Teknologia albisteak
4

Telezaborra

Erabiltzailearen aurpegia
telezaborra - Gasteiztik
2004-05-11 : 11:05

Bitakora berri bat, eduki "arinak" eta euskaraz.

Euskaraz gero eta webgune gehiago dago Sarean, baina oraindik gutxi dira eduki "arinak" jorratzen dituztenak. Web orri asko erakunde publikoenak dira, beste batzuetan albisteak topatuko ditugu, Kulturaren (maiuskulaz) ingurukoak ez dira gutxi...

Eta bestelako gaiak? Gazteleraz asko dira gai txoroei buruz hitz egiteko webguneak, baina euskaraz...

Bada, hutsune hore betetzera dator Telezaborra bitakora berria.

Telezaborra, zabor-kultura, udako musika, freak-eak, marrubizko Nocilla, Andrés Montes... horiek izango dira gure gaiak.

Interesantzen bazaizu... http://blogs.ya.com/telezaborra

Erantzunak

Gontzal Goikoetxea Garmendia
2004-05-11 : 11:59

Zurekin erabat ados nago. baina zaborra beste leku askotan ere topa dezakegu. Adibide gisa joan den asteko Argia aldizkarian Julen Zabalok delakoak idazten zuena. Eta honi buruz gagozkiolarik, hauxe esan dezaket:

JULEN ZABALOK HIPOKRESIA maixua dela, eta bere idazkiak edozein zabor modukoak lain balio dutela,izan ere, honako erreflexioak etorri zitzaizkidan lehengoan.





"Benetan harrigarria Julen Zabalok joan den asteko Argian “M-11 eta espiritu kritikoa” izeneko iritzi-artikuluan esandako hitzak. Espiritu kritiko faltaz eta PP-ri segidismoa egiteaz salatzen ditu Ibarretxe eta Urkullu. Ni neu ere asunto horri buruz berarekin ados nago, baina Zabalok bere lumaz moral bikoitza oso ongi erabiltzen daki. Askoz ere urrunago geratzen den eginkizuna salatzeko prest dago (martxoaren 11a), hots, Ibarretxe eta Urkulluren jarrerak eskluienteak omen dira “Euskal Herrian bizi arren, jokaera jakin bati jarraitzen ez diona” abertzale ez dela ziotenean. Baina hain izpiritu kritikoa duen batek zergatik ez ditu kritikatzen ere ezker abertzalearen gaztetxoak “Gu gara herria” lemapean topagunea egin eta biltzen direnean? Zergatik modu berean ez ditu salatzen ezker abertzaleko gaztetxo hauek denboran gertuago izan den ekintza batean guztiz eskluienteak agertzen zaizkigunean? Gu gara herria horrek ez al digu beste guztiak “herritik” kanpo uzten? Ibarretxek esan zuena eta ezker abertzaleko gaztetxoak egin zutena ez al dira gauza bera? Non dago bada Zabalok aldarrikatzen duen izpiritu kritikoa? Edo izpiritu kritikoa ere bere nahietarako erabiltzen al du? Ez al gara herria haiek bezala pentsatzen ez dugunok? Ez al zaio Julen Zabaloren jarrera honi hipokresia deitzen? Ez al dago bera ere ezker abertzalearen ideiekin alienatua beste batzuk EAJ-ren ideiekin dauden modura?



Urteak eta urteak daramatzagu Euskal Herria puta honetan EAJ eta ezker abertzalearen hipokresi berberak jasaten, beraien ideologia hutsa, faltsua eta engainagarria pairatzen. Noiz arte? Hauek baino ez al dira Euskal Herria? Hauekin ez gaudenok eta abertzale sentitzen garenok ez al gara Euskal Herria? Eta bertako basko ez abertzaleak ez al dira Euskal Herria? Ezker abertzaleko gaztetxo faszistentzak eta EAJko arrazista askorentzat, jakina, EZ GARA Euskal Herria. Mao eta Arana, bata bestearengandik uste baino gertuago daude! Aska dezagun Euskal Herria bi lerro eta alderdi hauen gezur eta faltsukerietatik".







Luistxo Fernandez
2004-05-11 : 12:27

Ez dakit nor zaren, telezaborlari, baina zorionak. Uste dut interesa piztekoa modukoa dela zure blog-a. Telebista gustatu eta telebista ezagutzen duen norbaiten profila zenuela esango nuke, baina ez dakit. Edozein modutan, animo. Irakurle bat bederen badaukazu jada.



Sikiera harira datorren erantzun batekin ere hornitu nahi nuen hau.

Nineu
2004-05-11 : 13:43

Bigarren irakurlea ere irabazi duzu ;-)

Proixa
2004-05-11 : 15:51

Beti pentsatu izan dut hizkuntza batek behar duen statusa lortu duela, beste hizkuntzatan aurki ditzakegun txorakeria guztiak aurkitu ditzakegunean.

Horretan pensatzen nengoen, ta web gune bat egin nuen, telebistan ematen dauden telesaila bati buruzkoa. Baina nola telesaila honi buruzko gaztelerazko web gune gehiago dagoen, ez dut ia bisitarik. Hala ere batzuk baditut ...



http://proixa.webgune.net

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago