Teknologia albisteak
14

Orokorrean arazorik gabe doa eguna, lasai

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - Sustatu
2003-05-25 : 21:05

Badira han eta hemen gertatutako hainbat albiste, baina orokorrean hauteslekuetan ez da arazo handirik izan. Guk jaso ez arren baliteke beste hainbat herritan ere gertatu izana zerbait. Horrela balitz weblog honetako erantzunetan sartzea besterik ez denok jakinaren gainean egoteko.

Ordu laurden barru hasiko dira hautes emaitzak ematen. Jarraipena egiteko hainbat gune eman genituen aurreko berri batean ere. Sustatuk ez ditu emaitza guzti horiek emango, baina kalkulagailua jarri dugu denon eskura kalkuluak denok egin ditzazuen. Modu bikoitzean kalkulatzen ditu emaitzak, zerrenda debekatuak (AuB-ren botuak) kontuan izan gabe, eta haiek kontuan izanda ere bai. D´Hondt lege matematikoari eta indarrean diren araudiei jarraitzen die kalkuluak.

Herriz herri jaso ditugun albiste batzuk:

  • Donostia: demokraziarik ez dagoela esanez Urbietako hauteslekuan sartu dira eta protesta egin dute kartel batzuk zintzilik zituztela.
  • Errenteria-Orereta: Paskinak agertu dira PP eta PSEko hautagaiak mehatxatzen zituztenak. Ertzantzak erretiratu ditu ahal bezain pronto. Juan Carlos Merino PSEko zinegotziari egin diote eraso 3 koktel jaurtita. Etxearen aurreko aldean jo dute eta ez du sortu aparteko kalterik.
  • Iruñea: Barcinak botoa eman gura zuenean demokrazia eskatzen inguratu dira lagun batzuk. Ertzantzak bidali ditu protesta egiten zihardutenak.
  • Bilbo: atxiloturen bat egon dela esan du Ertzantzak, baina ez dute sortu aparteko istilurik. Bilboko Zamakola auzunean Aralarreko apoderatu bati ukabilkada bat eman diote.
  • Bergara: Etxaniz atxilotua izan da kartelak pegatzen ziharduelako kalean. Hauteskunde legea bete ez izana egotzi diote. Orain kalean da.
  • Donostia: Hainbat lagunek, Aralarreko paperak lapurtu dituzte, esaterako, Aiete, Egia eta erdigunean ere. Aralarrek jarri ditu papeletak hauteslearen eskura.
  • Gasteiz: paperak kendu dituzte hauteslekuetatik: Aldabetik, Hegoaldetik, Lakuatik eta Europa gizarte etxetik. Aralarrek berriz jarri ditu papeletok hautesleen eskura. Migel Cervantes institutuan AuBren paperak erretiratu ditu Ertzantzak.
  • Pitillas: ezezagun batek postaria erasotu du eta karta batzuk kendu dizkio. Gutunazalak lurrera erori eta gero harrapatu ditu kartok.
  • Gasteiz: EAJk salaketa egin du, izan ere, GAsteizko Udala spotak ematen hasi da hiriko bost kultura etxetan. Hauteskunde Batzordeari eman dio gertatukoaren berri.

Erantzunak

sustatu
2003-05-25 : 22:09

BWEB izan zitekeen, orain dela gutxi sortutako webgunea baita. Guk hauteskunde giro honen zurrunbiloan ematen dugu honen berri: www.bermebatzordea.net


Berme batzordea "benetako emaitzak" jasotzeko osatu dela diote ezker abertzale historikotik. Hauek osatzen dute batzordea:


  • Tere Irasortza, Euskal Idazleen Elkarteko zuzendaria.

  • Anjel Abalde, sindikalista ESKren Nazio kontseiluko kidea.

  • Petxo Idoyaga, EHU-UPVko irakasle katedraduna.

  • Jesús María Gete, sindikalista, LABeko Nazioarteko idazkaritza.

