Teknologia albisteak
3

Google News España jaio da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2003-09-30 : 19:09

Google bilatzaileak gaur sortu du Google News albiste zerbitzuaren gaztelaniazko bertsioa. Zerbitzu honek jasotzen ditu berriak eta argazkiak 700 informazio iturritatik, tartean Espainia, Mexiko, Puerto Rico, Peru eta Argentinako hedabideetatik.

Bertsio hau iritsi da Larry Page eta Sergey Brin, Google bilatzailearen sortzaileak, Madrilen izan eta bost egunera. Oraingoan enpresak esan du Google News Españak erabiltzen dituela klusterizazio eta analisi teknologiak izenburuak sailkatzeko hainbat mailatan: nazioartea, Espainia, ekonomia, teknologia, kirolak, ikuskizunak eta osasuna.

Sistema berritzailea

Horretarako erabiltzen da algoritmo bat, oso antzekoa bilatzaileak erabiltzen duenarekin, baina informazioari aplikatuta, lortzeko berririk inportanteenak —zeintzuk eguneratzen baitira etengabe— ager daitezen modu automatikoan goieneko lekuetan eta dagokien multzoetan sailkaturik.

Cinco Días egunkariak esan du zerbitzu hau dela Googlek Europako herrialde batentzat bereziki atera duen bosgarrena. Bestela, bilatzaileak horrelako hamar albiste zerbitzu eskaintzen ditu mundu zabalean.

Espero izatekoa zenez, Euskal Herria hainbat albistetan agertzen da gaur: Kale Gorria, País Vasco eta Plan Ibarretxe.

Google-n gaztelerazko zerbitzu berri hau, news.google.es gunean aurkituko duzu. Gogoratu frantsesez ere badagoela, news.google.fr gunean.

Erantzunak

Luistxo Fernandez
2003-10-01 : 11:00

España, dio zerbitzuak, baina Ameriketako iturri asko ere arakatzen ditu. Hala ere, ez diote News Español deitu...


Hego Euskal Herriko zenbait iturri arakatzen ditu, baina beste batzuk ez (ez dut lortu, behintzat, bilkaketa batzuk eginez emaitzetan haien artikulurik irteterik).


Hauek arakatzen ditu: Gara, Diario Vasco, El Correo Digital, IzaroNews, EITB.com


Hauek ez, nonbait: Diario de Navarra, Diario de Noticias, El Periodico de Alava.


Indymedia Euskal Herriko albisteak ageri dira, baina, nonbait Indymedia Italia webgunean duten ispiluagatik.


Eneko
2003-10-01 : 18:38

Ipar Euskal Herriari dagokionez antzerakoa gertatzen da frantsesezko news.google.fr zerbitzuan.


Badirudi Sud Ouest arakatzen duela, baina ez ordea Le journal du pays basque - Euskal Herriko Kazeta


Koldo J. Garai
2003-10-02 : 15:24

Ingelesezko bertsioarekin ni oso pozik nintzen. Oro har, iruditzen zait ingelesez daudenean gauzak (adibidez, zuzentzaileak, tresna horrek iradoki egiten duela, aldiz espainoleko bertsioan beti behartzen zaitu aldaketetara (halandaze, adibidez, nire ikasleek "bezala" idatzi guran, eta ez badute Xuxen erabili, "bésala" agertuko zaie behin eta berriro). Eta ez da aukera kontua.

Berdi Googleekin, nik lehen .com horrekin euskaraz neukan dena, orain aldiz:

1) ezin dut google.com-era egin, jauzi egiten dit beti-beti .es-era.

2) espainolezkoak, bada ezpada ere, espainola inposatzen dit, nahiz eta nik euskarazko hobespenak eduki.

Bada beste gai bat hori lotuta, orain dela hilabete batzuk, euskaraz bilaketa bat egikeran, alboan espaonsor bat agertzen zen espainolez galdera iraungarri batekin: "que castigo impondria a un terrorista?" bezalako inkesta.



Google ingelesez erabiltzeko aurkitu dudan modu bakarra "aurki"tik pasatzea da.

Esan behar dut orain aurki hobeto dabilela orain hilabete batzuk baino



Espainolen ziguratismo ortografikoa euren elebakartasunean oinarritzen da



besarkada bat

k.

Erantzun

Sartu