Teknologia albisteak
37

EITBren aurkako diligentziak ETAren bideoarengatik, ElMundo.es bitartean...

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2003-05-16 : 16:05

Espainiako Fiskal Nagusiak eskatu dio Entzutegi Nazionalari diligentziak irekitzeko EITB-ren aurka, ETA agertzen zen bideoa atzo emateagatik. Gaur goizean bideo bera ElMundo.es El Mundo egunkariaren webgunean ikusi dugu. Baina eguerdiko 14.00etan jada ez dago.

ETAren joan den igandeko komunikatuaren ondoren, espektatiba handiak zeuden iragarritako bigarren partearen edo hausnarketa prozesuaren emaitzen inguruan. Edukiak espektatiba horiek bete dituen ez dakigu, baina eduki hori publiko egiteko modua, kazetari batzuen aurreko agerraldia, galdera-erantzunekin eta telebistako kamerek grabatuta, bai izan da deigarria. EITB-ren webgunean albistearen bideoa jarri dute, ez ETAren agerraldiaren bideo osoa, editatua baizik, eta kazetarien komentarioekin gainetik. Hemen dago:

http://www.eitb.com/media/asx.asp?id=72406&l=EUS

Gaur goizean, bideoa El Mundo egunkariaren ElMundo.es webgunean ikusi zitekeen, baina eguerdirako kenduta zegoen.

ETAk esandakoaz informazio gehiago, gaur Eguneron

Bistan dago, bestalde, ETAren agerraldi honen inguruan espekatiba handiak zeudela. Atzo arratsaldez, Sustatuzale batek honakoa kargatu zuen gure albistegian... Ez genion pasorik eman ordea...

Nahiko oinarri sendoko zurrumurruek diotenez ETAren gogoeta dagoeneko idatzita dago, hedabideetara jaustear eta bai portzierto, 25 folio ingurukoa omen da eta!!

Al loro Sustatu, hau orain (2003.eko maiatzak 15, arratsaldeko 16:30) argitaratu ezean oso azkar bilakatuko da paper busti. Orain plazaratzeak dauka grazia.

Orain asuntua hain asaldagarria ez balitz, poza edo dezepzioaren arteko marra hain fina ez balitz, Moody´s agentzian apostua jartzea litzateke egokiena.

(A) ETAk nobedadeak dakartza. Pozgarriak alegia, herri honetan behingoz konponbidea desio duenarentzat.

B) ETAk bere hartan segitzea erabaki du eta txasko hori irentsi arazteko txapa izango da komunikatu berria.

Egin apustu, jaun andreok. Nik (A)ren antzeko zeozeren alde egiten dut.

(B) broma pisuegia irudituko litzaidake.

Erantzunak

Luistxo
2003-05-16 : 16:58

ETAren azken komunikatuen inguruan, umore ikutua: Aznarrek atzo Donostian zer bota zuen entzungo zenuten. Ibarretxe plana dela ETAri geratzen azken poza (ALEGRIA). Ba Peridis El Pais-en gaur horrekin marraztu duena niri ona iruditu zait.
Detaile ona Mayor Orejarena: "juerga trampa"...


asier
2003-05-16 : 17:03

> Espainiako Fiskal Nagusiak eskatu dio Entzutegi Nazionalari diligentziak irekitzeko EITB-ren aurka, ETA agertzen zen bideoa atzo emateagatik. Gaur goizean bideo bera ElMundo.es El Mundo egunkariaren webgunean ikusi dugu. Baina eguerdiko 14.00etan jada ez dago.



Cadena Ser-en ere, bideoaren zati bat eman dute gaur goizeko albistegian, ETBtik hartutako audioa.



asier



Sustatu
2003-05-16 : 17:04

Libertad Digital ziber-albistegian azkar dabiltza. Txostena argitaratu dute: EITBren mesedeak ETAri


Lurra
2003-05-16 : 22:02

Egunotan, Bilboko kaleetan kartel barriak ditugu ikusgai. Haietan, "Spanish Führer" agertzen da bere esaldi famatu haren alboan ("Qué se pensaban, que no nos íbamos a atrever?"). Diktadorearen azpian, ama irakiar bat negarrez agertzen da hildako bere semea / alaba besoetan deukola.



