Teknologia albisteak

Erretzeari uzteko eskola on-line

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-03-01 : 10:03

Erretzeari uzteko erabakia bizitzan hartzen den erabaki osasungarrienetarikoa da. Hori dela eta, Grupo Eroski Fundazioak erretzeari uzteko eskola jarri du martxan Interneten. Espainiako estatuan online dagoen erretzeari uzteko eskola bakarra da Eroskirena.

Erretzailearen egoera dena delakoa izanda ere, kurtsoa bere egoerara egokitzen da. Kurtsoa oso-osorik jarraitu nahi izanez gero, jo helbide honetara: http://escuelas.consumer.es/dejardefumar

Bestela, zure egoerari dagozkion argibideak jarraitu.

Eskolak errespetuz tratatzen du erretzailea eta bere egoera zailaz jabetzen da, metodo didaktiko eta atsegina erabiliz. Eskola maila psikologiko eta konduktualean oinarrituta dago, eta ez du inongo botikarik erabiltzen.

Isabel Nerín doktoreak egin ditu edukiak eta eskola bera N-volucion enpresak egin du.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago