Teknologia albisteak
13

Euskaldun guztiak terrorista John Kerry-rendako, IBOren iritziz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-02-09 : 13:02

IBO izeneko erakundeak salatu duenez, John Kerry-k, Estatu Batuetako presidentetzarako hautagaiak, euskaldun guztiak terrorista direla esan omen zuen hitzaldi batean. IBO elkarte horretako lagun batzuek kanpaina abiarazi dute Kerry senatariak barkamena eska dezan.

Urtarrilaren 31n John Kerry senatariak hitzaldi bat eman zuen Oklahoman. Hainbat arazoren gainean jardun zuen, horien artean terrorismoaren aurkako borroka aipatu zuen. Esan zuenez, munduko herrialde askotan bizi izan dira urtetan terrorismoarekin: IRArekin Irlandan, IRArekin Ingalaterran, euskaldunekin Espainian eta Sikh-ekin Indian.

Sikh-ei eskatu die barkamena

Kerry-k IRA identifikatu zuen, ez zuen esan irlandar guztiak terroristak zirenik, baina euskaldunek eta Sikh-ek ez zuten zorte hori izan.

Sikh komunitateak barkamena eskatzeko esan zion Kerry-ri, eta halaxe egin zuen senatariak otsailaren 6an, gutun ofizial baten bidez. Baina, euskaldunen aurrean ez du barkamenik eskatu oraindik.

Kanpaina martxan

Hori dela eta, AEBetako euskaldun batzuek osatutako talde batek, International Basque Organization For Human Rights (IBO) erakundearen bidez, kanpaina bat jarri dute martxan, John Kerry-k barkamena eska diezaien publikoki. Kanpaina egin dutenen arabera, helburua ez da senataria mintzea; helburua da berari ohartaraztea kultura oso bat terroristatzat jotzeak duen arriskuaz.

IBO elkarteak mezu elektroniko batzuen bidez zabaldu zuen dei hori, baina horren berririk ez dago oraindik IBOren webgunean. Kerry-ri e-postaz idazteko eskatzen zen mezu horretan, hauteskundeetarako duen Johnkery.com webguneko helbide elektroniko batera idazteko.

Erantzunak

Jon Miner
2004-02-09 : 13:50

Ni ez naiz terrorista.

l.g.
2004-02-09 : 19:53

neu ere ez. Dena den, zer espero dezakezu Vietnamen egondako soldadu ohi batengandik?

Wesley K. Clark
2004-02-09 : 22:26

... "Ipurbeltz". Orokortzearen bidegabekeria salatzeko beste arinkeria bat botatzen, txalotzekoa benetan.

Ondoren, historia pixkat leiduitea aholkatzen deutsut, ziur tarteren bat topetan dozula ikusten dozuzan filmeen iragarki-etenaldietan.

jotake
2004-02-09 : 23:29

egia esateko , faxista batek euskaldun guztiak terroristak garela esatea , ez da gauza txarra.

Todos somos terroristas.......para los fascistas!!

Sustatu
2004-02-10 : 11:40

Atzo albiste honen berri eman genuenean Sustatun, e-postaz jasotako mezu batean oinarritu ginen, beharbada arinegi. Harrezkero, albisteak oihartzuna izan du beste medio batzuetan ere (EITB, Berria), baina albistearen funts erreala neurtu beharra dagoela iruditzen zaigu.

Batetik, John Kerryk esandakoan euskaldun guztiak terrorista direla ulertu daiteke, bai, eta hala ulertzen du IBOk, baina horrelakorik ez zuela esan ere ondoriozta daiteke beste irakurketa bat eginez.

Bestalde, Estatu Batuetako euskaldunek, orokortuz, kanpaina bat abiarazi zutela esatea ere, neurriz kanpokoa izan zen. IBO elkarteko pertsona batzuek zabaldu dute deia. Dei hori e-postaz egin dute, ez da oraingoz ageri haien webgunean.

Azkenik, IBOk dio hautagaia ez mintzea dela protestaren helburua, baina dirudi aukeratutako metodoa egokiena denik horretarako. Postontzi bat mezuz betetzeak ez du Kerry minduko seguruenik, baina bere kanpainan postontzi hori atenditu behar duen lantaldea beharbada gogaituko da euskaldunekin, postontzi bat mezuz betetzeko eskaera bat mail-bombing bat egiteko gonbidapena baita.

Hain zuzen ere, 2002. urtean Idahoko senatari batzuei mezuak bidaltzeko dei publikoarekin, horixe lortu zen, mail-bombing bat antolatzea, eta senatariak euskaldunekin gogaitzea. Sustatun bertan jaso genuen albistea.

Eskaera eta protesta politikoetarako, mail-bombing-a baino neurri hoberik badago, adibidez, PetitionOnline sistema.

Sintxan
2004-02-10 : 12:14

Ez dakit zer dan okerragoa gu denok terroristatzat hartzea ala ikustea nola faxista batek puzker bat botatzen duenean gu denok tonto tonto berari begira geratzea

Sustatu
2004-02-10 : 12:57

Gai honen inguruko dokumentu interesgarri batzuk sarean

  • John Kerryren adierazpenen bideoa. Pazientziarekin hartu, ordu eta 17 minutu luze da bideoa, eta adierazpen polemikoa 32. minutuaren bueltan da.

  • Kerryren kanpainatik sikhei bidalitako oharra, barkamen eske.

