Teknologia albisteak
17

Egunkariaren itxieraren aurkako adierazpena mundu guztira zabaltzeko ekimen proposamena

Erabiltzailearen aurpegia
Igor Leturia - Arrasate
2003-02-21 : 20:02

Euskaldunon Egunkariaren itxierak sekulako iskanbila sortu du Euskal Herrian. Ugariak izan dira elkartasun eta protesta adierazpenak, Sustatun bertan ikus daitekeenez, aurrekaririk gabekoak. Baina ze oihartzun du honek guztiak Euskal Herritik kanpo?

[ Eguneratua, 19.20: Igorrek proposatutakoaren ildotik, zenbait ekimen badoaz zabaltzen, hala-nola bannerraren hedapena, edo ingelesezko informazioaren pilatzea hemen bertan]

Ezer gutxi, nire ustez. Sustatu interneten dago eta, beraz, munduko bazter guztietatik irakur daiteke, baina euskara hutsean dago. Egon badaude batzuk: Indymedia Euskal Herria webguneko berriak ingelesez ere badaude, Euskal Herria Info gunean gaztelaniaz ere badago zerbait, pentsatzen dut EITB ren ETB-Sat eta Canal Vasco n ere atzoko Teleberriko gauzak esango dituztela...

Bilatzaileak

Baina ez da nahikoa. Zerbait gertatu dela entzuten dugunean, jende askok interneteko bilatzaile batera jotzen dugu horri buruzko informazioa bilatzeko. Baina lehenengo 20 emaitzetan behar duguna ez badugu aurkitzen, gehienok utzi egiten dugu. Beraz, informazio bat munduan zehar zabaltzeko bidea argitaratu ondoren bilatzaile bateko lehen postuetan agertzea da.

Google-n Egunkaria bilatuz gero , lehenengo postuetan Euskaldunon Egunkariaren webgunea agertzen da, baina itxita dago. Hurrengo 20 emaitzen bidez ere ez dugu aurkituko itxieraren inguruko berririk edo elkartasun adierazpenik.

Galiziarrak eta Prestige

Eta nola lor daiteke orri bat bilatzaile bateko lehenengo postuetan agertzea? Galiziarrek badakite. Prestige-ren kasuan administrazioak izan duen erantzukizuna munduari jakinarazteko, orri bat prestatu zuten Prestige: exigimos responsabilidades dioena, eta ondoren Ciberpunk webguneak kanpaina bat bideratu zuen Google Bombing bat egiteko. Horren bidez, beraien orria Google-n Prestige bilatuz gero agertzen den bigarrena izatea lortu dute, eta gorantz darrai.

Google Bombing-a zer den

Zer da Google Bombing hau? Google -k indexatuta dituen orrien ranking bat gordetzen du. Ranking hori nola egiten den sekretua da, baina aipatzen dute ranking-a osatzeko irizpide nagusietako bat orrira apuntatzen duten beste orrien kopurua dela. Beraz, Google Bombing baten bidez zure orria lehen postuetan azaltzeko, lortu behar dena da web orri mordo baten zure orrirako esteka jartzea. Google-k bere datubasearen hurrengo eguneratzea egitean (gehienez ere 4 aste, 4 astean behin egiten baitute) zure orria goian azalduko da.

Proposamena

Atzo iradoki nuen hau lehenengo aldiz, baina Egunkariaren itxieraren berri ematen zuen notizia ren erantzun ugarien artean galdu zela uste dut, eta gainera ez zen zehatza, uste nuen Google Bombing-a egiteko jendeak klik egin behar zuela, eta ez da horrela, link bat sartu behar du bere orrian.

