Teknologia albisteak
4

Komunikabideetako profesionalak, Egunkariarekiko elkartasunez

Erabiltzailearen aurpegia
Mariano Ferrer, Maddalen Iriarte, Jojo Bidart eta beste hainbat - Martin Ugalde Kultur Parkea
2003-03-01 : 14:03

Euskal komunikabideetako profesionalek agiri bat plazaratu dute gaur Egunkariarekiko elkartasunez. Dagoeneko, dozenaka atxikimendu jasoak ditu, eta biltzen segituko dute erredakzioz erredakzio.

Agiria aurkeztu dute gaur eguerdian Martin Ugalde Kultur Parkean, Egunkariaren egoitza itxiaren aurrean, Mariano Ferrerrek gaztelaniaz, Maddalen Iriartek euskaraz eta Jojo Bidartek frantsesez.

EGUNKARIAREKIKO ELKARTASUNEZ

Une zail eta latz hauetan, gure lehen hitza elkartasuna da. Adierazpen hau sinatzen dugun Euskal Herriko komunikabideetako arduradun, profesional eta langileok, lehen-lehenik, elkartasuna adierazi nahi diegu zentzugabekeriaren atzaparrak sentitu dituzten Euskaldunon Egunkariako arduradun, arduradun ohi eta gainerako lagunei eta haien hurbilekoei, bizi izan duten egoera bidegabeagatik eta batzuek jasan duten tratu umiliagari eta lazgarriagatik. Halaber, gogoan ditugu bizibidea ebatsi dieten Egunkariako langile guztiak, baita kaltetuak izan diren beste komunikabideetako lankideak ere. Gure elkartasunezko berotasuna helarazteaz gain, adierazi nahi diegu amesgaizto hau amaitzeko gure konpromisoa ere badutela.

Atxiloketak eginez, miaketak eginez, tratu txarrak ezarriz espetxeratzeak aginduz, bermeak ezarriz eta Egunkaria itxiaraziz, oinarrizko eskubideak urratu dituzte, adierazpen askatasuna, informazio eskubidea eta hizkuntz eta kultur aniztasuna zuzen-zuzenean jo dituzte. Euskarazko komunikazio esparru zabal eta irekia hesitu dute, euskara pizteko tresna garrantzitsu bat itzali dute eta euskal herritarren nortasun ikurretako bat kolokan jarri dute.

Hau guztia ikusirik, herritar eta kazetaritzan ari garen guztion oinarrizko eskubideen, adierazpen askatasunaren, informazio eskubidearen aldeko konpromisoa agertu nahi dugu, euskara eta euskal kultura bultzatzen jarraitzeko asmoarekin batera. Bide horretan, Euskaldunon Egunkariaren beharra aldarrikatu nahi dugu, eta hori posible izan dadin, gure laguntza eskaintzen dugu.

Andoain, 2003ko martxoaren 1a




Erantzunak

Sustatu
2003-03-01 : 14:46

HASIERAKO ATXIKIMENDUAK





Egunkariak hedatutako mezuari honako kazetariek eman diote atxikimendua oraingoz (gehiago biltzen segituko dute datozen egunetan):



Gorka Altuna (Garako administrazio kontseiluko ordezkaria)

Mertxe Aizpurua(Garako zuzendaria)

Martin Garitano (Garako zuzendariaren ondokoa)

Iñaki Altuna (Garako zuzendariordea)

Jose Mari Alonso Ruiz (El Mundoko kazetaria)

Juan Manuel Molinero (El Mundoko kazetaria)

Juan Pablo Huercanos (El Mundoko kazetaria)

Caroline Alonso (El Mundoko kazetaria)

Jone Guindo (El Mundoko kazetaria)

Juanjo Baños (Deiako zuzendaria)

Juan Carlos Ibarra (Deiako erredaktoreburua)

Juan Carlos Latxaga (Deiako zuzendariordea)

Hur Gorostiaga (Le journal de Pays Basqueko erredakzioburua)

Iñaki Lekuona (Le journal de Pays Basqueko erredakzioburua)

Maritxu Lopepe (Le journal de Pays Basqueko erredakzioburua)

