Teknologia albisteak
10

Pello Zubiriaren osasun egoera oso larria

Erabiltzailearen aurpegia
Argia - Argia
2003-02-25 : 12:02

Argiatik bidali digute oraintxe bertan atera duten komunikatua. Egoera oso larria dela ziurtatzen dute bertan. Pello zubiriak ospitalean jarraitzen du, oraindik inkomunikatuta. Familiari ez diote apenas informaziorik eman. Argiako Erredakzioan jakin izan da Gregorio Marañoneko arduradun batek honakoa aipatu diola Estatuko goi mailako arduradun bati: “Eskerrak pasatutakoa ospitalean pasatu dela, bestela...”.

(Azken ordua: 09:20) Ez dago ezer berririk. Pelloren familiari ez diote atzotik zekitena baino gehiagorik esan. Itxuraz, bat falta omen da deklaratzeko hamar lagun horietatik. Laster pasatuko da legeak ahalbidetzen duen inkomunikazio denboraren muga. Berriak jakitzekotan gaude, beraz.Zubiriaren abokatuak eskatutako habeas corpus eskariari erantzuna emateko-edo, epailea ospitalean izan da.

Iñigo Iruinek dio: "Gaizkile arriskutsuenen modura" tratatu dituztela eta atxilotuen defentsa gabezia gogor salatu du abokatuak.

PELLO ZUBIRIAREN OSASUN EGOERA OSO LARRIA IZAN DAITEKE

PELLO ZUBIRIAREN OSASUN EGOERA OSO LARRIA IZAN DAITEKE

Arratsaldeko 17:45etan ARGIAko erredakzioak Pello Zubiriaren familia eta lankideekin hitz egin dugu eta Pello Zubiriaren osasun egoeraz izugarri kezkatuta gaude.

Arratsaldeko 16:30etan iritsi dira Madrilgo Gregorio Marañon ospitalera Pello Zubiriaren osasun egoeraren berri jakin nahian, baina, bere inkomunikazio egoera dela eta, ez dute berri zehatzik izan.

Dena den, Francisco Serrano ospitaleko zuzendaria omen denarekin izan dira eta berririk ematen ez zienez “ea bizirik ote zegoen” galdetu diote, eta zuzendariak ‘bai, bizirik dago, erreanimazio unitatean dago eta kontziente dago” erantzun du. “Ea bizirik aterako den”, galdetu diote berriz handik edo hemendik zerbait atera nahian, eta Serrano jaunak “baietz” erantzun die, besterik ezin duela esan gaineratuz. 18:00etan familia eta lankideak Entzutegi Nazionalerantz abiatu dira eta abokatuek habeas corpus eskaera bideratzen ari dira Pello Zubiriari inkomunikazioa altxa diezaioten. ARGIAko erredakzioak jakin izan du, halaber, Gregorio Marañoneko arduradun batek honakoa aipatu diola Estatuko goi mailako arduradun bati: “Eskerrak pasatutakoa ospitalean pasatu dela, bestela...”.

Madrilen diren Zubiriaren familia eta lankideak oso kezkatuta daude Pello Zubiriaren osasun egoeraz, aipatutako guztiak bere osasun egoera oso larria izan daitekeela adierazten duelako. Ezinbestekoa da Pello Zubiriari inkomunikazio egoera altxatzea lortzea eta bere emazteak ikusi ahal izatea, modu horretan bakarrik jakin ahal izango dugulako bere egoeraren berri. Familiaren izenean, urgentziazko deia egiten dugu, ahal duenak egin beharrekoak egin ditzan.

ARGIAko erredakzio taldea.

Lasarte-Orian , 2003ko otsailaren 24an

Erantzunak

editorea
2003-02-24 : 20:23

Malores Etxebarriaren hitzak entzun ahal izan ditugu. Berak argi dio: ez dut esaten dutenaren ezer sinisten!


Ospitalean ez diote azalpen handirik eman. Bizirik dagoela bakarrik esan diote eta ezer gutxi gehiago. Zer jasaten ari den azken bost egunetan? batek daki! Kontziente omen dago eta erreanimazio gelan.


editorea
2003-02-24 : 20:31

Atxilotze, Itxiera eta enbargua adierazten dituen autoak ezagutarazi dira. Ohorezko presidentearen kontu korrontea ere blokeatu dute. Jaka eta Zumalaberenak ere bai. Epaileak eskura dituen salbuespen neurri guztiak aplikatu dizkie atxilotuei. Aginte judizialaren aurrean salaketa bat aurkeztu du Iruinek. Ikerketa bat eskatu du botere banaketa zalantzan geratu dutelako.