Egin beharko genukeena hau litzateke:

  • Elkartasun eta protesta adierazpen bat prestatu. Nik Kontseilua k gaur goizean prentsaurrekoan emango duen komunikatua hartuko nuke, Euskalgintzako gehienek adostutakoa izango baita. Informazioa kanporako ere badenez, agian zerbait gehitu beharko genioke.
  • Hainbat hizkuntzara itzuli. Gutxienez ingelesa, frantsesa eta gaztelania.
  • Nonbait argitaratu. Sustatu toki egokia izan daiteke, baldin eta euskaraz bakarrik ez dagoen zerbait argitaratzen uzten badute.
  • Google Bombing-a abiarazi. Bakoitzak zer egin beharko lukeen adierazten duen testu bat prestatu eta hori e-mail bidez zabaldu.
  • Google-k bere datubasea eguneratu arte itxaron.

Ikusten duzuenez, lan dezente eskatzen du (adierazpena prestatzea, itzultzea, eta mezua zabaltzea). Baina nire ustez merezi du horrelako zerbait abian jartzea.

Merezi duela uste baduzu eta laguntzeko prest bazaude, erantzun mezu honi. Erantzun nahikoa jasoz gero, prozesua martxan jarriko dut, posta-zerrenda bat irekiz hori aurrera eramango dugunok antolatu gaitezen.

Animatu eta erantzun! Egindakoak merezitako oihartzuna izan behar du munduan. Sarrik zioenez, euskara da gure territorio libre bakarra. Territorio hori itxi eta berriz ere etxeko sukaldera mugatu nahi digute. Sarri oker zegoen, internet ere bada gelditzen zaigun beste territorio libre bat, eta horren bidez lortuko dugu euskara eta Egunkaria salbatzea!

Erantzunak

oier gorosabel larrañaga
2003-02-21 : 10:48

Bide zuzena hauxe dala sinisten dot. Euskalherri barruan egindako
mobilizazio danak espainiar eta frantziar medioak isilaraziko dituez
mediatikoki (hala era guzti be egin egingo doguz, eh?) eta beraz
blokeo hori haustea derrigorrezkoa da oihartzuna egin nahi badogu.
Manifak eta komunikatuak ondo dagoz, baina munduari begira egin behar
dogu lan. Idea barriak behar diraz, protestak endogamikoak izan ez
deitezen.


Gari Araolaza
2003-02-21 : 11:23

Hona hemen ahal den azkarren Google eta bilatzaile gehienetan Egunkariaren webgune berria azaltzeko egin beharrekoa:

Zuk ere lagundu dezakezu!


  • Ahal den webgune guztietan loturak garbiak jarri Egunkariaren helbide berrira.
  • Garrantzitsua da denok helbide berdina eta loturan testu berdina jartzea: lotzen den hitzak Egunkaria edo Euskaldunon Egunkaria izan behar du, eta helbidea berriz, http://www.egunero.info
  • Hau ahal den webgune guztietan egin beharra dago, baina batez ere, sarritan eguneratzen diren webguneetan (Googlek fitxatuta ditu)
  • Google-ren Toolbar-a erabiltzen duzuenok, bilatu behin eta berriz egunero eta egunkaria hitzak.
  • Egunkariaren webgunera joateko, BETI bilatzaileak erabiliz joan, nahiz eta helbidea buruan izan

Kanpainaren jarraipena hemendik egingo dugu., adi egon beraz!

Zientzia.net
2003-02-21 : 11:54



>

>



    >
  • Ahal den webgune guztietan loturak garbiak jarri http://www.egunero.info">Egunkariaren helbide berrira.




  • Denok gara Egunkaria banerretik lotura eginez gero? Ala propio sortu behar da lotura?



    Dena dela, egunkariaren web gune berria euskara hutsean dago, beraz protesta hemendik kanpora zabaldu nahi bada Igorrek proposaturiko bidetik jo beharko dugu.





Igor Leturia
2003-02-21 : 12:03

Tira, niri ez zitzaidan bururatu, agian Google-ko lehen postuetan agertzea bultzatu behar duguna ez da elkartasun eta protesta adierazpen bat, baizik eta Egunkariaren webgune berria, Garik dioen bezala. Edo biak.


