Teknologia albisteak

EIZIEren webgunea geldirik

Erabiltzailearen aurpegia
EIZIEren bulegoa - EIZIE
2002-06-05 : 12:06

Maiatzaren amaieratik aurrera, EIZIEren webgunera joanez gero, «Forbidden. You don't have permission to access / on this server» agertzen da. EIZIEren webgunea zerbitzariz aldatzen ari gara, eta hor arazoak sortu dira; ez da besterik.

Aurki, dena dela, EIZIEren webgunea guztiz aldatuko dugu, ez bakarrik itxuraz, baita oinarri teknologikoaz ere.

EIZIEk bere webgunea 1998an sortu zuenez geroztik, ia lau urte honetan gure webgunea etengabe indartu eta eduki gehiagoz hornitu dugu. Esan daiteke gaur egun euskal itzulpengintzaren erreferentzia ezinbestekoa dela, eta euskal itzultzaileen lanbidea hobetzeko bezala, gizarteratzeko ere balio izan duela.

Alabaina, aitortu behar dugu webgunea egunean eta edukiz ongi hornitua izateko zereginak «eskulanaren» bidez bete ditugula: webgunearen diseinua, ekoizpena eta eguneratzea modu amateur batean egin izan dugu orain arte.

Orain landu nahi dugun webgunea gune dinamikoa izango da, Zope plataforma irekian oinarritua, Sustatu-ren orri honen edo Azpeitiko Uztarria.com webgunearen oinarrian dagoen bera.

Berehala hastekoak gara lanean, eta, okerrik ez dela, datorren udazkenerako gune berria amaiturik izanen da.

Erantzun

Sartu