Teknologia albisteak
4

ELN-k esan du Huegun donostiarra aske gera daitekeela

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2003-10-20 : 20:10

Irratiz jakin da albistea. Francisco Galan eta Felipe Torres gerrillako buruzagiek eman dute aditzera. Hauek biak espetxeraturik daude. Baldintza da: Eusko Jaurlaritza eta eliza bertara joatea.

Askapen Nazionaleko Armadak (ELN) adierazi du prest dagoela Asier Huegun aske uzteko. Hala ere, baldintzak jarri ditu horretarako:

  1. - Huegunen entrega gerrillako buruzagi Francisco Galanek eta Felipe Torresek egitea.
  2. - Eusko Legebiltzarreko ordezkariak eta Euskal Herriko medioen ordezkaritza izatea han.

ELNk irrati trasmisore bat ere eskatu du Itaguí espetxean jartzeko. Askatua izango den gunea garantizatua egotea da beste eskaera bat, hau da, kondizio egokietan askatu ahal izateko.

Euskal Herriari keinua

Elkartasun keinua dela esan du ELNren izenean Francisco Galanek. Gogoratu oraindik han daudela, irailaren 12tik askatzeko zain: Beni Daniel, Ortaz Ohayon, Ido Joseph Guy eta Erez Altawil, Reinhilt Weigel alemaniarra eta Mark Henderson eta Mathew Scott britainiarrak. Asken honek ihes egin zuen.

Berri osoa irakur zenezakete Caracol irratiaren gunean.

Behean duzu .rtf formatuan Askapen Nazionaleko Armadak eman duen komunikatua

Erantzunak

Sustatu
2003-10-21 : 10:52

Hasier Huegunen kasuaren gainean Alvaro Uribe presidenteak esan du ez duela eskaintza hau onartzen eta ez duela nazioarteko show-rik gura.



Familiak esan du Eliza katolikoaren eskutan utzi duela dena. Bitartekaritza balidoa horixe dela. Zuhurtasunez jokatu du familiak.

Sustatu
2003-10-21 : 11:04

Diario de Mallorcan horrela dio berriak:


Álvaro Uribe rechaza la exigencia porque no quiere un show


El presidente de Colombia, Álvaro Uribe, rechazó ayer la exigencia y señaló a los periodistas que "el Gobierno ha permitido la mediación de la Iglesia Católica, pero no puede permitir que un acto de secuestro, que es un acto de terrorismo, se convierta en un show internacional y en un motivo de internacionalización del terrorismo".


Sustatu
2003-10-21 : 11:14

Elkartasuna dago oinarrian.


Elkartasuna dago oinarrian.


Euakal Herria ere zapaldua izan dela zioen kartzelatik ELNko bozeramaile Francisco Galanek. Elkartasunagatik egingo dutela gaineratu zuen, honela:


“El pueblo vasco al igual que el nuestro ha sufrido el atropello y la exclusión por parte del Estado español, por eso hemos tomado la decisión de liberar al ciudadano vasco Asier Huegun Etxeberría como un gesto de solidaridad con su pueblo que lucha por su soberanía e independencia”, señala la nota del ELN.


Sustatu
2003-10-21 : 12:09

Familiak ohar bat atera du eta esan: kezka eta nekea eragiten duela gertatzen ari denak. Politikaren testuinguruan sartzea horretarko bide dela.



Baldintza politikoa ez izatea eta politika ez jartzea baldintza moduan eskatu du. Egoera inork ez erabiltzea eskatzen du familiak.



Elizaren bitartekaritzaen alde agertzen dira berriz eta berrezten dute Elizarengan duten konfidantza, izan ere, bi aldeek onartu duten bitartekaritza baita.



Beste bide batzuren bila ibiltzeak prozesua atzeratzea ekarriko duela uste du familiak.



Egoera delikatua eta sentibera dela dio eta elizaz fido dela familia momentu honetan.

Erantzun

Sartu