Baina uste dut lehenago ados jarri beharko genukeela, ez? Denboratxo bat utzi dezagun, gaurko goiza edo, ea jendeak zer erantzuten duen eta gero hasiko dugu kanpaina. Uste dut Google-n hurrengo eguneratzerako berandu gabiltzala, azkena urtarrilaren 25ean izan zen eta 4 astero egiten duenez, hurrengoa bihar izango litzateke. Tira, egia da hori gutxi gorabeherakoa dela, batzuetan 6 edo 7 aste ere tardatzen dituztela, baina horrela balitz ere denbora daukagu.


Uste dut hobe dela gauzak ondo pentsatuta eta adostuta egitea, nire deiak talde bat osatu nahi zuen eta ondoren hasi guztia. Bestela, Gariren proposamenarekin aurrera joatea erabakitzen bada, gauza pare bat zehaztu nahiko nituzke:


  • Uste dut hobe dela idatzi beharreko kode zehatza adieraztea, hau da, http://www.egunero.info">Egunkaria .

  • Kode hori webguneko ORRI GUZTIETAN jarri behar da.

  • Web orrietan kode hori sartu ondoren, Google-ri indexatzeko esan behar zaio, hemen .

  • Kanpainaren jarraipena egiteko eta hori zeintzuk egin duten jakiteko, posta helbideren bat jarri beharko genuke, eta hori egin dutenek bertara idatz dezatela esan.

Igor Leturia
2003-02-21 : 12:12

> Denok gara Egunkaria banerretik lotura eginez gero? Ala propio sortu behar da lotura?


Prestige-koa egin zutenek diotenez, bannerra ere sar dezakezu baina bi baldintzarekin:


  • Ez ezabatu Egunkaria testua, hau da, link-ak Egunkaria testua eta bannerra izan ditzala.

  • Banner edo irudiari alt="Egunkaria" atributua jarri.

> Dena dela, egunkariaren web gune berria euskara hutsean dago, beraz protesta hemendik kanpora zabaldu nahi bada Igorrek proposaturiko bidetik jo beharko dugu.


Honi buruz erantzun diot Gariri, niri berdin zait bata ala bestea, baina zuk diozun bezala kanporako denez... Agian egokiena biak bultzatzea litzateke. Eta edozein modutan lehenago gauzak adostu beharko genituzke, laguntzeko prest dagoen jendearekin. Oraingoz ez gara laguntzaile gehiegi lortzen ari...


Gari Araolaza
2003-02-21 : 12:22

Denok gara Egunkaria banerretik lotura eginez gero? Ala propio sortu behar da lotura?


Bilatzaileetarako, onena testua. Baina bannerra ere erakustea ondo dago, "pertsonentzat" :-)


Dena dela, egunkariaren web gune berria euskara hutsean dago, beraz protesta hemendik kanpora zabaldu nahi bada Igorrek proposaturiko bidetik jo beharko dugu.


Bai, baina nork prestatu eta ostatatuko du testu hori?


Gari Araolaza
2003-02-21 : 12:26

Tira, niri ez zitzaidan bururatu, agian Google-ko lehen postuetan agertzea bultzatu behar duguna ez da elkartasun eta protesta adierazpen bat, baizik eta Egunkariaren webgune berria, Garik dioen bezala. Edo biak.


Bai, nik adierazpen horretan ere pentsatzen nuen, baina webgunea martxan jarri dutenez...


Uste dut Google-n hurrengo eguneratzerako berandu gabiltzala, azkena urtarrilaren 25ean izan zen eta 4 astero egiten duenez, hurrengoa bihar izango litzateke.


Hori ez da guztiz egia. Egunero eguneratzen diren webguneak (Sustaturen kasua) begiko ditu Googlek, eta normalean 2 egunetan eguneratzen ditu loturak Googlek.


Uste dut hobe dela gauzak ondo pentsatuta eta adostuta egitea


Hortan ados.


Igor Leturia
2003-02-21 : 12:43

>> Dena dela, egunkariaren web gune berria euskara hutsean dago, beraz protesta hemendik kanpora zabaldu nahi bada Igorrek proposaturiko bidetik jo beharko dugu.


> Bai, baina nork prestatu eta ostatatuko du testu hori?


