 : 20:53

> Produktu berbera, berdin-berdina, 4 eurotan edo doan baldin badauka esku-eskura, gazte normal batek EZIN DU 15 euro ordaindu, tontoa ez bada behintzat.



Nik egia esan pirateoaren kontra inoiz ez zait burutik pasa Arantzabalek botatako ideia aipatzea, baina ez da berdin berdina "-gailu kutxa beltza" kartoizko kaxa horretan erosi edo kalean merke-merke erosi.



Nik etxean dudan CDak letrak ditu, non egina dagoen, zeintzuk diren parte hartzaileak, historia piskat... bestetik, arrazoia duzu musika entzuteko kalitatea berbera dela.



Baina ez dut uste anormala naizenik kartoizko disko elegante hori erosteko aukera egin dudalako.



Duda handia daukat erosle gutxi egonez gero berriro diskorik aterako duenik disketxe honek. Gainera pena handiagoa da zeren eta pil-pil sessions hau estreinatu berria den sekzioa da. Nik ordaindu dudanarengatik ez dut penarik eta ez dut uste anormala naizenik.

Iban Arantzabal
2002-04-25 : 21:08

> Nik gogoan dudanez, kaset piratak ere saldu egiten ziren


Bai, kasetak ere saltzen ziren eta dira. Horren kontra ere banago piratak badira behintzat.


Badakizu faltsifikatzaileek (gaur egun CDak pirateatzen dauden mafiek) bost hilebetean amortizatzen dituztela etengabe grabatzen eta grabatzen dauden makinak?


Beste datu bat: badakizu fabrikante legal batek bost urte behar dituela gastuak amortizatzeko?


Horrela lortzen duguna, taldeen suizidioa da. Batzuk pentsatzen dutenaren kontra ez dira galtzaile disko etxeak bakarrik, baita hamaika talde ere. Eta zer esanik ez gurea moduko herri zein hizkuntza minorizatu zein minoritarioetan.


Disko etxe batzuek gutxiago irabaztea ba bueno... baina disko etxe batzuk kondenatzea talde asko kondenatzea da. Dena den, irakurri dudanez zuek ez dituzue disko etxe txikietako CDak pirateatzen. Horixe da nire proposamena: pirateatu baino lehen pentsatu zer pirateatzen zauden. Beste apartekorik ez.


Bestela:


Ez dira ezagunak > ez dute kontzerturik > ez dute disko etxerik > ez dute managerrik > ez dute sekula kalitatez grabatuko > ez dute diskorik izango > irratietara ez dira inoiz helduko > musikazaleok ez dugu talde hori inoiz ezagutuko.


Irratietara diskoak heltzeko beharrezkoa da diskoaren industria.


Goio Arana
2002-04-26 : 12:00

Orain denok diskoen kopiak egitearen-erostearen tragediaz hitz egiten!



Baina etxea eta bulegoa fotokopiaz beteta izango duzue, ala ez? artikulu interesgarri bat aurkitzen duzuenean egunkarian zer egiten duzue 15 egunkari erosi hortik zehar banatzeko edo fotokopiatu? Badira ba kazetari pobreak!

Eta bideo originalez beteta izango duzue etxea, ala? Badakizue bideoak ezin direla beste batzuei utzi, ezta?

Eta orain hau irakurtzeko edo honi erantzuteko erabili beharko dituzuen programa eta utilitate guztiak originalak izango dira ezta?

Zara-n arroparik erosten duzue? hala Zara ez da pirateoa?

Ba al dago munduan "Todo a 100" dendak baino gauza inmoralagorik?



Harira bueltatuta, nik neuk ez daukat arazorik diskoak kopiatzeko, disketxe txikia eta "giza neurriko autoreak" errespetatzen saitzen naiz, baina bost axola Celinek ezin badu Mallorcan beste mansiorik erosi jendeak bere diskoak kalean erosten dituelako…

Oraingo astean opariak egiteko disko pare bat erostera joan nintzen Eroskira (barkatu Eroskira joan izana) eta beldurtuta geratu nintzen "artista handien" diskoen prezioak ikusita! ni neu ez nago beraien jet pribatuen gasolina ordaintzeko gertu!