Olatz Idoate (Le journal de Pays Basqueko erredakzioburua)

Remi Riviere (Le journal de Pays Basqueko erredakzioburua)

Pablo Muñoz (Diario de noticias-eko zuzendaria)

Oscar Bañuelos (El Periodico de Alavako zuzendariordea)

Carlos Dronda (El Periodico de Alavako erredaktoreburua)

Iñigo Muñoz (El Periodico de Alavako zuzendaria)

Muñoz (El Periodico de Alavako zuzendaria)

Gorka Barañano (Herri Irratiko zuzendaria)

Mariano Ferrer (Herri Irratiko kazetaria)

Karmele Aranburu (Herri Irratiko informatibotako burua)

Pedro Garcia Larragan (Radio Euskadiko kazetaria)

Fermin Alberdi (radio Euskadiko kazetaria)

Xabier Lapitz (Radio Euskadiko kazetaria)

Natalia Serrano (Radio Euskadiko kazetaria)

Jose Arozena (France Bleu-Pays Basqueko kazetaria)

David Aire (France Bleu-Pays Basqueko kazetaria)

Jean Claude Mailly (France Bleu-Pays Basqueko kazetaria)

Anne Marie Chancerel (France Bleu-Pays Basqueko kazetaria)

Florence Sturm (France Bleu-Pays Basqueko kazetaria)

Jacques Pons (France Bleu-Pays Basqueko kazetaria)

Bixente Urignon (France Bleu-Pays Basqueko kazetaria)

Nathale Bagdassarian (France Bleu-Pays Basqueko kazetaria)

Colette Dechaune (France Bleu-Pays Basqueko kazetaria)

Dominika Leon (France Bleu-Pays Basqueko kazetaria)

Manu Etxezortu (Euskadi Irratiko kazetaria)

Ainhoa Etxebeste (Euskadi Irratiko kazetaria)

Pilar Goya (Euskadi Irratiko kazetaria)

Susana Mujika (Euskadi Irratiko kazetaria)

Garbiñe Uria (Euskadi Irratiko kazetaria)

Aitziber Etxaiz (Euskadi Irratiko kazetaria)

Nekane Peñagarikano (Euskadi Irratiko kazetaria)

Itziar Aranguren (Euskadi Irratiko kazetaria)

Tere Beloki (Euskadi Irratiko kazetaria)

Gari Udabe (Euskadi Irratiko kazetaria)

Aitor Zuberogoitia (Bilbo hiria irratiko kazetaria)

Fermin Etxegoien (Bilbo hiria irratiko zuzendaria)

Irantzu Jauregi (Arrosa ekoizpen zentruko ordezkaria)

Jojo Bidart (Irulegi irratiko kazetaria)

Pantxika Arranbide (Irulegi irratiko kazetaria)

Agus Hernan (Gure irratiko kazetaria)

Luzien Etxezaharreta (Gure irratiko kazetaria)

Iñaki Etxeleku (Gure irratiko kazetaria)

Reyes Ilintxeta (Euskalerria irratiko kazetaria)

Amaia Lasa (Euskalerria irratiko kazetaria)

Juan Kruz Lakasta (Euskalerria irratiko kazetaria)P

Pello Argiñarena (Euskalerria irratiko kazetaria)

Ibon Gaztanbide (Euskalerria irratiko kazetaria)

Leire Asporoso (Euskalerria irratiko kazetaria)

Oskar Barako (Euskalerria irratiko kazetaria)

Ines Escribano (Euskalerria irratiko kazetaria)

Mikel Bujanda (Euskalerria irratiko zuzendaria)

Allande Boutin (France3ko kazetaria)

Fabien Cordier (France 3ko kazetaria)

Stephanie Deschamps (France 3ko kazetaria)

Rene Garat (France 3ko kazetaria)

Joseba Balerdi (ETBko kazetaria)

Maddalen Iriarte (ETBko kazetaria)

Elixabete Garmendia (ETBko kazetaria)

Xabier ‘Euskitze’ (ETBko kazetaria)

Julio Ibarra (ETBko kazetaria)

