Teknologia albisteak
17

Bost kartzelara, lau fidantzapean, Zubiria ospitalean inkomunikatuta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2003-02-25 : 13:02

Xabier Alegria, Txema Auzmendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Xabier Oleagarentzat espetxe baldintzagabea.

Beste hauek irteteko aukera izango dute fidantza ordainduta: Martxelo Otamendi (30.000 euro), Inma Gomila (18.000), Fermin Lazkano (12.000), Luis Goia (12.000)

Pello Zubiria inkomunikatuta jarraituko du Juan Del Olmo epaileak deklarazioa hartzen dion arte. Ez dio deklaraziorik hartuko medikuek baimena ematen dioten arte epaileari.

Eta hortaz, ez dute Pello ikusiko ez bere emazteak edo senideek, ez bere abokatuak, batek daki noiz arte, bost eguneko inkomunikazio epea aski gainditua.

Erantzunak

jalgihadi
2003-02-25 : 13:34

Zaila da egoera. 5 lagun espetxeratu dizkigute, oraindik injustuago...


gu bitartean indymediako txatean geratu gara #egunkaria kanalean.


Deialdia zabalik dago, eta jende orok hartu dezake parte.


Beste barik, zatozte denak!


Sustatu
2003-02-25 : 13:56

AMNESTY INTERNATIONAL-ek agiri bat kaleratu du bere nazioarteko webgunean itxiera salatuz. Egoeraren larria aipatzen du eta bereziki Pello Zubiria eta bere ustezko suizidio saioa eta Txema Auzmendi aipatzen ditu.


Agiria hemen


Juan M Alberdi
2003-02-25 : 14:08

Español "robagallinas" halakoak

Maria
2003-02-25 : 16:33

ARGIAko webgunean irakurri dudanez, Pelloren emazteak aukera izan du Juan del Olmo epailearekin eta fiskalarekin egoteko. Esan diotenez, Pellok inkomunikatuta jarraitzen du baina bere egoera ona da. Epaileak emazteari adierazi dionez, ospitalera familiak berak eraman duela pentsatzen du Pellok. Emazteak, Malores Etxebarriak adierazi duenez, datozen orduetan edo egunetan har diezaiokete deklarazioa senarrari. Era horretan, azken orduko berririk ezean, bera eta Pelloren lankideak Euskal Herrira itzuliko dira.


irungoa
2003-02-25 : 16:45

Azken egunotako gertakariak direla eta, bi burutazio nahiko nituzke plazaratu:

BAT: gertatzen ari den guztia zabaltzen jarri beharko genuke indarra. Iruditzen zait Euskal Herria barnean ari garela nahiko era indartsuan bizitzen guztia. Baina hemendik kanpora ez da ezer entzuten. Prestige eta gerraren aurkako kanpainarekin egin den bezala, mundu guztira zabalduko litzatekeen kanpaina bat antolatu beharko luke honetaz aditua den norbaitek

BI: Bai larunbateko manifan eta baita ere azken egunotako mugimenduetan, iruditzen zait (behin eta berriro gure herri honetan gertatu ohi den bezala) metatze lana egin beharrean, gure artean borrokan hasiko garela. Badirudi errudun nagusia PNV edo Ibarretxe direla. Larunbateko manifestazioan zegoen jendetzaren artean alderdi horretako milaka eta milaka militante egon ziren. Manifestazioan agertzen badira beraien kontrako pankartak, hurrengoan pentsatu egingo dute joan ala ez. Beraz, saia gaitezen guztiok ikusten non dagoen benetako etsaia, eta elkar gaitezen bere aurka joaten.

Onintza Aranalde
2003-02-25 : 17:00

ANIMO ETA EUTSI GOGOR!!!!!



HITZ HAUEK ELARAZI NAHI DITUT EUSKAL HERRIKO TXOKO GUZTIETARA. DENON ARTEAN LORTUKO DUGU GUREA DUGUN HIZKUNTZA ETA KULTURA EZ LAPURTZEA. BAT EGIN DEZAGUN, BATERATUTA LORTUKO BAIT DUGU GURE DUINTASUNA ETA GURE ESKUBIDEAK ERRESPETATZEA.



ETA NOLA EZ NIRE BESARKADARIK APALENA ASKE UTZI DITUZTENEI, ETA NIRE BEGIRUNERIK HANDIENA, GEZURPEAN, KARTZELARATU DITUZTENEI.

Garikoitz Etxebarria
2003-02-25 : 17:26



Galdetzen dot , Ze Euskadi Irratitik entzun dot, bilkurak dagozala deituta uriburuetan.

Eta ez nago ziur.





Egunkaria aurrera!
2003-02-25 : 17:54

euskalherria.indymedia.org-n gaurko deituta dauden hainbat mobilizazioen berri ematen da. Baiona, Iruñea, Donostia, Bilbo eta Gasteizko deialdien berri jasoko duzu bertan.

