Teknologia albisteak

Internetera konektatzeko 21 WI-FI instalazio subentzionatuko ditu SPRIk

Erabiltzailearen aurpegia
SPRI - SPRI
2003-11-20 : 14:11

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak, I.G.- SPRIk dirulaguntza bat onetsi du. Besteak beste, hotelek, ospitalek, kirol portuek, kongresu zentroek eta profesionalen elkargoek Internetera konektatzeko guneak eskaintzeko bisitari eta erabiltzaileei, beren instalazioetako bisita areto eta igarobideetan.

Konekta Zaitez WI-Fi Programa martxan jarri denetik 7 hilabete igaro direnean, 61 proiektuk aurkeztu dute programaren laguntza eskaera eta proiektu hauek hainbat sektoretakoak dira. 61 horietatik 21 onartu dira orain arte, eta gehienak martxan dira jada.

Programaren helburua

Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruko "Konekta Zaitez WIFI" Programaren helburua da ordenagailu eroangarriak edo PDAk dituzten pertsonei Interneterako sarbidea erraztea (beren erabilera profesionalerako) haririk gabeko WIFI sarea duten leku publikoetan. WIFI teknologiari esker, profesionala eta bere enpresa enpresatik kanpo ere komunika daitezke espazio publikoetako gune komunetan (aireportuetako aretoetan, kongresu jauregietan, hoteletan eta trenbide geltokietan, esaterako).

Konekta Zaitez Wi-Fi Programak WI-Firekin lan egiteko beharrezko elementuen instalazio osoa subentzionatuko du eta instalazioagatiko gehieneko dirulaguntza 3.000 eurorainokoa izango da. Erabiltzaileak WI-FI txartela baino ez du behar zerbitzu hau eskuratzeko eta txartelaren prezioa 30 eta 120 euro bitartekoa da.

Onuradunak

Onuradun izango dira ondoko baldintzak betetzen badituzte: igarobide publikoak izatea eta Internetera konektaturiko ordenagailu eroangarriekin lan egiteko prestatuta dauden itxarote aldeak edo antzekoak edukitzea.

Dirulaguntza jaso duten zentro eta enpresak

Zestoako Urak eta Bainuetxea S.L., Kursaal elkargunea, S.A., Clínica Guimón S.A, Bizkaiko Ing. Tekn. Industrialen Elkargo Ofiziala, Ekonomilarien Euskal Elkargo Ofiziala, Robotiker Fundazioa, Gran Hotel Durango S.L., San Juan de Dios Klinika eta Etxea, Emperatriz Hostala S.L., Abba Parque Hotela, Eth Hotela, Igueretxe Hotela, Monte Jaizkibel Hotela, Tryp Orly Hotela, Obra Diocesana de Formación Profesional, Bizkaiko Teknologi Parkea S.A., Getxoko Kirol Portua, Real Club Maritimo del Abra, Real Club Náutico San Sebastian, Salesianos Deusto, Villa Lucia - Ardoaren Museo Tematikoa.

www.spri.es

Erantzun

Sartu