Hamaika (eta gehiago) ikusteko jaioak gara. Dena den, Saramago "Basta Ya"koen agiriren bat sinatzean ikusi arte, ez naz Martitzera exiliatuko, zin dagizuet!

Taxi Driver
2003-05-16 : 22:02

> (A) ETAk nobedadeak dakartza. (...)

> B) ETAk bere hartan segitzea erabaki du (...)

> Egin apustu, jaun andreok. Nik (A)ren antzeko zeozeren alde egiten dut.

> > (B) broma pisuegia irudituko litzaidake.



ETAren komunikatuaren bigarren partea kaskarra izan da. Lagun horrek jarritako a) edo b) aukera horien artean, B) kategorian jarriko nuke. Suspensea eta efektu bereziak bai, baina mamia, ezagunegia, negargarria eta kutre samarra. Atzo ere estreinatu zen Matrix Reloaded, Matrix-en bigarren partea, Cannesen. Eta ez omen du zirrara handirik sortu.







Sustatu
2003-05-17 : 11:31

ETAk borroka armatuaz Zutabe buletinean esan dituenak, Egunerok jaso ditu hemen


Ibarluze
2003-05-17 : 12:05



Hemengo edozertaz dihardute kontra. Euskaldunak, euskaldunon egiten dogun edozerren kontra.

Bardin die noren ekimena dan EAJ, EA, Batasuna edo Aralar edo beste erakunderen batena.



Kili Kiliren kontra eta ikastolen kontra be zabaldu zuten hainbat berri.

PPren propaganda politiko hutsa da, PPrengandik baino eskumarago dagoz. Bertan aritzen da besteak beste Pio Moa, sasoi baten ezker-ezkerrekoa zana, orain erabat eskumakoa.



Guk bitartean aurrera.



Ulises
2003-05-17 : 12:38

Argi dago oraingo honetan ere ETAk muturra sartu nahi izan duela kanpainan. Zeren eta, oraindik inuzenterik geratzen bazen, ETAk ere ahal duen moduan egiten baitu kanpaina: atentatu bidez, prentsaurrekoetan edo panfletoak aterata.


Zumosoleko lehengusuak bezala, argi utzi nahi izan dio ezker abertzaleko zati bati bera dela boto baliogabeen jaun eta jabe. Beraz, badakigu AuB bozkatzea dela botoa ETAri ematea.


Penelope
2003-05-17 : 13:58

> Zumosoleko lehengusuak bezala, argi utzi nahi izan dio ezker abertzaleko zati bati bera dela boto baliogabeen jaun eta jabe.


Ezker abertzaleak inoiz ezin izan du astindu anaia nagusiaren morrontza. Hau beti eraman izan du konkor astun bat bezala, gainetik kendu ezinik. Eta kendu nahi izan duenean, konkorra oldartu eta besteak, amen.


Nik ezker abertzale beregaina nahi dut, ez ETAren morroi. Horregatik ez diot botoa AuBri emango, ETAk eskatu didan bezala.


jul
2003-05-17 : 19:10

Lasai Maria San Gil edo Celia Roncalek aholkatzen duten moduan eman botoa Aralarri, hau da ezker abertzale "demokratikoari". Nik behintzat AUBri emango diot botoa eta ez ETAk aholkatu didalako, Maria San Gil, Garzon, Aznar eta horrelakoei erakusteko Euskal Herrian badela oraindik autodeterminazioaren alde egiteko jende nahikoa eta era berean desobedientzia zibila bultzatzeko, inongo armarik erabili barik, bakarrik botoa eta Euskal Herritarren legitimitatea erabiliz, inposatutako marko arrotzei aurre egiteko modu paketsuan. Ala ez al da baketsua botoak urnetan sartzea eta norberaren indarrak erakustea?

boteredoxo
2003-05-18 : 11:57



> Lasai Maria San Gil edo Celia Roncalek aholkatzen duten moduan eman botoa Aralarri, hau da ezker abertzale "demokratikoari".



Benetan uste duzu PPk Aralar indartu nahi duela?