Eleder
2003-02-25 : 17:56

>

> Galdetzen dot , Ze Euskadi Irratitik entzun dot, bilkurak dagozala deituta uriburuetan.

> Eta ez nago ziur.

>

>



BILBON (ERDIALDEAN, behintzat) Plaza Biribilan iluntzeko 8etarako deialdia dago egina gaur, otsailak 25. Hurrengo egunetarakorik ez dakit. EGUNKARIA AURRERA!

>

Eleder
2003-02-25 : 17:56

>

> Galdetzen dot , Ze Euskadi Irratitik entzun dot, bilkurak dagozala deituta uriburuetan.

> Eta ez nago ziur.

>

>



BILBON (ERDIALDEAN, behintzat) Plaza Biribilan iluntzeko 8etarako deialdia dago egina gaur, otsailak 25. Hurrengo egunetarakorik ez dakit. EGUNKARIA AURRERA!

>

Garikoitz Etxebarria
2003-02-25 : 18:07







OK.



Oraintxe barria Euskadi Irratitik. Beraz gero arte.

Irratik Luis Goiaren semeari alkarrizketa.



Oztopoak leku guztietatik, baina dabilen harriak goroldiorik ez!







>

> BILBON (ERDIALDEAN, behintzat) Plaza Biribilan iluntzeko 8etarako deialdia dago egina gaur, otsailak 25. Hurrengo egunetarakorik ez dakit. EGUNKARIA AURRERA!

> >

>

Onintza
2003-02-25 : 18:35

GAUR, ARRATSALDEKO 19.30ETAN, TOLOSAN KONZENTRAZIOA DEITUTA DAGO, TRIANGULOAN.

AGER ZAITEZ!!!!!!

Juan M Alberdi
2003-02-25 : 18:55

Nik ezin dut Indymedia horretan ezer aurkitu. Donostiarako zer dago, faborez?

Antton Matxin
2003-02-25 : 19:23

Donostian, 20:00etan Artzain Onaren plazan.

Bilbon plaza zirkularrean, Gasteizen Ama Zuriaren plazan eta Iruñean Foruen monumentuan, guztiak 20:00etan.



Baionan 19:00etan da, baina ez naiz akordatzen non.

Bixente Serrano Izko
2003-02-25 : 20:04

Horixe! Indarrak metatzeko ordua da, ez, aldiz, benetako erantzuleak jomugatik kendu eta bertzeak horretan jartzeko. Ez, ez naiz EAJkoa, ezta honen politikaren miresle bat preseski. Baina ez dugu alderdi horretan bilatu behar burugabekeria honen erantzulerik. Zoritxarrez, horrelako sektarismoetan erortzeko joera ugaria da gure artean. Horrela doakigu askotan.

ni
2003-02-25 : 23:00

Zoritxarrez gure usterik ilunenak konfirmatu ditu Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendariak ETBk Soto del Realeko gartzela atarian egin dion elkarrizketan. Tratu txarrak ("nos han tratado como ratas") eta bi tortura saio jasan dituela adierazi du, zeinetan Guardia Zibilek poltsa ezarri dioten.

Nonbait Torrealdai ere gogor kolpatu dute ("lo han molido a palos", esan du), eta egunak pasa ahala ziur aski kalean direnen antzeko testigantza lazgarriak entzungo ditugu.

Torturatuak diren lehen euskal herritarrak ez direla badakiela ere nabarmendu du Martxelok.

Euskal Herriaren aurkako azken eraso honek irakaspen eta hausnarketarako gai bat baino gehiago behar du izan.

Une honetan sentitzen dudan amorru eta saminak besterik ez dit esaten uzten.

Juan M Alberdi
2003-02-26 : 00:10

Nik ez dut esango Egunkariarena, EAJ edo Ibarretxeren inungo errurik izan denik, txorakeririk ez dut esango. Baina entzun ere ez diot inori holakorik entzun. "PNV espainol" irakurri bai eta eskertzen diet EAJ-koei, hala eta guztiz manifan egotea, baina hori ez da berdina.



Hala ere Ibarretxeren portaera afera honetan uste dut kritikagarria dela, eta eskubidea daukadala kritikatzeko.



Lehenengo, herritar moduan ikusita, ezin dut onartu gauza normala bezala Ibarretxe Jauna manifestaldira ez joatea. Bere duintasun politiko eta pertsonalari buruz pentsatzeko asko ematen dit.



Bigarren, oraindik ere afera honi buruz ez du publikoki ezer esan. Noiz arte? Ez al dugu eskubiderik? Ez nik eta ez kalera irten ginen ehun mila herritarrek? Zeinen Lehendakaria da orduan? Nola pentsatzen du bere "elkarbizitza plana" aurrera ateratzea, politika-estilo horrekin?

Erantzun

Sartu