  • Joxerra Aihartza, EHU-UPVko irakaslea, UEUko kidea.

  • Xoxe Estévez, Deustuko irakaslea, historialaria.

  • Julen Arzuaga, abokatua, Giza eskubideen Behatokiko kidea..

  • Jose Leon Otaño, helduen alfabetzatea, AEKko kidea.

  • Mikel Irastorza, euskaltzalea, EHEko kidea.

  • Larraitz Ugarte, mogimendu feminista Bilgune Feministako kidea.

  • Iñaki Iurrebaso, soziologoa.

  • Urko Aiartza, abokatua, Eskubideak taldeko kidea.

  • Felix Placer, Teologian irakaslea.

  • Joseba Goñi, Herria 2000 elizako kidea.

  • Mario Calixto, errefuxiatua, Coordinadora de refugiados Colombianos.

Larrabetzutik
2003-05-25 : 23:13



  • Larrabetzu: Egun osoan zehar, hautes kolegioan AuBren paperetak eta Larrabetzuarrok herri kandidaturaren papeletak egon dira. Herriaren borondatea izan delako eta Larrabetzuarroken alde 237 sinadura batu zirelako izan dira paperok hautagaien kutxetan.

Goizean ordea, PNVko apoderatu batzuek Ertzainei abisu eman, eta ertzainek bi hautesmahaietako presidenteak papeletok kentzera behartu dituzte.


Ostean, eta egun osoz, berriz egon dira papeletok hautagaien kutxetan. Ardo batzuk edan ostean, interbentoreek umore hobea zuten nonbait eta ez bide joan dira Ertzainengana salatzera.


Horrez gain, eguerdiko ordu 2ak aldera, 20 larrabetzuar ahoa bandera espainiar batekin estalita joan dira bozkatzera.


Une horretan ertzain batek, herri aldizkarirako argazkiak egiten ari zen kazetaria identifikatu arazi du.


Normaltasunez joan da bestela eguna.
>


nik ere bozka Herriarentzat
2003-05-26 : 01:07

Dena doa Ok. Are gehiago, salbuespenezko egoeran gauden honetan ETBn denak daude pozik. "EH ezin izan da aurkeztu, lehen X zituen" esaten ari dira lasai asko. Baina zertarako kezkatu, be happy, errealak bigarren gola sartu du eta!

Bihartik aurrera, populazioaren zati eder bat bazterrean utzitako udalak eratuko dira, eta gutxi barru dena ahaztuta. Gora demokrazia!



Ilegal bat.

Larrabetzutik
2003-05-26 : 03:23

Hauek izan dira, Larrabetzun hauteskunde egunak utzi dituen emaitzak:



Udal hauteskundeak:



PNV::::::::::::::::644

Larrabetzuarrok::::382

EA:::::::::::::::::::43

PSOE::::::::::::::::19

PP::::::::::::::::::::22

Zuriak::::::::::::::::21

Nuloak::::::::::::::::22





Batzar Nagusiak:



PNV-EA::::::::::::::::::698

AuB:::::::::::::::::::::::302

PSOE::::::::::::::::::::::29

PP::::::::::::::::::::::::::31

Aralar::::::::::::::::::::::41

IU:::::::::::::::::::::::::::42

nuloak::::::::::::::::::::::10

Zuriak:::::::::::::::::::::::2

JJ
2003-05-27 : 01:03

Dana ez doa ondo.

Ez bota errurik inoren lepora.

Zuen errua izan da legez kanpo gelditu nahi izatea.

Ormea gainditu ordez, zuzen-zuzenean joan zarete ormaren kontra, ormea albotik gainditu beharrean, buruarinen antzera.



Aukerak izan dituzue ez geratzeko legez kanpo.

Baina nahi izan duzue itzal baltzaren gonapean gelditzea.

Orain besteei eskatu kontuak.