Atxilotuen berririk ez. Deklaratzen ari direla bakarrik.

markos zapiain
2003-02-24 : 21:02

nondik atera da Pello Zubiriaren suizidio ahaleginari buruzko berria?



nik dakidala, COPEtik



eta horrela aurkeztu du COPE-k gutxi gorabehera, eta gero El Mundo-k jaso:



"Txarto jarri da Pello Zubiria, ospitalera eraman dute, eta bertan, jagoleen deskuido batean, bere burua urkatzen saiatu da burko baten fundaz. Jadanik zintzilik zegoela, Guardia Zibilek aurkitu dute, baita berehala lagundu ere, eta salbatu. Zubiria egoera depresibo eta eskizofrenikoan da."



Beste iturri fidagarriagorik ez badago, zerbitzu sekretuek eta hedabidezko Bruneteak prestaturiko beste ipuin bat ematen du (Guardia Zibil eskuzabala, euskaldun depresibo -Vargas Llosa!- eta eskizofrenikoa...); ez da harritzekoa Esnaolak tentua eska dezan albistea baloratzeko orduan.



Animo Pello, animo laguna, eutsi, eutsi!!!



Inma Errea
2003-02-24 : 22:06

Inork jartzen ahal ditu albiste kezkagarri hauek ingelesezko webgunean?



Amnesty Internationalera (kidea naiz) bidaltzen ari naiz mezuak (orain sos bat bidali nahi diet), eta hobe izanen zen ingelesez (eta beste hizkuntzetan) zerbait izatea Sustatun! Mezuak AI-ren sail diferenteetara igortzen ari naiz (Espainiakoa ere barne).



Nik ingeles pixkat badakit, baina ez lan hori egiteko adina.

Peru Zabaleta
2003-02-25 : 11:18

Ez dut minutu bakar bat gehiago ixilik eman nahi.

Non dago Ibarretxe lehendakaria? Ez al dute bera ere inkomunikaturik edukiko ezta?



Ibarretxek ez du txintik esan iragan otsailaren 20tik ... ezta berba bat ere.



Ibarretxeren dimisioa eskatu behar dugu euskara eta kulturaren alde ari garenok.



Ez ala?

Mikel Etxezabal
2003-02-25 : 11:24

Duintasuna Euskal Herriarekin parekatzen zuen Markos komandante ordeak zapatisten oihanetik.



Lotsa lotsa eginda nago ni euskal hiritar moduan, nire hiru probintziak ordezkatzen dituen gizona nonbait beste oihanen batean galdu da. Ez da ageri bere ahotsik.



Markos bezain ikustezina bilakatu zaigu, baina hitza ere galdu du....



Nazkatu egin naiz. Zapatuan Donostian Ibarretxe non zaude? entzun nuenean harritu egin nintzen, ez nuen sinestu ere egin nahi, tipoa Donostiara joateko gauza ez izatea.



Pello Zubiriaren kasuak, ia 6 egun inkomunikaturik dauden 10 langile sutsu hauek...



Barkatuko didazue, baina ezin dut gehiago. Lanerako adorea badut, gogoa ere bai, baina kendu dezagun tipo hori gure ordezkaritzatik, ez du maila ematen, ez behintzat euskara eta kulturaren defentsan!



Aznarri eskua emateko gai da. Diplomazia deitzen diote horri. Bankero guztiei eskua ematen die. Klase politiko ustelarekin tratuak egiten dituzte... eta gero gu, herri xehea, euskaldunak, euskaltzaleak, irakurleak, izorra gaitezela!



Ibarretxeren dimisioa!



Egunkaria aurrera!

Martin
2003-02-25 : 11:49

Abc eta El Mundo-ko infoxikatzaileak:


Abc-en: Ibarretxe desafía al juez con una subvención de 1,7 millones de euros a Egunkaria


El Mundo: Ibarretxe concede a Egunkaria dos nuevas subvenciones por valor de 1,7 millones de euros


eta La Razon-ek Egunkaria kaleratzeko Ibarretxeren plana aurkezten digu: Ibarreche planea resucitar Egunkaria con una convocatoria extra de ayudas al euskera


Propondrá que la actual cabecera, Egunero, sea quien solicite las subvenciones para recuperar el proyecto En 2002, ya había destinado 1,7 millones de euros al diario


Aupa Pello! Egunkaria aurrera!


e.veganzones
2003-02-25 : 12:24

> HAU EZTA GURE ARTEAN BURRUKAN IBILTEKO UNEA.DENON ARTEKO OFENTSIBA IZUGARRI BAT EUSKERAREN ALDEKOA DA HELBURUA.BERAZ BATUAK ETA EZ ETSI NAHIZ ETA ERREGEA BERA GURE AURKA ETORRI.!

