Teknologia albisteak

Juan San Martin: Konpromisoa eta lekukotza euskal kulturaren zerbitzura

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-11-07 : 09:11

Urtero Koldo Mitxelena Kulturuneak bere kultur zikloetako bat Euskal Herriko egile bati eskaintzen dio, eta aurtengoan, Juan San Martinen txanda da. Azaroaren 11 eta 14 bitartean Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian izango dira jardunaldiak. "Real Video"ren bitartez, Interneten emango ekitaldiak.

Jardunaldietan euskal kulturaren saihestu ezineko erreferentzi puntu nagusietako bat den Juan San Martin -i buruz hitz egiteko elkartuko dira hizlari, lagun eta lankideak.

Egitaraua:

Azaroak 11, 19:30ean:

Juan San Martín, euskal kulturaren erreferentzia eta baliabidea, Felix Maraña, idazlea.

Lekukotasunak:

  • Etnografo eta lagunarena, Juan Garmendia Larrañaga, etnografoa eta idazlea.
  • Juanitorekin bidea egiten, Javier de Aramburu, kazetaria.
  • Gerra ondorengo garaiak eta bestelako gaiak, Ramiro Larrrañaga, historialaria.

Azaroak 12, 19:30ean:

Itzultzaileen sustatzaile baten zeregina, Lourdes Auzmendi, itzultzailea.

Juan San Martinen poesia, lehen eta orain, Felipe Juaristi, idazlea. San Martinen poesia itzultzailea.

Lekukotasunak:

  • Juanitoren etxea, Eibarren, Serafín Basauri.
  • Mendiaz, espeleologiaz eta besteez, Paco Iriondo, Euskal Mendizaleen Federazioko ohorezko lehendakaria.
  • Juanito eta giza eskubideak, Faustino López de Foronda, Arartekoaren letradua.

Azaroak 13, 19:30ean:

Eskerrona gure kulturaren "lur orotariko" langile bati, José Luis Lizundia, Euskaltzaindiako kidea.

Lekukotasunak:

  • Mekolako liburutegia, Antxon Narbaiza, idazlea.
  • Gizon lanbidea, Carlo Aurtenetxe, poeta.
  • Ikertzailearen jakinmina, Jesús Altuna, Aranzadiko Historiaurre Saileko lehendakaria.

Azaroak 14, 19:30ean:

Erretiratu baten egitekoak, Oier San Martin Ibeas.

  • Jean Haritschelhar, Euskaltzaindiako lehendakaria.
  • Iñaki Arriola, Eibarko alkatea.
  • Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultur kontseilaria.
  • Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, Gipuzkoako Diputatu Nagusia.

Jardunaldien koordinazio eta aurkezpen lanetan Félix Maraña eta José Luis Padrón arituko dira.

Erantzun

Sartu