Prestatu, esan dudan moduan, laguntzeko prest dagoen talde bat izan beharko litzateke, oraingoz ni, zu, Zientzia.net eta Oier Gorosabelek agertu dute interesa (lanerako gogoa ere bai, espero dut).


Prestatzea ez da hainbesterako lana, Kontseiluaren komunikatua hartu eta pixka bat moldatu (kanpoko jendea kontestuan jartzeko). Ni prest nengoke. Gero hori ostatatzeko toki bat Sustatu izan daiteke, uzten badigute. Ondoren kanpainara batzen den jendeak zer egin beharko lukeen azaltzen duen web orri bat prestatu eta nonbait ostatatu. Orri hori prestatzeko ere prest nago, baina ostatatzea... Agian Sustatu? Eta bukatzeko, e-mail bat prestatu kanpainaren berri emanez eta web orrian informazio gehiago duela esanez, eta e-mail hori zabaldu. Ni ere prest nago e-maila idazteko.


Ikusten duzunez, komunikatua, web orria eta e-maila prestatzeko prest nago, baina talde batek aholkatu eta zuzentzea beharko nuke. Laguntza beharko nuke baita ere itzulpenentzako, ostatatzeko eta e-maila zabaltzeko, eta uste dut taldetxo batekin egin daitekeela. Baina oraingoz zain ari naiz, Kontseiluaren komunikatua jaso arte eta laguntzeko prest dagoen jende gehiago agertu arte...


mikel
2003-02-21 : 13:07

"Euskaldunon Egunkaria"ren aldeko kanpaina aitzineratzeko orduan baliabide guztiak erabili behar dira. Ideia ona izanen da interneten bidez antolatzen ari den kanpaina. Ahalegin horretan ari da, aipatu dituzun medio guzti horiekin batera, GARA.net. Gune berezia eskeitzen du "Euskaldunon Egunkaria"ren itxiera dela eta. Bertan, informazioa, argazkiak.. eta gori-gori dagoen Elkartasunaren Txokoa. Ehundik gorako mezu jaso dituzte lehenengo zortzi ordutan. Pentsa! Bestalde, gune horretan sustatu, indymedia, argia, euskalerria.info, eta beste hainbeste sitioen estekak sartzen dituzte. Aurrera! Denok gara Egunkaria!

Luistxo
2003-02-21 : 14:18

Aupa Igor eta kuadrilla.


Sustatu-n sortu dugu orri bat: www.sustatu.com/english/egunkaria eta horrekin batera mezu-hari bat zabaldu dugu ingelesez (erdaraz estreinakoz hemen!) gaiari buruzko ingelesezko informazioa biltzeko.


Google-k detektatuko duen? ez dakit. Nire esperantza da Egunkaria + newspaper, Egunkaria + english eta halako bilaketa batzuetan ager daitekeela egun batzuk barru... Baina beharbada huts ere egingo dugu, ez dago jakiterik.


Google-n Egunkaria bilatuta direktorio atal bat ere agertzen da, baina Aurki-ko lotura zaharrekin


Horren oinarria den Aurki bilatzaileko atala eguneratu dut:


Eta Open Directory ere eguneratua dago:


Eta espero dut egun batzuk barru horko loturak ere irakurriko dituela Googlek... baina akaso igaroko dira 2 egun, akaso 10 eta akaso hilabete.


----


Mesedez, Igor, lortu ingelesezko Kontseiluaren materiala edo besterik... eta hari horretan kargatu edo bialdu Luistxori.


irungoa
2003-02-21 : 16:48

Beste ekintza bat proposatzen dut: interneten bitartez munduko egunkarietara e-mailak bidali gertatutakoa adieraziz eta notiziak oihartzuna izan dezan medio horietan. Arazoa: egunkari batzuk ez dituzte e-mailak onartzen, eta bertako formularioak bete behar dira, datu guztiak emanez. Aupa ea denon artean eskandalu hau zabaltzen dugun bazter guztietara

Asto Rider
2003-02-21 : 19:23

EIZIE itzultzaileen elkartearen orrian sartu naiz oraintxe, eta ikusi dut "Elkartasunezko klik bat" jarri dutela webgunean sartzeko, Susa-koen antzera.