Noztik egingo dio jaramon botoemale abertzale batek San Gil bezalako bati?



Ez ote dute justu kontrako efekto ernegatzailea xerkatuko?





Ez erabili PPkoen esanak jpkabidearen erreferentzia gisa, joe, ergelak ez gaitezen izan!!!



Ez al duzue ikusten jokoa nola den?



Esplikatuko dizuet ene aburua: PPk erlategia astintzen du eta hortxe dabil jo ta jo... Batean Goardiazibila, bestean Justizia... Hedabideak, Ertzaintza ere koro eta dantza hoietan sartuta...



Beraiek normalean buzoa eta kasko ederra daukate babesteko. Guk jasango ditugu eztenkadak. Elkarren artekoak.



Ez segitu jokoa, jode!!





Mikel
2003-05-18 : 15:03

EI EI!!



Nik ikusi nuen lotura hori ElMundoren webgunean!! Baina lanan nengoen eta gero, eguerdian, ez zegoen!!!

J. Ugaldebere
2003-05-19 : 10:21

Momentuz eztenkada ederrak jaso ditugunok ezker abertzalekook gara, momentuz kartzelera joan direnak ezker abertzalekoak dira, momentuz kandidaturarik gabe geratu garenok ezker abertzalekook izan gara, momentuz ekitaldi politikoak egin ezin ditugunok ezker ebartzalekook gara... Aitzitik, ertzainak boto-paperak lapurtzera bidaltzen dituztenak PNV-EA-IUkoak, ezker abertzalearen ekitaldi politikoak bortizki ezabatzen dituztenak hirukote poltrona zalea da, ezker abertzaleari telebistako (lo que faltaba) publizitate uneak ostu dizkiotenak PNV-EA-IU dira... Ez jo adarra, mesedez. Gorde itzazu burutazio intelektual horiek irentsi nahi duenarentzat. Ni neu boto paper "baliogabeak" (horregatik dabiltza euren atzetik, ezta?) banatzen jarraituko dut, atxilotu arte, jakina. Beste alde batetik, bideoaren aferagatik, ETBko zuzendaritza taldeko inor barrura sartzen badute, lasai egon... ez dut bi orduko lanuzterik egingo. Hemendik, musu handi-handi bat Valdemoroko gose grebalariei (biziki eta bihotz-bihotzezmaite zaituztet; zure hutsunea somatzen dut esnatzen naizen bakoitzean, maitia).

Neu
2003-05-19 : 11:30

Neuk horrela ikusten ditut gauzak:



A) Iruinek, Landak, edo denadelakoak, bere alegazioak aurkezten ditu Europar Batasuneko denadelako auzitegian: AuBk ez du zerikusirik ETArekin, ez da HB-EH-Batasuna-ren jarraipena, alderdi demokratikoa da, eta abar...



B) Espainiaren gobernuaren izenean ari den abokatuak ETBko bideoa botatzen du auzitegian, osorik, mozketarik gabe, komentario beharrik gabe ziur aski.



C) Europar Batasuneko epaileek... txan-txan!!! Zer erabikitzen dute?



Zertarako segi...



Morfeus
2003-05-19 : 11:41

> Beste alde batetik, bideoaren aferagatik, ETBko zuzendaritza taldeko inor barrura sartzen badute, lasai egon... ez dut bi orduko lanuzterik egingo.



Bada nik, bai. Zuk uste duzu Donostiara joan ginen guztiok Egunkaria aldarrikatzera, ados eta pozik geundela Egunkariaren ildoarekin? Ez. Baina oraingoz alde batera utzi ditugu gorabehera horiek, une honetan askoz ere garrantzitsuagoa delako euskal esparru informatiboa defendatzea.



ETBn ere pilo guztiak ez dira metak, alegia, dena ez dela urrea, baina zuzendaritza taldeko inor barrura sartzen badute, oker galanta egingo zenukete hori ez salatzen. Alderdikeriarik nazkagarriena izango litzateke.



Eta bide batez esanda, ETBren albistegi guztietan ematen dute AuBren berri, nahiz eta beti izan udal hauteskundeei eskainitako tartetik kanpo.