Zer uste duzu ba, hainbat herritan urteetan zehar egin duzuen lana popatik bota egin duzue,

Orain dala hiru arte botorik ez emotea eskatu,

orain, "nuloa" eskatu, boto nulo horrek artaburuak urkultzeko besterik ez du balio.



Kostako zaizue hainbat herritan egin duzuen lanari barriro aria hartzen.

Lau urte barru ikusiko dugu.

aitor
2003-05-27 : 10:37

Otegik dio 170.000 boto dituztela, baina AuB-k dio gutxiago direla: http://www.aubilgunea.org/aubnews/200305/aub/2601.php



Eta Berme Batzordeak herriz herrikoak ematen ditu, baina batuketen berri eta ustezko zinegotzien berri ez du esaten bere webgunean. http://www.bermebatzordea.net

Sustatu
2003-05-27 : 10:48

Berme Batzordearen datu batuketak eta txostenak, PDF formatuan, Gara.net webgunean daude, hementxe.


Herriarentzat!
2003-05-27 : 15:14

Itzal beltzaren gonapetik irtenda ere batzuk beraienari eutsiko diote, salbuespen egoeran gaude baina badaezpada... badaezpada goazen hauteskundeak irabaztera, badakigu horrek aberastuko gaituela eta. BAtzuei dena eskatzea ez da zilegi, eta errua denona da, ez soilik alderdi batena. Errua denona da, nire ustez. Besterik da batzuk gustora egoera honetan, ez dut ukatuko hori horrela denik. Gaitzetsi, dena gaitzetsi baina nik irabazi, eta nik boltsikoa bero!

Loren askatu.
2003-05-27 : 17:42

Inork ez du boto nuloa eskatu, plataforma ilegalizatuentzat eskatu da botoa. Orain, boto horiekin, gure eskubideak defendatu ahal izango ditugu. Besteek egin dutena bai da azpijokoa, gurutzadaren izenean boto nuloak izan behar zirenak beraientzat eskatu. berdin berdin ere beraientzat izango dira udaletako besaulki erosoak.

Batzuk, orain arte herriarengatik egindakoa popatik hartzera bidaliko dugu. Beste batzuk ezin egin hori, sekula ez baitute herriarentzat ezer egin. Non geratu dira Erraztiren "independetzia, independentzia" ohiuak? Ibarretxe planean akaso?

Nik ere aterako nuke aurrera horrelako planik, populazioaren zati handi bat isilaraziz EAEko udal gehienak neuregantauko banitu.

Baia zertarako jarraitu... denok dakigu hemen zer gertatu den. DEsberdintasuna da batzuk salatu egiten dugula gertatutakoa beste batzuk isilik geratzen diren bitartean. Isilik eta botuz ondo beteta.

Botogoseen aurka
2003-05-27 : 17:50



> Zuen errua izan da legez kanpo gelditu nahi izatea.

Nola esan dezakezu hori? mesedez, ilegalizatzearen errua batzuk duten boto gosearena da. BEste batzuk ere ez dituzte hainbat masakre gaitzezten baina horregatik inork ez ditu legez kanpo jartzen. Jaso dezala eskua hau garbi duenak.

Onartu ezazue, gustora geratu zarete, denak gora, denak irabazle.

Eta badakit dena ez doala ondo, soilik ironia puntu bat erabiltzearren idatzi nuen hori, nahiz eta batzuk ez ulertu.

Eta 4 urte barru zer gertatuko den... Batzuengatik bada ilegalak izaten jarraituko dugu.

Legala
2003-05-27 : 21:09

Nik gure nukeena -alde batera eta bestera putreak eta traidoreak salatzen amaitzen duenean- AuBk egingo duena jakitea da. Koherentea baina burugogorkeria (nire aburuz) den erabaki sinboliko honek ez dio baliabide 'ukigarririk' ematen; emaitzak ere ez dira zuziriak botatzeko modukoak izan.

