Teknologia albisteak

Vatikanoa: munduko webgune ikusienetakoari eraso egin diote

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2003-06-27 : 12:06

Eta ez hackerrek bakarrik, fraideren bat ere tartean da itxuraz. Ez da lehenengo erasoa eta azkena ere ez da izango. Hilean 120 lagun inguruk egiten dute sarraskitxoren bat Vatikanotik adierazi dutenez.

Bosnian egon da Aita Santua eta han serbioek atentatu bat prestatua omen zuten. Banja Lukarako bidean egin behar zioten tiro. Notizia hori bolo-bolo ibili da. Beste hau berriz gutxixeago entzun da, hau da, Internet bidez egindako erasoena.

Pentsa nolako ziurtasun sistema egongo den www.vatican.va defendatzeko. Normala ere bada, ze hilabetean 50 milioi bisita izaten omen ditu. 10.000 virusdun mezu heldu zaizkiela ere ziurtatu du monseñor Cellik. Eta klaro, hauek ez dute gezurrik esaten...

Etxe barrukoren bat ere hackeatzen

Celli berak esan duenez, fraide frantziskotar bat gau oso batez ibili zen Internet bidez barru-barruraino sartuta. Desafio bat bihurtu da hackerrendako vatikanoko webgunean barruraino sartzea. Batzurendako desafioa da, eta beste batzuendako afizioa ere bai. Aita Santuaren urtebetetze egunean 23.000 mezu jaso zituen zoriontzen-eta.

E-mailak jaso eta inprimatu egiten dituzte

Baina bueno, jaso eta ez dutela erantzuten pentsatzen nuen nik eta bai zera! Celli horrek esan duenez, mezu guziak inprimatu eta erantzuten omen dituzte. Inprimatu eta erantzun. Banengoen ni eliza atzeratuta dabilela... Saiatu naiz webgunean Aita Santuari e-mail bat bidaltzen baina ez dut kontakturako e-mailik aurkitu.

Erantzun

Sartu