J. Ugaldebere
2003-05-19 : 11:55



> Eta bide batez esanda, ETBren albistegi guztietan ematen dute AuBren berri, nahiz eta beti izan udal hauteskundeei eskainitako tartetik kanpo.



Txantxetan ezta?



Oharra: azken deialdian (2 orduko lanuztea) egin zenuen paroa?

boterodoxo
2003-05-19 : 16:08

> Momentuz eztenkada ederrak jaso ditugunok ezker abertzalekook gara, momentuz kartzelera joan direnak ezker abertzalekoak dira, momentuz kandidaturarik gabe geratu garenok ezker abertzalekook izan gara, momentuz ekitaldi politikoak egin ezin ditugunok ezker ebartzalekook gara...



Hombre, ongietorri biktimalandiara!! PP eta PSOE.koek ere horixe diote: "Mementuz gure zinegotziak dira mehatxatu, ondarea txikitu, erailtzen dituzten bakarrak...



"Gu gara hildakoak jartzen dituztenak..." eta antzekoak esanaz pornografia egitera iristen dira.



Dena dela, zer egiteko asmoa dute, alderdi guztietako zinegotziak horrelaxe ikusteko lanean segitu? Edo konponbideari bidea utzi?



Eta zuk ere, oi ezker abertzaleko orakulo guztiz sakrifikatu horrek, zer egingo duzu egoera bere onera ekartzeko, papeletak banatzeaz gain?





Ez jo adarra, mesedez. Gorde itzazu burutazio intelektual horiek irentsi nahi duenarentzat. Ni neu boto paper "baliogabeak" (horregatik dabiltza euren atzetik, ezta?) banatzen jarraituko dut, atxilotu arte, jakina



No comment. nire burutazio xumeak intelektualak iruditzen bazaizkizu maila ederra duzu zuk!!!

Oihukatu "kultura hormara!" eta irakurri Millán Astray.ren idazlan guztiak. Zuri instruktiboak irudituko zaizkizu oso.



Portzierto, nik ez dut hirukoaren alde bozkatuko. Eta ez nago gustura egoerarekin. Zuk besarkadak bidaliko dizkiezu Valdemorokoei.



Beste batzuk harako bidean askotan izanak gara, eta gartzelatako funtzionario abegikorrak urte askotan pairatzeko tenorean gaude oraindik ere, jaian indartsu eta kementsu, zu bezalako buruargi prestuei esker besteak beste.

J. Ugaldebere
2003-05-19 : 16:39



Erabat hunkitu nauzu, hemendik aurrera Aralar bozkatuko dut eta Ibarretxe planari esker, presoak etxera (EE -Euskadiko Ezkerra-).



Listillo, zer dakizu nire biziari buruz?



Zuk eta zulakoek nahi ala ez nahi (ertzaintzaren laguntza estimaezinari esker), milaka eta milaka boto abertzale (AuB eta herri plataformak) izango dira hautesontzietan!!!

boterodoxo
2003-05-19 : 17:40

Ematen du "txat" topiko hoietako bat bihurtzear dagoela honako hau.



Bisigu-berba.



A ber... nondik hasi?



Hasteko, bero-bero zaude eta lasaitu mesedez.



Sustatukoek ez dituzte irainak ametitzen eta.



Nik ez dut zure bizitzaren berri, ezta beharrik ere.



Nire bizitzari buruzko aipamenek mintzen bazaituzte barkatu mesedez. Ez nuen nik halakorik nahi.



Zuk ordea ni mintzerik ez duzu laster lortuko.



Zuk ere ez dakizu nik zer bozkatuko dudan, bai ordea zer ez dudan bozkatuko.



Argi dago ez duzula zertan jakin besteok zer bozkatuko dugun. Baina esan dizut jada hirukora ez doala nire hautua.



Ez nago ados Ibarretxeren estrategiarekin.



Oraindik ez duzu harrapatu ... baina ez naiz jada zurekin ari.



Nik besteoi adierazi nahi diet ergelak ez baina burutsu izateko daukagun premia. Alferrikako lanik ez dut zurekin hartuko, beraz honaino iritsi bazara erabili zure izpiritu bulartsua beste zereginetan, gudari.