Asier Odriozola (ETBko kazetaria)

Agustin Ezenarro (Bertatik Bertarako kazetaria)

Andoni Aizpuru (Bertatik Bertarako kazetaria)

Leire Zorrozua (Bertatik Bertarako kazetaria)

Iñaki Leturia (Bertatik Bertarako kazetaria)

Koro Astigarraga (Bertatik Bertarako kazetaria)

Oihana Elorza (Bertatik Bertarako kazetaria)

Kristina Urrutia (Bertatik Bertarako kazetaria)

Lordi Saralegi (Bertatik Bertarako kazetaria)

Gorka Garcia (Bertatik Bertarako kazetaria)

Mari Jose Goitiz (Bertatik Bertarako kazetaria)

Edurne Ojanguren (Bertatik Bertarako kazetaria)

Edurne Etxeberria (Bertatik Bertarako kazetaria)

Sergio Basurko (Bertatik Bertarako kazetaria)

Xabier Letona (Argiako zuzendaria)

Nagore Irazustabarrena (Argiako kazetaria)

Izaskun Jauregi (Argiako kazetaria)

Eli Pombo (Argiako kazetaria)

Katixa Garate (Argiako kazetaria)

Garbiñe Ubeda (Argiako kazetaria)

Jon Torner (Argiako kazetaria)

Auria Etxeandia (Argiako kazetaria)

Onintza Irureta (Argiako kazetaria)

Naiara Irureta (Argiako kazetaria)

Nat Cazane (Ekaitza)

Gontzal Agote (Nabarra aldizkariko zuzendaria)

Jon Andueza (kazetaria)

Jon Ander Ubeda (Aiurri herri aldizkariko kazetaria)

Iñaki Gurrutxaga (Goierritarra aldizkariko kazetaria)

Argider Mujika (Goierritarra aldizkariko kazetaria)

Ander Usabiaga (Gaztetxulo aldizkariko zuzendaria)

Aitziber Iartza (Irutxulo aldizkariko zuzendaria)

Nerea Aranburu (Uztarria aldizkariko kazetaria)

Koldo Almandoz (The balde /Entzun aldizkarietako kidea)

Imanol Agirre (Euskal Herria aldizkariko zuzendariordea)

Edorta Urrutia (Euskal Herria aldizkariko disenatzailea)

Jabier Pascual (Euskal Herria aldizkariko zuzendaria)

Ane Robles (Euskal Herria aldizkariko administratzailea)

Sergi Ramis (El mundo de los pirineos aldizkariko kazetaria)

Amel Mendizabal (El mundo de los pirineos aldizkariko kazetaria)

Leire Arakistain (El mundo de los pirineos aldizkariko kazetaria)

Asier Barbero (El mundo de los pirineos aldizkariko kazetaria)

Asier Barbero (El mundo de los pirineos aldizkariko kazetaria)

Xabier Sagardia (Entzun aldizkariko zuzendaria)

Oihane Agirre (Goiena TB zuzendaria)

Eneko Azkarate (Goienkariko zuzendaria)

Iban Arantzabal (Sustatu.com-eko editorea)

Luistxo Fernandez (Sustatu.com)

Beatrice Molle (kazetaria)

Harri
2003-03-03 : 10:36

Correo taldeko kazetaririk ez dago. Kuriosoa ezta?

nineu
2003-03-03 : 11:51

El Mundo-ko hainbat kazetari daude zerrendan; baina, ze jarrera mantentzen ari da El Mundo-k eraso guzti honen aurrean? Batzutan berriak isilduaz, eta bestetan kaka gehiago sartuz. Koherentziaz jokatu beharko lukete aipatutako sasi kazetari hoiek!!

Donostia
2003-03-03 : 17:30

> El Mundo-ko hainbat kazetari daude zerrendan; baina, ze jarrera mantentzen ari da El Mundo-k eraso guzti honen aurrean? Batzutan berriak isilduaz, eta bestetan kaka gehiago sartuz. Koherentziaz jokatu beharko lukete aipatutako sasi kazetari hoiek!!

Erantzun

Sartu