Teknologia albisteak

Astero liburu bat ekarriko du Susak Internetera

Erabiltzailearen aurpegia
Susa - Literatura Emailuetatik
2003-04-17 : 10:04

Juanjo Olasagarreren Mandelaren Afrika aste honetan, eta Hasier Etxeberriaren Eulien bazka datorrenean. Susa literatura argitaletxeak osorik eskaintzen dizkizu orain sarean, eta hemendik aurrera astero liburu bat ekarriko dugu internetera Literatur Emailuen bitartez

Apartheidaren ondorengo Hego Afrikara eramango zaitu Juanjo Olasagarreren Mandelaren Afrika kronika liburuak (Susa argitaletxeak duela bost urte 1998ko apirilean plazaratua). Osorik eskaintzen dizugu orain sarean, eta hemendik aurrera astero liburu bat ekarriko dugu internetera Literatur Emailuen bitartez. Hurrengo astean: Hasier Etxeberriaren Eulien bazka nobela.

Txaman fantzinearen bigarren alea

Durangoko Txaman fantzineak aurtengo neguan kaleratu zuen bigarren zenbakia. Sarean ipini ditugu poema, irudi eta testuak, guztion gozagarri. Aurkezpenean halaxe diote: "Euskadi zaharretik jausten dan beste hosto bat da hau, herri honen makurtze prozesu konstante honetan parte gure ez daben partie".

Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.

Erantzun

Sartu