Horrezkero buruari galdetzen diot AuBk edo bere oinordekoek etorkizunari begira hausnarketarik egingo duten. Era bidegabean izan bada ere, ETAren altzotik aldendu eta haien egitasmoak indarkeriaren eta mehatxuaren zurrunbilotik at garatzeko aukera polita baitaukate.

Tamalez, neurri antidemokratikoek ez dute gauza onik ekartzen eta nire itxaropenak ezer ezean geratzeko diren beldur naiz. Aldiz, gogoratu nahi nieke AuBkoei neurri antidemokratiko horren kontra euskal herritar gehienok gaudela, eta, beraiek, erantzun demokratikoa ematen duten heinean, haien militanteena ez ezik herritar mordo baten elkartasuna ere lortuko dutela (baietz horrela hurrengo hauteskundeetan gorakada itzela lortu). Ziur nago zenbait alderdik eskuzabal agertuko liratekeela ere.


ETAk herriari egin diezaiokeen mesede bakarra desagertzea da, eta ez badu egiten Euskal Herriaren gehiengo abertzalea gutxiesten duelako-edo da, bere babesa barik herria Madrilengandik zapaldua izatea utziko dela pentsatzen omen duelako. Horregatik, AuBk, bere zeharraldaketarekin, EHren independentzian aurrerapauso hori emateko giltza dauka. Ez ETAk. Indarkeriaren mehatxupean inoiz ez du zilegitasunik izango gure helburuak. Eta indarkeria txalotzen dutenek ere ez

JJ
2003-05-27 : 21:15

Hauteskundeetara aurkezten da herriari, herritarrei zerbait eskaintzeko, programa,

eta irabazteko, ahalik eta boto gehien lortuta.

Botoa eskatzen da zerbait egiteko, probetxuzkoa, Leioan, Tolosan edo Lesakan edo Aramaion,

baina zuek ez, zuek inora ez doan botoa eskatu dozue, hutsaren hurrengo.

2000an bardin egin zenuten. Zuen proposamenak aurkezteko edozein gairi buruz sastegira joan ziran.



Boto gosea ez, zuen botoak dira baliogabekoak

hori eskatu izan duzuelako.

Aholkua jaso dozue hainbat juristengandik nola ihes edo sahiestu Estatu arrazoiaren kontrako agintekeria.

Legebiltzarrean PPrekin batera eman zenuten botoa aukera izan zenean auzia jartzeko Konstituzio Epaitegian eat era horretan epaia atzeratzeko eta bearz lege barruan jarduteko eta botoa eskatzeko.

Baina zuek PPgaz batera gusturago jo zenuten.

Azken baten nahiko genukeena da, erakustea eguneroko politika egin dezakezuela, eta ez duzuela behar inongo erakunde armaturen baimenik hau edo bestea erabagitzeko, Mutrikuku udalean, Andoaingoan edo Lesakan, berdin zait, eta nahi duzuen neurrian gai zarete lortzeko.

Hau da edozein ekimen politiko aurrera eramateko, edozein arlotan ez dala beharrezkoa, pistolarik ez antzekorik.

Eta ez gara geratu gustura inondik inora, esaterako jakin badakigulako Azpeitian, bat esatearren, 17 zinegotzitik 15 edo 16 izateak EAJk, guztiz desitxuratzen duelako emaitza, baina hortara heltzeko lehen esandakoa, izan dituzue erak egoera hori libratzeko.

Ez etorri orain esaten han edo hemen ez dakit zenbat zinegotzi dagozkizuezan, ze proposamenak aurkeztu dituenak botoak jaso ditu, hor duzu Aralar.





Agur eta ondo bizi









> > Zuen errua izan da legez kanpo gelditu nahi izatea.

> Nola esan dezakezu hori? mesedez, ilegalizatzearen errua batzuk duten boto gosearena da. BEste batzuk ere ez dituzte hainbat masakre gaitzezten baina horregatik inork ez ditu legez kanpo jartzen. Jaso dezala eskua hau garbi duenak.

