Teknologia albisteak

Lekeitio Interneten

Erabiltzailearen aurpegia
Ugutz Txopitea - Ugutz Txopitea
2002-07-15 : 11:07

Lekeitio Bizkaiko herri txikiaren informazioa Interneten eskuragarri, Euskal herriko erakunde gehienak bide berri hau ezagutu aurretik, eta herritar batzuen ekimen eta ahaleginari esker.

1995. urtean euskal webgune oso gutxi zeuden, ezagunena Buber´s Page amerikarrarena zen, erreferentzia horrekin eta aisialdi bezala, nire ideia Lekeitioko informazio bilduma txiki bat egin eta Interneten bitartez munduko edozein lurraldetik eskuratu ahal izatea izan zen. Bide batez 'Helbideak' atalarekin aurkitzen nituen beste Euskal webguneen helbideak ere jartzen nituen. Hasiera honetan jasotzen nituen mezu gehienak atzerritik zetozen, munduko edozein puntan bizi ziren Lekeitiarrenak edo beraien ondorengoenak, ahal nuen bezala laguntzen nien nolabaiteko lotura egiten. Gaur egun egoera oso desberdina da, Internet ez da hain ezezaguna eta euskaldun eta Lekeitiar asko Interneten dabiltza, eta erabilgarria izatea ere gustatuko litzaidake. Ateratzen ditudan argazki batzuk ipini eta gertatzen diren ikuskizunen egitarauak jartzen joaten zait denbora gehiena, nire anaiek aldaketa batzuk egiten lagundu didate eta horrela gutxika gutxika egitura eta edukiak aldatzen ditugu. Denbora gutxi barru, edo egia esateko ahal dugunean, itzulpenak amaitu eta www.lekeitio.net berritu nahi dugu. Atal dinamikoak jartzeko aukera ere badaukagu, www.bilbaoinformacion.com ematen digun aukerekin, udako oporrak hau egiteko ondo etorriko zaigu ;-) Herriko talde desberdinekin hitz egiten ari gara, nahi duenak atal bat edukitzeko edo beraien Interneteko helbidearekin lotzeko. Udara begira XIII. Nazioarteko Kale Antzerkia daukagu oraintxe bertan, baita San Antolin jaiak bere Antzar egun ezagunarekin, guzti honen informazioa Lekeitio Interneten www.lekeitio.net eskuratu ahalko duzue.

Erantzun

Sartu