Jakina, itzultzaileak direnez lau hizkuntzatan jarri dute (euskaraz, gazteleraz frantsesez eta ingelesez). Pentsatzekoa da itzultzaile elkarte bateko webgunera mundu zabaletik etorriko dela jendea, beraz agian ikusiko dute mezu hori.


Itziar
2003-02-21 : 20:29

> Euskaldunon Egunkariaren itxierak sekulako iskanbila sortu du Euskal Herrian. Ugariak izan dira elkartasun eta protesta adierazpenak, Sustatun bertan ikus daitekeenez, aurrekaririk gabekoak. Baina ze oihartzun du honek guztiak Euskal Herritik kanpo?

>

> [ **Eguneratua, 19.20:** Igorrek proposatutakoaren ildotik, zenbait ekimen badoaz zabaltzen, hala-nola "bannerraren":http://www.sustatu.com/irudiak/egunka_bannerra.gif hedapena, edo ingelesezko informazioaren pilatzea "hemen":http://www.sustatu.com/english/egunkaria bertan]

> Ezer gutxi, nire ustez. Sustatu interneten dago eta, beraz, munduko bazter guztietatik irakur daiteke, baina euskara hutsean dago. Egon badaude batzuk: "Indymedia Euskal Herria":http://euskalherria.indymedia.org webguneko berriak ingelesez ere badaude, "Euskal Herria Info":http://www.euskalherria.info gunean gaztelaniaz ere badago zerbait, pentsatzen dut "EITB":http://www.eitb.com/euskara/ ren "ETB-Sat":http://www.eitb.com/euskara/programak/programa.asp?id=E3 eta "Canal Vasco":http://www.eitb.com/euskara/programak/programa.asp?id=E5 n ere atzoko Teleberriko gauzak esango dituztela...

>

> Bilatzaileak

>

> Baina ez da nahikoa. Zerbait gertatu dela entzuten dugunean, jende askok interneteko bilatzaile batera jotzen dugu horri buruzko informazioa bilatzeko. Baina lehenengo 20 emaitzetan behar duguna ez badugu aurkitzen, gehienok utzi egiten dugu. Beraz, informazio bat munduan zehar zabaltzeko bidea argitaratu ondoren bilatzaile bateko lehen postuetan agertzea da.

>

> "Google-n Egunkaria bilatuz gero":http://www.google.com/search?q=egunkaria&ie=ISO-8859-1&hl=eu , lehenengo postuetan Euskaldunon Egunkariaren webgunea agertzen da, baina itxita dago. Hurrengo 20 emaitzen bidez ere ez dugu aurkituko itxieraren inguruko berririk edo elkartasun adierazpenik.

>

> Galiziarrak eta Prestige

>

> Eta nola lor daiteke orri bat bilatzaile bateko lehenengo postuetan agertzea? Galiziarrek badakite. Prestige-ren kasuan administrazioak izan duen erantzukizuna munduari jakinarazteko, orri bat prestatu zuten "Prestige: exigimos responsabilidades":http://www.librodenotas.com/mt/prestige.html dioena, eta ondoren "Ciberpunk":http://www.ciberpunk.org/ webguneak kanpaina bat bideratu zuen Google Bombing bat egiteko. Horren bidez, beraien orria "Google-n Prestige bilatuz gero":http://www.google.com/search?q=prestige&ie=ISO-8859-1&hl=eu agertzen den bigarrena izatea lortu dute, eta gorantz darrai.

>

> Google Bombing-a zer den

>

> Zer da Google Bombing hau? "Google":http://www.google.com -k indexatuta dituen orrien ranking bat gordetzen du. Ranking hori nola egiten den sekretua da, baina aipatzen dute "ranking-a osatzeko irizpide nagusietako bat":http://www.google.com/technology/ orrira apuntatzen duten beste orrien kopurua dela. Beraz, Google Bombing baten bidez zure orria lehen postuetan azaltzeko, lortu behar dena da web orri mordo baten zure orrirako esteka jartzea. Google-k bere datubasearen hurrengo eguneratzea egitean (gehienez ere 4 aste, 4 astean behin egiten baitute) zure orria goian azalduko da.

