Teknologia albisteak

Batasunak beste webgune berri bat

Erabiltzailearen aurpegia
Barakaldoko Batasuna - Barakaldoko Batasuna
2002-05-21 : 12:05

Egoera zailenetan ere, atzera joan beharrean, aurrera eginez eta ekimen berriak martxan jarriz bakarrik, lotzen gaituzten kateetatik askatzen lortuko dugula konbentzituta gaudelako, Barakaldoko Batasunaren webgunea abian jarri barri dugu.

Batzutan hurbilen dugun errealitatea, gugandik urrunen dauden lekuetakoa bezain lortezina egiten zaigu eta dagokion informazioa guztiz baldintzatuta heltzen zaigu, honegatik gure ingurunearen interpretaziorako iritzi elementurik gabe egoten gara maiz.

Webgune honen bitartez ditugun zailtasunak apurtzeko pausoak eman nahi ditugu eta bide batez, abertzaletasun ikuspuntutik, gure herrian gertatzen diren arazoei aurre egiteko, ikuspen kritikoa emanez.

Gune honek gure herriko errealitatea, komunikabide gehienek ematen duten ikuspuntu ezberdin batetik, komunikazio eta elkartzeko gunea eraiki nahi du: Barakaldon dauden borrokak, topikoak eta ikuspen ezezkorrak alde batera utzita; giza mugimenduen dinamika ezagutu...

Webgune hau ez dago eginda pasiboki ikusi ahal izateko, internauta eta lagunak asanblada edota mobilizaziotan parte hartzeko gonbidatzeko baizik, bakoitzaren inguruan ideologikoki lan eginez, borroketan parte hartuz... gizarte hau eraldatzen guztiok gonbidatu nahi ditugu.

Barakaldoko Batasunak sortu eta mantentzen du orrialde hau, baina, beste erakundeen autonomia errespetatuz, bertan bere lanerako egokia aurkitzen duten giza mugimenduen partizipazio eta erabilerako zabalik dago, euren deialdi, berri eta iritziak bidaliz...

Beste esparruetan gertatutako berri inportanteei lekua utzi nahi izan diegu eta honetarako atal hauek eraiki ditugu: Ezkerraldea, Bizkaia, Euskal Herria eta Mundua. Uste dugulako isolaturiko borrokak agorturik daudela, eta esparru hauetan informazio oso zabala ez izan arren, hauetan gertatzen diren borroken giltzak eman nahi ditugu.

Honela ere, aipatzekoa da webgune honetarako tresna libreak erabili ditugula(Php, Mysql, The Gimp, Apache...) software libre erabiltzearen alde gaudela adieraziz; honela, dirukeria eta pentsakera librearen kontrola bilatzen duen inperioaren islada binarioari aurre eginez.

Batasunaren webgunera sartu hemendik

Erantzun

Sartu