Zu joan aurreneko lerrora ordea. Ez beste inor bidali.



Erre-erre eginda nago gure herria hain gartsuki maite duten zokete puskekin ere.



Jo ta bota horma moteil!



Baina zure burua erabili horretarako.



Eta arrazoia, milaka boto joango dira AUBra.



Eta biharamunean zer?



Besteok baino listoagoa, duinagoa, sufrituagoa, saiatu, langile... superreuskaldun izango ote zara?

J. Ugaldebere
2003-05-20 : 09:44

Kontuz, bide beretik jarraituz gero, beste Jon Juaristi, Mikel Azurmendi eta eta enparauak miretsiko dituzu. Lasai motel, lehen esan bezala, AuBk milaka eta milaka boto eskuratuko ditu, nahiz eta burkideak atxilotu, ekitaldiak bortizki sakabanatu edo boto-paperak ostu.

J. Ugaldebere
2003-05-20 : 11:35

ESKURA ITZAZU BOTO-PAPERAK:

www.ehzabaldu.tk

Irakurri, kopiatu eta zabaldu!

boterodoxo
2003-05-20 : 13:31



Hoiek ote dira zure inspirazioa?



Goebbelsek argudio merkeak, gezur biribilak errepikatuz sartzen zituen jendearen buru-kaskoetan.



McCarthyk berriz "kontuz"... "azkenean halakoa izango ote zara zu ere"... horren gisakoak.



Sorgin Ehiza.



Ai gaixoa!





Ni ezin nauzu klasifikatu, ezin didazu etiketarik jarri eta hor zabiltza halere jo ta su...







Baina oso zaharra ez naizen arren, nik ez dut jadanik mundu horietako inor miresten.



Ni ez naiz konbertsoa, ezta likidazionista ere. Akaso ez dut sekula zure gustuko "abertzale" labelik merezi.



Dena dela, arrazoiz ez didazunez argudiorik eraitsi, gogora ekarriko dizkizut aurrenekoak:



Benetan uste al duzu PPk Aralar bultzatu nahi duela?



Abertzaleek San Gil-i kasu egingo diotela bozkatzerakoan?





Ez pentsa hemen alderdikeriazko argudio faltsuetatik inor libre dagoenik. Ezta ilegalizatuak ere. Eta nik eurei bozkatuko diet seguruenik.



Depende,tira, agian zure aholku burutsuek azkenean Aralar.eko "traidore"engana bideratuko nau.



Edozelan nahiko inpresio tristea daukat aspaldian politikagintzaren maila kaskarraz.



Pentsamendu "zaborra" ez bide da eskuinaren patrimonio.



Politikaren argudio merkeak, sofismak, erdizkako egiak... urrunetik usnatzen dira. Kiratsa darie.



Zuk ere ikasi zeure kabuz pentsatzen. Pentsatzea debekatuta badago, ideiak galazita, ez zeuk beste polizia politiko bat eratu jendea "·txeka"tik pasatzeko.











J. Ugaldebere
2003-05-21 : 10:15

Zerbaterainoko gorrotoa!!! Ezin dut ulertu. Mina egiteko prest...

boterodoxo
2003-05-21 : 13:00

Baina konpañeo, zer diozu?





Barkatu berriro. Ez zaitez mindu.



Gorrotoa nik? Min egiteko gogoa?



Juzka beza irakurleak hemen nor sartu den zezena Pasaiako herrian bezala, azkenean uretan blai gelditu bada ere.



Haserako haizeak apaldu zaizkizula ematen du.



Beraz erantzun argudioei mesedez.









J. Ugaldebere
2003-05-21 : 13:38

Bai erabat minduta, betiko argudioak, barneko autogorrotoa besteei txertatzeko. Ez duzu lortuko. Bozka ezazu nahi duzuna, niri bost. Zulakoekin eztabaida ezinezkoa da, beti prest dena zikintzeko, bere "heroismoa" zabaltzeko, besteon borroka grina zapuzteko...

J. Ugaldebere
2003-05-21 : 13:39

Bai erabat minduta, betiko argudioak, barneko autogorrotoa besteei txertatzeko. Ez duzu lortuko. Bozka ezazu nahi duzuna, niri bost. Zulakoekin eztabaida ezinezkoa da, beti prest dena zikintzeko, bere antzinako "heroismoa" zabaltzeko, besteon borroka grina zapuzteko...

boterodoxo
2003-05-21 : 14:12

HaRA BA!



"Bisigu berba" berriro.



Ez ba.



Argudioak nahi ditut.



Betiko kontuak zureak dira.



Sentitzen dut, nik irtenbideak nahi dutut.



Ni ez naiz zure damutuen kasillan sartzen. Ez daukat iragan heroikorik. Baina artaldean ez nauzu aise sartuko.



Mina argudioek ematen dizute? Oso erraza da ordea, argudioekin erantzun eta sendatuko zaizu.



Ez dut nire burua gorrotatzen, ez miresten.



Ez dut kanpairik joko nire botoa dela eta.



Zuri bost?



Aurretik ere esan dut nik hori.





Ezin nauzu deskalifikatu. Ez dizut galeraziko halere. Norberak eman dezakeena eman dezake ta kitto.



"Konpañeo", hitzegiteko modua da. Barkatu. Ezin dut hain kolokiala izan...





Ni ere ez naiz ordea zure deskalifikazioen aurrean isilik geldituko, hori da kontua.



Beraz puska baterako bisigua mahai gainean..



Jode! Nik berdela ere jaten dut gustura...



Legatzak ez nau itsutzen... kabrarrokak eta lupiak ere ez... Ni sardinzahar batzuekin zoriontsu naiz.





Nahi duzunean aldatu menua, moteil!!



Edo jo beste jatetxe batera, nik eskaitzen dizudana dijeritzen lanak badituzu.





boterodoxo
2003-05-21 : 14:25

Yepa berriro.





Barkamena bihotzetik.



Eztabaidaren haseran lerro bat ez irakurtzeagatik gertatzen direnak...



Ulertzen dut hemen zer gertatzen den. Zuk, nik bezala, edo nik baino gehiago agian, arrazoi pertsonal sakonak dituzu hain haserre egoteko.



Gertatzen dena da ikuspegi kontrajarriak ditugula.



Baina ez nago horrela eztabaidatzeko prest.





Menuarekin aurrera jarraitu dut konturatu gabe zuk minduta egoteko oso arrazoi mingarriak dituzula.



Beraz banoa jatetxetik. Sentitzen dut bihotzez.



Besarkada handi bat eta gure arazoa zinez konpontzeko konpromezu tinkoa.

J. Ugaldebere
2003-05-21 : 14:46

Lasai, ederto konponduko ginateke, hirurok elkar ikusiko bagenu. Besarkada zuretzat.

Olagarro
2003-05-21 : 15:13

Erabateko ikusminarekin hurrengo mugimendua ikusteko zain. Uneotan zuriak irabazten (gogora dezagun AuBren dialektikaren arabera, 'Apartheid' horretan haiek beltzak direla), eta beltzaren erregeak, noraezean, 'itotzea' -'ahogado' gazteleraz- bilatzen 'taulak' lortu nahiean.

Bestalde, oso interesgarria da elkarrizketa nola estutzen den ikustea... baita idazteko lekua ere. Azkenean, letra batentzako tokia besterik geratzen ez denean, ezinbestez, batek 1 eta besteak 0 jarri beharko du.

Benetan egoera binarioa!

boterodoxo
2003-05-21 : 15:24

Tira, politto gelditu zaizu baina diagnosia okerra da: Hemen ez dugu eztabaida binarioan bukatu, guztiz alderantziz, klabe oso humanoan baizik.



Biak ala biak sufritzen ari gara egoera honetan.



Horrek anaitzen gaitu.





Olagarro, uste dut egoera honek taktu piskat eskatzen duela, nik behintzat nire aldetik zabaldutako zauria sendatu nahiko nuke, gaiztotu behintzat ez.