>

> Proposamena

>

> Atzo iradoki nuen hau lehenengo aldiz, baina "Egunkariaren itxieraren berri ematen zuen notizia":http://www.sustatu.com/1045725249 ren erantzun ugarien artean galdu zela uste dut, eta gainera ez zen zehatza, uste nuen Google Bombing-a egiteko jendeak klik egin behar zuela, eta ez da horrela, link bat sartu behar du bere orrian.

>

> Egin beharko genukeena hau litzateke:

>

> - Elkartasun eta protesta adierazpen bat prestatu. Nik "Kontseilua":http://www.kontseilua.org k gaur goizean prentsaurrekoan emango duen komunikatua hartuko nuke, Euskalgintzako gehienek adostutakoa izango baita. Informazioa kanporako ere badenez, agian zerbait gehitu beharko genioke.

>

> - Hainbat hizkuntzara itzuli. Gutxienez ingelesa, frantsesa eta gaztelania.

>

> - Nonbait argitaratu. Sustatu toki egokia izan daiteke, baldin eta euskaraz bakarrik ez dagoen zerbait argitaratzen uzten badute.

>

> - Google Bombing-a abiarazi. Bakoitzak zer egin beharko lukeen adierazten duen testu bat prestatu eta hori e-mail bidez zabaldu.

>

> - Google-k bere datubasea eguneratu arte itxaron.

>

> Ikusten duzuenez, lan dezente eskatzen du (adierazpena prestatzea, itzultzea, eta mezua zabaltzea). Baina nire ustez merezi du horrelako zerbait abian jartzea.

>

> Merezi duela uste baduzu eta laguntzeko prest bazaude, erantzun mezu honi. Erantzun nahikoa jasoz gero, prozesua martxan jarriko dut, posta-zerrenda bat irekiz hori aurrera eramango dugunok antolatu gaitezen.

>

> Animatu eta erantzun! Egindakoak merezitako oihartzuna izan behar du munduan. Sarrik zioenez, euskara da gure territorio libre bakarra. Territorio hori itxi eta berriz ere etxeko sukaldera mugatu nahi digute. Sarri oker zegoen, internet ere bada gelditzen zaigun beste territorio libre bat, eta horren bidez lortuko dugu euskara eta Egunkaria salbatzea!

Igor Leturia
2003-02-22 : 10:38

> Sustatu-n sortu dugu orri bat: www.sustatu.com/english/egunkaria eta horrekin batera mezu-hari bat zabaldu dugu ingelesez (erdaraz estreinakoz hemen!) gaiari buruzko ingelesezko informazioa biltzeko.


Orria nire ustez oso ongi dago, kanpaina Google-n orri hori promozionatzeko egin beharko litzateke nire ustez.


Jendeak kanpaina nola bultza dezakeen azaltzen duen orri bat prestatuko dut gaur bertan ahal badut, hiru (edo lau) hizkuntzatan. Sustatun argitaratzea izango nuke, ez? Eta gero e-mailing bat egin beharko genuke munduari horren berri emateko. Saiatuko naiz mail hori ere prestatzen.


Igor Leturia
2003-02-22 : 10:50

> Sustatu-n sortu dugu orri bat: www.sustatu.com/english/egunkaria eta horrekin batera mezu-hari bat zabaldu dugu ingelesez (erdaraz estreinakoz hemen!) gaiari buruzko ingelesezko informazioa biltzeko.


Beste hizkuntza batzuetan (gaztelania, frantsesa, alemaniera...) jartzerik ere egongo al litzateke?


Igor Leturia
2003-02-22 : 12:58

Zuk egindako orri horretarako linkak promozionatzeko kanpaina azaltzen duten orriak prestatu ditut. Bukaeran jarri ditut, zuen aportazioak eta zuzenketak jasotzeko. Batez ere frantsesezkoak zuzenketa nahikoa beharko ditu, ari naiz iparraldeko lagun batekin kontaktatzen zuzen diezadan.