  • Dave Bieter, Boiseko alkate euskaldunaren adierazpenak gaurko Berria-ren alean. Bieterren iritziz, Etxe Zurira iritsiko balitz, Kerryk Euskal Herriarekiko jarrera ona izango luke.

e-txaso
2004-02-10 : 15:09

Albistea irratian entzun nuenez, zera pentsatu nuen: nortzuk dira elkarte horretakoak? Izan ere, lehenengo aldia da elkarte horren izena entzun dudala. Nortzuk dira? Zenbat? Zertarako bildu dira, noiz? Eta zeintzuk dira elkarte horren helburuak?

Edozeinek osatu ahal du elkarte bat, eta nahi duen izena jarri. AEBetan ere, leku gehienetan bezala, interes ezkutu asko dago. Hauteskunde aurreko garai honetan, are gehiago. Nire buruari egiten diodan galdera hauxe da: ez ote dira errepublikano batzuk izango, Kerryri enbarazu egin nahian?

Senatariak egindako adierazpenak deitoragarriak dira zalantzarik gabe, baina ez dut uste apropos egindako zerbait denik (bere buruaren kontra aritzea litzateke hori). Okerra zuzendu behar da, jakina, baina horren guztiaren azpitik ze nolako interesak dauden jakin nahi nuke.

Michael Mooreri galdetu behar jeje

maite oteiza
2004-02-12 : 08:30

> IBO izeneko erakundeak salatu duenez, John Kerry-k, Estatu Batuetako presidentetzarako hautagaiak, euskaldun guztiak terrorista direla esan omen zuen hitzaldi batean. IBO elkarte horretako lagun batzuek kanpaina abiarazi dute Kerry senatariak barkamena eska dezan.

> Urtarrilaren 31n John Kerry senatariak hitzaldi bat eman zuen Oklahoman. Hainbat arazoren gainean jardun zuen, horien artean terrorismoaren aurkako borroka aipatu zuen. Esan zuenez, munduko herrialde askotan bizi izan dira urtetan terrorismoarekin: IRArekin Irlandan, IRArekin Ingalaterran, euskaldunekin Espainian eta Sikh-ekin Indian.

>

> Sikh-ei eskatu die barkamena

>

> Kerry-k IRA identifikatu zuen, ez zuen esan irlandar guztiak terroristak zirenik, baina euskaldunek eta Sikh-ek ez zuten zorte hori izan.

>

> Sikh komunitateak barkamena eskatzeko esan zion Kerry-ri, eta halaxe egin zuen senatariak otsailaren 6an, gutun ofizial baten bidez. Baina, euskaldunen aurrean ez du barkamenik eskatu oraindik.

>

> Kanpaina martxan

>

> Hori dela eta, AEBetako euskaldun batzuek osatutako talde batek, "International Basque Organization

> For Human Rights (IBO)":http://www.euskojustice.org/ erakundearen bidez, kanpaina bat jarri dute martxan, John Kerry-k barkamena eska diezaien publikoki. Kanpaina egin dutenen arabera, helburua ez da senataria mintzea; helburua da berari ohartaraztea kultura oso bat terroristatzat jotzeak duen arriskuaz.

>

> IBO elkarteak mezu elektroniko batzuen bidez zabaldu zuen dei hori, baina horren berririk ez dago oraindik IBOren webgunean. Kerry-ri e-postaz idazteko eskatzen zen mezu horretan, hauteskundeetarako duen Johnkery.com webguneko helbide elektroniko batera idazteko.

lokatzetan
2004-02-12 : 08:34

> Euskaldunok terrorista garela esan du: inolako funtsik gabeko generalizazioa, zalantzarik gabe. Baina: JOHN KERRY faxista dela diozue: esango al didazue zehatz-mehatz zergaitik? Vietnamgo inbasioan parte hartu zuten soldadu guztiak al dira faxista? AEB-tako alderdi demokratako kide guztiak ere bai? Estatu Batuar guztiak akaso? Zer esan nahi dugu "faxista" esaten dugunean zehatz-mehatz? Ez ote da generalizazio funtsik gabea hau ere? Erantzuna eskertuko nuke.

Ez dakit zer dan okerragoa gu denok terroristatzat hartzea ala ikustea nola faxista batek puzker bat botatzen duenean gu denok tonto tonto berari begira geratzea

Naparroko
2004-02-12 : 12:21

Nere ustez bere adierazpenekin berak erakusten du faxista bat dela. Nola deituko zenioke herri osoak horrelako mespretxuz tratatzen dituen norbaiti?

'Terorista' kontzeptuareki faxistek arma galanta asmatu dute. Aski da norbaiti 'terrorista' etiketa ezartzea norbait hori inolako eskubiderik gabe gelditzeko. Eta etiketa nori ezarri estatuak berak erabakitzen duenez, bere eskura jarri du pertsonak suntsitzeko tresna ezin egokia.

Kerryrendako, gainera, ez da aski norbanakoak maradikatuen talde hartan sartzea; herri osoak dira hori merezi dutenak. Zer trataera eman nahi digu berak 'terrorista' bezala sailkatu gaituen herrioi?

Horrelako pentsaera eta portaerak ez badira 'faxistak' zer bertze definizio proposatzen duzu?

lokatzetan
2004-02-13 : 04:58

Ez da nire asmoa "faxista" zer den definitzea: horregatik galdetu dut, nik baino gehiago dakien inork erantzungo ote zidan. Zure definizioak ez nau egia esan, asko asebete: irudipena daukat, "faxistek" "terrorista" adjetiboa edonori leporatzen dioten modu berean ari direla -zaretela- beste batzuk, edonori "faxista" izaera leporatzen. Kerryk adjetiboa merezi duen edo ez eztabaidatzera sartu gabe. Izan huntsa.

>

>

>

nazkatuta don bat
2004-02-14 : 21:38

Erantzun

Sartu