Teknologia albisteak
3

"Gmail": GB 1eko posta elektronikoa Googlekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-04-02 : 12:04

"Gmail" probak egingo ditu Googlek. Posta elektronikoa eskaintzen duen doako zerbitzua da eta gigabyte baterainoko informazioa gordetzeko aukera emango du. Berria atzo zabaldu zen, baina Estatu Batuetan bromak egiteko erabiltzen duten eguna (April's Fool) izaki, berriaren gaineko zalantzak izan dira.

Zerbitzua doakoa

Yahoo! eta MSM Hotmail konpetentzia zerbitzuen aldean, Googlek doan eskainiko du GB 1 biltzeko ahalmena duen posta elektroniko zerbitzua. Aldi berean, zerbitzuaren barne, mezu zerrendan bilaketak egiteko tresnak izango dituela adierazi dute Googleko ordezkariek. Horrela, erabiltzaileak ez ditu karpetak sortu behar izango.

Gmail zerbitzuak, Googlen politika jarraituz, ez du bannerrik izango ezta pop-upsik ere. Hala ere, mezu bakoitzean testuinguruari dagokion publizitate testua ezarriko da.

Oraingoz, 1.000 pertsona inguru ari dira zerbitzu berri hau probatzen. Laster zabalduko da bere hedapena mundu guztira. Hasera batean, atzoko egunez, Estatu Batuetan bromak egiteko eguna zenez, albistearen gaineko zalantzak nagusitu ziren. Albiste hau gezurra ez dela konfirmatu du Google Españak.

Erantzunak

Gari Araolaza
2004-04-02 : 14:15

Hasi dira Gmail-ek izango duen itxura erakusten hemen


Gari


zax
2004-04-02 : 14:34

Horrek esan nahi du nik mezuan "sexua" jartzen dudanean eta enpresaren batek mezuetan "sexua" agertzen denean bere publizitatea jartzeko kontratua badauka Googlerekin publizitate hori ikusiko dudala. Noski, googleek konotrolatu egingo du ea zenbat aldiz gertatu den hau. Horrela beste gauza guztiekin

Zer esan nahi dudan horrekin? mezuak rastreatuko direla. Beti dago hori gertatzeko aukera baina kasu honetan gainera ziurtatu egiten dute. Are gehiago, erosi gabe dauden hitzak ere kuantifikatu egingo dituzte gero saltzeko publizitatea egiteko.

Internet = Kontrol soziala bihurtzen ari da. Lehen ere bazen baina orain egoera basatia da.

Pepito
2004-04-02 : 15:14

eta oraingo egoera hobea al da?



Ziur zaude ez zaituztela zelatatzen, nahiz eta zure mezuak Googlen ez izan? Horren inguruan ez naiz fidatzen Euskalherria.org-eko e-postarekin ere. Beraiek zintzoak izanda ere, badakit Goardia Zibilak zerbitzariak eraman zituela Egunkaria itxi zutenean.



Pesimista izango naiz, baina konfidantza hori galduta daukat. Inoiz zerbait ilegala egin behar badut, ez dut internet bidez egingo. Baina GMail zerbitzu hori seguru oso ona dela.

Erantzun

Sartu