Ikusle
2003-05-21 : 15:45

Iragan astelehenean, Maiatzak 19, Antena 3eko 15:00ko albistegiaren barruan, gerrilla palestinar bati buruzko erreportaia ikusi ahal izan zen. Bertan, erahilketak prestatzeko trebakuntzak (froga fisikoak, bonben prestaketa...) ikusteko parada izan genuen, baita kazetariak -Henrique Zimmerman- terroristei egiten zien elkarrizketa entzuteko ere. Eta jakina, ez zuten eguraldiari buruz hitzegiten.

Amaitzeko, lanera joaten zen terrorista suizida batek kideei azken agurra ematen ikus zitekeen.

Ez naiz oso iaioa zuzenbidean, baina zenbait epaileen doktrinaren arabera hori 'zeozerren apologia' dela esango nuke nik.

Olagarro
2003-05-21 : 16:06

> Olagarro, uste dut egoera honek taktu piskat eskatzen duela, nik behintzat nire aldetik zabaldutako zauria sendatu nahiko nuke, gaiztotu behintzat ez.

Ez zaitez jarri melodramatiko. Gura nuke jakitea zelako taktua gomendatuko zenieke haien garondoak babesteko ahoa itxita eduki behar dutenei.

Haiek ere humanoak, eta horrek ere elkarrekin anaitzen digute.

boterodoxo
2003-05-21 : 16:17

Ados. Zuk aipatzen duzun jendea ere ezagutzen dut, bai, baina euren semealabei ez diete gorrotorik erakusten.





Nik "biktimaren" plantak egiten dituzten hoiengandik ez dut onik somatzen. Melodrama larregi alde batean eta ahanztura bestean.



Nik gizabidez diot ez diodala zauriari zornea sortuko. Ez nire zauriari, ez besteenari ere.



Zuk konponbidea edo gerra irekia nahi duzu?



Ongi esan zuen Ortega Lararen koinatuak, baina Ortegak berak ez dio jaramonik egin: "Biktimari mesede handiena egingo diogu biktima izateari uzten laguntzen badiogu"·



Baina hau ez da melodrama. Nik benetan sufritzen ari denaren lepotik ez dut trufarik egiten. Sekula ere ez. zuk bai? Agian sufrimendua zer den ez dakizulako. Bejondeizula. Ea sekula tokatzen ez zaizun.

Olagarro
2003-05-21 : 17:26

Erabat ados oraingo honetan (tira, izenburua piskat iraingarria, baina nire tonuak ez zuen besterik merezi). Zeu aipaturiko zaurien harira ñabardurak nabarmendu besterik ez nuen gura. Sarritan AuBko jarraitzaileei argudioak bukatzen zaizkie eta haien sufrimenduaz mintzatzen hasten dira ('sufrimenduaren gizarteratze' estrategia txalotzen duten bitartean).

Hortik nire ozpintasuna.


Bestalde, zorionak daukazun buru argi horregatik (zentzu onean, eh?). Neu ezingo nintzateke politikaria izan, askotan erraietatik hitzegiten baitut.

boterodoxo
2003-05-21 : 18:34

Ai, mesedez ez nazazu zoriondu.



Barkatu izenburu "politikoki oker" horrengatik baina joe... saltsa sortzeko asmoa besterik ez zen.



Baina ez nazazu horrela lausengatu otoi, engendro anarkiko eta "antipolitikoa" naiz ni eta.



Ez politika gorroto dudalako, "politikeriaz" ahoraino nagoelako baizik.



Eta orain zer? Gure zutabe gero eta meheago hau (Sustatuko editoreek noizean behin orraztu eta txirikordatzen dutena) honetan bukatuko da?



Ai... ze pena... bukatu da.

Lurra
2003-05-22 : 19:00

Oso ona, txo. Neuk be ez dot ulertzen zuzenbideaz, baina EITBren kasua eta A3ren hau konparatuz, epaiketa bana sekula egongo balitz, balizko abokatuak, fiskalak eta epaileak zeintzuk izango ziren ikusita badakigu zer gertatuko zan azkenean, zein atarako zan errudun eta zein errugabe. EITB "gaizto"en zerrendan dagoelako eta A3 "txintxo"enean.

Erantzun

Sartu