> Onartu ezazue, gustora geratu zarete, denak gora, denak irabazle.

> Eta badakit dena ez doala ondo, soilik ironia puntu bat erabiltzearren idatzi nuen hori, nahiz eta batzuk ez ulertu.

> Eta 4 urte barru zer gertatuko den... Batzuengatik bada ilegalak izaten jarraituko dugu.

Anulatua
2003-05-28 : 11:30

>

> Horrezkero buruari galdetzen diot AuBk edo bere oinordekoek etorkizunari begira hausnarketarik egingo duten. Era bidegabean izan bada ere, ETAren altzotik aldendu eta haien egitasmoak indarkeriaren eta mehatxuaren zurrunbilotik at garatzeko aukera polita baitaukate.



Tira, polita da gero behin eta berriro bakarren batek AuB eta ETA zaku berean nahasteko agertu duen tema. Arrazoi horiek behin eta berriro errepikatuz egi bihurtu dira (Goebels), eta ez bakarrik Madrilen, hemen makinatxo batek sinetsi ere sinetsi ditu. Ez dakit, baina diskurtso abertzale "desberdin" baten izenean Madrilek botatako argumentuak onartzen ari ote zaren iruditzen zait. Bakoitzari berea eman, eta zurea zuritzeagatik ez besteeri erruak botatzen hasi.



>

> Aldiz, gogoratu nahi nieke AuBkoei neurri antidemokratiko horren kontra euskal herritar gehienok gaudela, eta, beraiek, erantzun demokratikoa ematen duten heinean, haien militanteena ez ezik herritar mordo baten elkartasuna ere lortuko dutela . Ziur nago zenbait alderdik eskuzabal agertuko liratekeela ere.



Noiz eman du AuBk antidemokratikoa ez den erantzunik? Nola esan dezakezu horrelakorik eta lasai-lasai geratu? Eskuzabaltasuna aipatu duzu, beste alderdiek inongo makularik izango ez balute bezala, bazterretan beren eskuzabaltasuna utziz ibiltzeko modua balute bezala. Mila esker. Dena dela goran aipatutakora noa, gauzak ez dira nahastu behar, eta gogoan izan AuB giza eskubide guztien errespetuaren alde agertu dela behin baino gehiagotan.

Legala
2003-05-28 : 14:26


>Arrazoi horiek behin eta berriro errepikatuz egi bihurtu dira (Goebels)

Ez dakit zergatik arranguraka zatozkidan ETA/AuB harremana aipatzearekin bat. Agian, zuretzat ere erakunde armatuak enbarazu besterik ez du egiten: benetan gauza pozgarria niretzat. Baina tira, ez naiz atzo goizekoa eta horrezkero ez daukat inongo epaile-poliziaren frogarik behar esandakoa berresteko. Kontua oso ulergarria da: zuk lotura hori ukatuko didazun bezala, ukatuko nioke nik espainol bati eztabaida baten (aitorpen hori besterik ez litzaieke falta!). Baina tira, herri hau oso txikia da eta denok ezagutzen diogu elkarri, ezta?


> Noiz eman du AuBk antidemokratikoa ez den erantzunik? (Tira, kontrakoa esan gura zenuela ulertu beharko dut, ezta?)

Nik ez dut esan AuB antidemokratikoa denik, horretarako astirik ez baitzaio eman. Kontua da HBren oinordeko guztiek borrokaren dialektika errepikatu dutela behin eta berriro. Eta borroka ez da berez gaitzezgarria, ez balitz izango politikari horiek jarraian etakideak 'gudaritzat' edo 'herriko semetzat' hartzen dituztelako. Norberak ETA erakundeari elkartasuna erakusteko eskubidea -moralki zalantzagarria, nire iritziz - dauka, baina inola ere ezin da onartu goraipatu edota sostengua ematen dion elkarterik.

Erantzun

Sartu