Luistxo
2003-02-25 : 12:40

Bi lagunek bi testu pasatu dizkidate. Hor doaz.


The first managing editor of ·Egunkaria, Pello Zubiria, detained last
Thursday in the police move against the paper may have attempted suicide
at the Gregorio Marañon Hospital in Madrid where he had been
hospitalized 24 hours before according to official sources because of
stomach problems.


Zubiria was taken to the medical centre last Saturday since he was
apparently having a nervous breakdown and was admitted to the centre at
the behest of the judge in charge of the case.


The suicide attempt took place on Sunday when Zubiria tried to smother
himself with a pillow case according to the same sources. The former
managing editor of "Egunakaria" suffers from a serious chronic illness
and needs special attention, with correct medication and a very strict
diet if his precarious state of health is not be altered.


The editorial staff at the magazine "Argia" publically announced that
somebody in a responsible position at the Gregorio Marañon Hospital had
commented to a Spanish government authority that "it's a good thing that
what happened took place at the hospital because otherwise ..."


The overzealous action taken against the paper "Egunkaria" is graver
still when it affects the weaker people detained such as Pello Zubiria.
Mr. Zubiria has been held incommicado and detained in great secrecy. No
one knew or could know of his whereabouts until yesterday when news of
his suicide attempt leaked out. The overzealousness of the Spanish
police and justice seems to have rubbed off even on the hospital staff
since they declined even to inform Mr. Zubiria's family of the state of
his health with the argument that they could not do so under the Spanish
judge's orders.


-------


Pello Zubiria may be in an extremely critical condition


At 17.45 hours on February 24, 2003, the editorial staff of the Basque
magazine ARGIA expressed deep concern over Pello Zubiria¹s condition, after
having been in contact with his family and colleagues, who at 16.30 hours
had gone to the Gregorio Marañon hospital in Madrid to inquire about his
condition. However, the hospital refused to give them any specific
information, because Zubiria is still being held incommunicado.


However, the hospital director, Francisco Serrano, had received Zubiria¹s
family and friends but refused to give them any information. When they asked
him ³whether Zubiria was still alive.² He replied, ³Yes, he is, he¹s in the
resuscitation unit and he¹s conscious.² They then asked whether he was
likely to come out of this alive and the director gave an affirmative reply,
but was unable to say any more. The family and colleagues then went to the
Spanish National Criminal Court where lawyers requested habeas corpus so
that Zubiria would no longer held incommunicado. The ARGIA editorial staff
also found out that a director of the Gregorio Marañon hospital had
apparently said to someone in a high position in the Spanish state, ³It¹s
just as well that what happened took place in the hospital, otherwise Š .²


Family and colleagues are extremely worried about Pello Zubiria, because he
could be in a critical condition. They say it is indispensable that his
condition of solitary confinement be lifted to enable his wife to be allowed
to see him, as that would be the only way to get any information about his
condition. On behalf of the family the ARGIA editorial staff are making an
urgent plea to anyone who is in a position to do so, to get something done.


Pello Zubiria was one of the ten people arrested and currently being held
incommunicado in Madrid by the Spanish Civil Guard in the course of the raid
on the Basque newspaper EUSKALDUNON EGUNKARIA on February 20 on the orders
of Judge Juan del Olmo of the Spanish National Criminal Court. Zubiria had
been involved in the creation of the newspaper 13 years ago before going on
to run the magazine ARGIA, which he left recently due to ill health.


jose ramon egiluz (GARAtik hartuta)
2003-02-25 : 13:10

EUSKALDUNON EGUNKARIA ITXITA

Alegria, Oleaga, Torrealdai, Auzmendi eta Uria kartzelara, eta Otamendi, Gomila, Goia eta Lazkano aske fidantzapean

GARA.net-ek jakin duenez hauxe da Juan del Olmo epaileak hartu duen erabakia: Xabier Alegria, Xabier Oleaga, Joan Mari Torrealdai , Txema Auzmendi eta Iñaki Uriarentzat kartzelaratzeko agindua eman du epaileak. Bestalde, Martxeko Otamendi, Inma Gomila, Luis Goia eta Fermin Lazkano aske fidantzapean geratuko litzateke.



GARA





Erantzun

Sartu