Teknologia albisteak

Toribio Etxebarria sariketako finalistak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2002-11-27 : 19:11

Azaroaren 28an, Eibarko Udalaren Portalea aretoan, emango dituzte 2002ko Toribio Etxebarria egitasmo lehiaketako sariak. Sariaren bi kategorietan dauden finalistak ezagutzera eman dira jada. Gainera, ekonomia digitalera hobekien egokitutako Gipuzkoako enpresari ere emango zaio saria.

Sorkuntza eta berrikuntza teknologikoa enpresan alorrean, lau dira finalistak:

Enpresa ideien alorrean ere, lau finalista:

Toribio Etxeberria sariez gain, Ekonomia digitalera hobekien egokitutako Gipuzkoako enpresari saria ere emango zaio, Miramon Enpresa Digitalaren ekimenez.

Ekitaldiaren mahaiburua Josu Jon Imaz izango da, Eusko Jaurlaritzaren Industria sailburua.

Ekitaldian hitzaldia ere izango da. Antonio Cancelo MCCko presidente ohiak gai honen inguruan jardungo du: "Zuzendaritza, enpresaren arrakastaren oinarri".

Erantzun

Sartu