Nire ustez, orri horiek http://www.sustatu.com/english/egunkaria-campaign, http://www.sustatu.com/euskara/egunkaria-kanpaina, http://www.sustatu.com/castellano/egunkaria-campaña eta http://www.sustatu.com/francais/egunkaria-campagne helbideetan sartu beharko lirateke, goian beraien arteko linkak dituztela (horiek ez ditut jarri behin-betiko helbideak ez nekizkielako). Agian alemanezko bat ere ez legoke gaizki, baina nik ezin dut hori egin ez baitakit alemanez. Bestalde, promozionatzen ari garen orria ere (http://www.sustatu.com/english/egunkaria) beste hizkuntza horietan jarriko nuke, hauek ere beraien arteko linkekin eta goikoen helbideekin baina -tik aurrerakoa gabe. Eta bukatzeko, orri horretan agian komeniko litzateke esatea Euskal Herriko kultur-eragile, sindikatu eta alderdi politiko gehienak ez daudela ados itxierarekin, Kontseiluaren komunikatuarekin batera (oraindik lortu ez dudana).


Orriok publikatu ostean, jende guztiaren artean zabaltzeko e-mail eleanitz bat prestatu beharko litzateke. Hasiko naiz horrekin.


Hauek izango lirateke orriak:


EUSKARAZ


Egunkariaren itxiera salatzeko kanpaina


Egunkariaren itxiera internet bidez nazioartean salatzeko kanpaina bat abian jarri da. Egunkariaren itxiera salatzen duen orri bat prestatu dugu ingelesez hemen , eta helburua orri hori eta Egunkariaren webgune berria Google-n Egunkaria bilatzean lehenengo postuetan agertzea da. Baina horretarako jende askoren laguntza behar dugu, zurea ere bai.


Zer egin kanpaina laguntzeko?


  • Zure webguneko (webgune pertsonala, enpresakoa, parte hartzen duzun elkarteren batekoa) ORRI GUZTIETAN (edo ahal den guztietan) salaketa orri horretarako eta Egunkariaren webgune berrirako link bana jarri, kode zati hauen bidez (garrantzitsua da berdin-berdin idaztea):

http://www.sustatu.com/english/egunkaria">Egunkaria


http://www.egunero.info">Egunkaria


  • Link horietan bannerrik jarri nahiko bazenu (adibidez hau), behintzat ez Egunkaria testua kendu, eta irudiari jarriozu alt="Egunkaria" atributua

  • Ondoren gehitu zure webgunearen orri nagusia Google bilatzaileak indexatzen dituen orrien artean

  • Kanpainaren jarraipena egin ahal izateko, idatz iezaguzu egunkaria@emun.com helbidera linkak zein webgunetan eta zenbat orritan sartu dituzun esateko

  • Webgunerik ez baduzu ere, nahi baduzu idatzi goiko helbide horretara salaketa orrian esaten denarekin ados zaudela esateko

Ea guztion artean Egunkariarekin egindako injustizia nazioartean zabaltzen dugun!


INGELESEZ


Campaign to denounce the closing of Egunkaria


We are promoting a campaign to denounce the closing of Egunkaria through internet to the whole world. We have published a web page denouncing the closing of Egunkaria here , and our goal is to make this page and Egunkaria´s new site be in a leading place when you search Egunkaria in Google . But to achieve this we need many people´s help, including yours.


What can you do to help the campaign?


  • Insert a link to the page and to Egunkaria´s new site in EVERY PAGE (or as much as possible) of your website (your personal site, your company´s, an association you collaborate with), using these pieces of code (they must be written exactly as they appear here):

http://www.sustatu.com/english/egunkaria">Egunkaria


http://www.egunero.info">Egunkaria


  • If you want to put a banner in the links (for example this one), at least don't erase the text Egunkaria, and put an alt="Egunkaria" attribute to the image

  • Then add the main page of your site to the pages that Google indexes

  • So that we can know how the campaign is going on, write an e-mail to egunkaria@emun.com and tell us the site and the number of pages you´ve inserted the links

  • If you don´t have a website, you can still write to the address above to say that you agree with the denounce page

Let's make the injustice done to Egunkaria known to the whole world!


