Teknologia albisteak

Zer egin lapurtzen badizuete sakelako telefonoa

Erabiltzailearen aurpegia
Dick Turpin
2003-03-18 : 10:03

Albiste hau zabaltzen bada, ondo izorratuko ditugu sakelako telefono-lapurrak. Izan ere, hauxe izango da gure mendekua eskuko telefonoa kentzen badigute.

Telefono konpainiek badakite badagoela modu bat sakelako telefono-lapurrak negoziorik gabe uzteko, baina ez dute ezer esaten. Guk, berriz, erabiltzaile huts garenez, lau haizeetara zabalduko dugu.

Sakelako telefono bakoitzak serieko zenbaki bat du, bat eta bakarra. Jakiteko zein den, telefonoa piztuta dagoenean, sakatu behar duzue *#06#, hau da, “izarra, zenbakiaren ikurra, 06 eta zenbakiaren ikurra” berriz ere. Voila! Hortxe duzue serieko zenbakia, 15 zifrako zenbaki bat. Orain idatzi zenbaki hori leku seguru batean.

Inoiz lapurtzen badizuete sakelako telefonoa, deitu zuen operadoreari eta emaiozue zenbaki hau. Hortik aurrera, zuen telefonoa erabat blokeatuta geratuko da, nahiz eta lapurrak aldatu SIM txartela.

Seguruenik ez duzue berreskuratuko telefonoa, baina gutxienez badakizue lapurrak ezin izango duela zuena erabili edo saldu beste norbaitek erabil dezan.

Mundu guztiak hartuko balu prekauzio hau, alperrik sakelako telefonoak lapurtzea.

Zabaldu hitza!

Erantzun

Sartu