Teknologia albisteak
3

Torrealdairen "Artaziak" Susaren webgunean osorik

Erabiltzailearen aurpegia
markos zapiain - bermeoko talatik
2003-02-23 : 01:02

Susa literatura argitaletxeak, Joan Mari Torrealdai basatiki atxiloturiko euskalzale erdi sainduaren "Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura" izeneko liburua oso-osorik ipini du bere web-gunean

Hemen dago: http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=best08

Hona hemen argitaletxearen azalpena, azkeneko Literatur Emailuan jasoa:

Artaziak: zentsura zaharra eta zentsura berria

Euskaldunon Egunkariaren aurkako operazio pozial-judizialaren ondorioz atxilotutakoetako bat da Joan Mari Torrealdai. Forutarra dugu, dudarik gabe, Franco garaiko zentsurari buruz informazio gehien jaso eta argitaratutako aditua. Oraingoan, 2003an, Joan Mari bera izan da zentsura-ekintza berri baten biktima. Aurretik ere nozituak zituen artazi bortitz horien ebakiak, Jakin eta Anaitasuna aldizkarien zuzendari bezala.

2000 urtean argitaratu zuen Joan Mari Torrealdaik Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura izeneko liburua. Elkartasun eta salaketa seinale gisa, liburu hori webean osorik ipintzea deliberatu dugu.

Erantzunak

Luistxo
2003-02-23 : 04:40

> Susa literatura argitaletxeak, Joan Mari Torrealdai basatiki atxiloturiko euskalzale erdi sainduaren "...


Kabroi handi bat zara, Markos, zer egingo genuke zu gabe?


Sainduekin akordatu ostean (mila esker, Markos Zap eta Susakoei) segi dezagun, kristaubide zuzenean, gaixoen txandarekin: Pello Zubiria.


Badakizue Izorrategi.org sortu zuela Pello Zubiria Egunkariako lehen zuzendari izanak (orain atxilotua), espondilitis ankilopoietikoa duelako.


Ez dira txantxetakoak gizon horren minak. Baina horri aurre eginez, gaixotasun horren eta antzekoen inguruan euskaraz eta ESPAINOLEZ informatzeko hartu duen lana nazioarteko beste baliabide batetik ikasita hartu zuen Pellok: Kickas.org komunitatetik.


Beharra sentitu dut han ere Pelloren berri emateko, eta beren foroetan ireki dut:


Erantzuna oso ona izaten ari da jende horrena... eta bai, gehienek beren otoitzetan daukate Pello.


sustatu
2003-02-23 : 16:35

Foruan gaur bertan egin dute agerraldi soil, baina sentitu bat. Joan Mari Torrealdai gogoratu dute herritarrek eginiko bilkuran. Parrokoaren esanetan, sekulako lana egin du Torrealdaik gure herriaren eta euskararen alde. Horregatik eraman dute?


Taxi Driver
2003-02-23 : 21:56

Dotrina kristauak eskatzen ditu karidadeko obrak, eta horregatik On Jose Maria (alias Txema) Auzmendi ere aipatu beharko dugu.



Jesusen Lagundiak dioenez, *Aita Txema Auzmendik publikoki adierazi izan du biolentziaren kontrako bere jarrera, baztertu guztien aldeko, eta horregatik uste dugu ezin dela ez zuzenean ez zeharka horrelako ekintzetan, eta egiazkoak izanik, bateraezinak lirateke bere apaiz eta jesuita jardunarekin*.



Egunkaria aurrera!

Erantzun

Sartu