Alonso
2002-04-26 : 13:52

Albert Plak duela gutxi esana du pirateriaz duen iritzia: alegia, bost axola zaiola. 15 eurotan saltzen duten bere cd bakoitzeko berak 0,90 zentimo irabazten baitu. (Izugarria) Bitartekari=lapurrak dira nagusi musika munduan.

Halako talde handien cdak kixkaltzearen alde nagoen arren euskal musikak bete txikitasunean pirateriagatik asko sufritu dezakeela uste dut. Euskal kantariek zein gure diskoetxe txikiek aparteko ekimenak bultzatu beharko lituzkete, SGAEko trintxeran sartzen hasiak direlako (azken garaitako disko gehienak bertan aurkezten dira eta hango mandamasen piura nazkagarria da benetan). Halako txupokteroek duten fama txarra berehala hedatzen da... Portzierto MAdrilgo Diskoetxe handiek maiatzaren 13rako Musikarik Gabeko eguna antolatu dute (?!?) Euskal Diskoetxeek ez dute deus esan, oraindik.

Beste kantari bat
2002-04-27 : 17:53

Egia da, Euskal Herriko disketxeek ez dute deus esan! Bakoitza berak duen txiringitoa zaintzen ari da, eta horrela... Ez dira elkartzen, ez dira beraien arteko etsai (ustez), baina ezta oso lagun ere.



Ez dira izan kapazitatetik SGAE bazter utzi eta Euskal Artistak Zaindu-ko dituen plataforma osatzeko ere. Kakatxo bat dira (barka bezate Elkar moduko multi-multiek).



Jakinekoa da, edo musikariok hori sentitzen dugu, Zabaltzenek, edo bere kasuan bestelako distribuidorek eramaten dutela diruaren %50a. Lotsagarri jokatzen dute. Euskal kulturaren alde? ba ez dakit. Eta ez da distribuidoraren kulpa, distribuidorak horrenbeste kobratuko duela hasieratik esaten die (hala uste dut) disketxeei eta hauek, bakoitzak bere ahuldadean men egin behar.



Euskal Herrian arazoa banaketan dagoela uste dut. Baina horren erantzule ez dira egun dauden banatzaileak, banaketa merke eta orekatuago bat egiten saiatu ere egiten ez diren disketxeena baino.



Aupa Juan!!!!!! hi ongi ari haiz!



Mikel Arrupe
2002-05-04 : 14:26

Nahikoa da gure buruak zuritzearekin. Nork ez du inoiz zintarik grabatu?Gaur egungo jende denak (gazte, edadetu eta umeak...) egin du.ETA INORK EZ DU EZERTXO ERE ESAN HORREN AURKA!Euskal Herriko abeslariek ez al dute cdrik pirateatzen?ZUOK EZ AL DUZUE ZINTA PIRATARIK ETXEAN?Mesedez.Gezur gutxiago.Zuek zarete lapurrak. Alaskak azken diskoa atera zuenean argi eta garbi esan zuen aurkezpenean ,Cd bakoitza dendan saltzen den prezioa asko merketu daitekeela!IZUGARRIZKO MARJENA DAGOELA! Cda pirateatzen duena gaizkilea al da?Benga, mesedez.MCD talde bilbotarrak bere azken diskoa www.imbecil.com gunean jarri zuen (OSO OSOA) nahi zuenak etxetik jeisteko, tapak, letrak eta gainontzekoak nola etxeko inprimagailuan egin zitezkeen azalduz.MCD talde boteretsua al da?OffSpring al da?Beraz, HIPOKRISIARI STOP!Eta euskal taldeek jar ditzatela diskoak 6 euotan edo bestela negar egiten joan ditezela beste nunbaitera.Nik mundu guztia animatzen dut (MCDk Egunkarian egin zuen moduan) edozein CD pirateatzera, zintekin orain arte lasai asko egin dugun bezala.ETA SASI MORALISTA FALTSUAK KANPORA (alemaniar, ugandar, txinatar edo euskaldunak)!

Goio Arana
2002-05-23 : 11:35

Ja Ja Ja!!!!!!!!!


Eta Sonyk berriz ere kale piraten aurka. Hain zaila zirudiena oso erraza dela konprobatu da. Begira berri honetan


Errotulagailu bat eta zinta adesiboa nahikoa dira Sony-ren Super inbento iraultzaileari aurre egiteko.


Ez dute lortuko sekula!


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago