Teknologia albisteak
3

Egunkaria itxita, hurrengo helburua aldizkari bat

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe - Hamaika Ikusteko
2003-03-12 : 10:03

Egunkaria itxita, aurrera egin nahi omen dute euskarazko hedabide gehiago ixten. Hurrengo geltokia: "Kili-kili" aldizkaria. "Kili kili" Bizkaiko ikastolen federazioak ateratzen duen aldizkaria da.

Begira bestela zer dioen Alderdi Popularreko webguneak

Hauxe da titularra: PP alderdiak neurriak hartzea eskatuko dio Jaurlaritzari Kili-kili aldizkariarekin gertatu dena ez errepikatzeko.

Iñaki Ortegak galdetuko dio Iztueta eta Azkarateri aldizkari horrek jasotako dirulaguntzen gainean. Eusko Jaurlaritzari kargu hartzen dio finantziatzearren eta baita mezu totalitario eta balore demokratikoen aurkako diren mezuak zabaltzearren.

Zergatia

Webgune honetan esaten dutenez, zergatia da Ertzantza, Garzon Basta Ya eta Aznarren kontra egindako bertso batzuk. Bertsoetan espainolak eta fatxak zirela esaten omen da.

EAEko PPrentzat, edukia xenofoboa da, intolerantea eta hezkuntza baloreen kontrakoa.

Noski, PPkoek esan dutenez, berriz ere errudunak nazionalistak dira, horrelako aldizkariak diruz laguntzeagatik.

Berri hau martxoaren 5ean argitaratu zuten PPren webgune elebakarrean.

Erantzunak

Beste koldar bat
2003-03-13 : 02:16

PPSOEkoek zer egiten duten ez dit axola. Ez dira nire herrikoak eta nik ez diet esango nire herrikoak ez direnei zer egin behar duten.



Baina bai, ordea, bere burua euskaldun lez hartzen dutenei. Kili-kiliaren kontu hau airera zabaldu zenean hartu zuten jarrera erabat nazkantea iruditu zitzaidalako.



Faxista espainolek botatako inozokeriari aurre egin beharrean, hauen aurrean kikildu eta eskuak garbitu zuten horiei. Haien diru-laguntza politak kolokan ikusi zutenean, prakak jaitsi eta inperiokoek ziotenari men egin ziotenean, haiek "errudunak" zirela esanez. Zeren errudun ordea?



Egunkariarekin jarrera bera zenbait tokitan ikustean, ulertzen dut zergatik jasotzen dugun gaur egungo mixeri eta sufrimendu guzti hauek..... merezi dugulako alegia.

Garikoitz Etxebarria
2003-03-13 : 15:59

Frankok lortu ez zuena lortze bidean dira.

BAina Egunkaria itxita barriro kaleratu badogu bitarteko bat, ez gaitue ixilduazko, nahiz eta sasi itzultzaileak erabili, esan nahi dot, ze arin itzuli zuten esaterako, Euskaldunon egunkariaren izenburua ( hemerotekan dago), Amurizaren bertsoa, eta Kili-Kili beraren edukiak.



PPren jarduera hori, joan zan eguaztenekoa, eguazten berean argitaratu zan egun bereko El Mundon Euskal Herriko atalean. Gotik behera. Beraz markajea erabat estua ett nondik norako agerraldia, gero eureri jokoa egiten deutsien komunikabideetan agertu daiten.



Baraz, Lehen Miren Azkarate, orain Angeles Iztuetaren txanda. Jaurlarizaren erantzuna, ikusiko dogu.

Guk Egunero atera badogu, egingo dogu Kili-Kili barri bat.

kilikili zale amorratu bat
2003-03-18 : 17:57

Hemerotekara jotzea aholkatuko nioke Joxe Arantzabali. Izan ere, Kili Kili aferan, oso maila eskasa erakutsi dugu euskaldunok orohar.



Adierazpen askatasuna auzitan da berriz ere. Elorrioko ikastolako umeek egin bertsoak gora behera... -ez al daukate hauek ere pentsatzen dutena esateko eskubiderik?- Bizkaiko Ikastolen Elkarteak, berehala lotsagabeki esan zuen Kili Kili egiteari utziko ziola.



Nabarmen, lotsagarri Ikastolen Elkartea. Beste behin.



Ikastola batean ikasitakoak garenok, ondo asko dakigun zenbat horrelako pasada egin dituzten Elkartea kudeatzen duten burokratek.

Burokrazia izan ere hori da, boteretik gertu eta beti beldur!



Kili Kili aurrera atera behar bada, ikastolen elkartetik at egin beharko da. Auzolanean eta burokrazia barik!

Erantzun

Sartu