GAZTELANIAZ


Campaña para denunciar el cierre de Egunkaria


Hemos puesto en marcha una campaña para denunciar el cierre de Egunkaria en todo el mundo por medio de internet. Hemos preparado una página en inglés que denuncia el cierre de Egunkaria aquí , y el objetivo es conseguir que esta página y el nuevo site de Egukaria sean los primeros en aparecer al buscar Egunkariaen Google . Pero para ello necesitamos la ayuda de mucha gente, también la tuya.


¿Qué puedo hacer para ayudar la campaña?


  • Incluye sendos links a la página de denuncia y al nuevo site de Egunkaria en TODAS LAS PÁGINAS (o todas las que puedas) de tu web (web personal, de la empresa, de una asociación en la que colabores), por medio de las siguientes líneas de código (es importante escribirlo exactamente igual):

http://www.sustatu.com/english/egunkaria">Egunkaria


http://www.egunero.info">Egunkaria


  • Si quieres poner algún banner en esos links (por ejemplo éste), al menos no borres el texto Egunkaria, y pon el atributo alt="Egunkaria" a la imagen

  • A continuación inserta la página principal de tu web entre las páginas indexadas por Google

  • Para que podamos hacer un seguimiento de la campaña, escribe a la dirección egunkaria@emun.com contándonos en qué site y en cuántas páginas has insertado los links

  • Si no tienes página web, puedes escribir a la dirección mencionada para decirnos que estás de acuerdo con lo que se dice en esa página

Consigamos entre todos que la injusticia cometida con Egunkaria se conozca en todo el mundo!


FRANTSESEZ


Campagne pour dénoncer la fermeture d´Egunkaria


On a mis en marche une campagne pour dénoncer la fermeture d´Egunkaria dans tout le monde à travers d´internet. On a preparé une page web qui dénonce la fermeture d´Egunkaria ici , et le but est de faire cette page et le nouveau site d´Egunkaria les premières qui apparaissent quand on cherche Egunkaria à Google . Mais por atteindre ce but, on a besoin de l´aide de tous, la tien aussi.


Qu´est-ce qu´on peut faire pour aider la campagne?


  • Mettre des liens à la page dénonciation et au nouveau site d´Egunkaria dans TOUTES LES PAGES (ou toutes possibles) de ton web (ton web personnel, de ton travail, de l´association où tu participes), en utilissant cettes pièces de code (c'est important de les copier exactement):

http://www.sustatu.com/english/egunkaria">Egunkaria


http://www.egunero.info">Egunkaria


  • Si vous voulez mettre un banner dans les liens (par example cette-ci), au moins n´effaces pas le texte Egunkaria, et met l´attribut alt="Egunkaria" à l´image

  • À continuation ajoute la page principal de ton site aux pages que Google indexe

  • Pour savoir comment la campagne marche, écris nous à l´addresse egunkaria@emun.com pour nous dire dans quel site et dans combien de pages tu as mis les liens

  • Même si tu n´as pas de web, tu peus écrire a cette addresse pour nous dire que tu es d´accord avec ce qu'on dit dans la page de dénonciation

Faisons l´injustice commis contre Egunkaria connue dans tout le monde!


ana morales eta koldo garai
2003-02-22 : 14:04

>>

> Merezi duela uste baduzu eta laguntzeko prest bazaude, erantzun mezu honi. Erantzun nahikoa jasoz gero, prozesua martxan jarriko dut, posta-zerrenda bat irekiz hori aurrera eramango dugunok antolatu gaitezen.

>

Igor, gu prest gaude inteneteko bombing-arekin laguntzeko. Sar itzazu gure helbideak posta zerrendan, eta ahal duguna egingo dugu.

ana eta koldo

Erantzun

Sartu