Teknologia albisteak
2

Patentatu zure hiria!

Erabiltzailearen aurpegia
Komertziala
2004-07-14 : 11:07

"Patentatu zure hiria!" lelopean gazte talde enpresari berriak, www.europatentes.tk webgunearen sortzaileak, Europako Kontseiluak software patenteen lege proiezkuaz jakitun, patentazio enpresa-jarduera berri bat martxan jartzea erabaki du.

Pasa den ekainaren 5ean, Bilboko erdiguneko zenbait lekutan pegatina bitxi batzuk agertu ziren; kaleko semaforoak eta bidegurutzeak, telefono kabinak eta kalean egunero erabiltzen diren zenbait tresna sinbolikoki patentatuz. Ekintzaile ezezagun batzuek gure bizitzan ohikoak diren zenbait gauza patentatzearen absurdoa utzi nahi izan zuten agerian, software patentatzeak honen garapena izugari moteltzen duela salatzeko.

Euren burua enpresaburu gazte moduan azalduz, eta "Europako Kontseiluak onartu berri duen lege proiezkuaz jakitun" euren enpresa proiektua abian jarri dute. Gazte horiek "ez dute baztertzen abokatuengana jotzeko aukera, herritarrei erregistratu berri duten patente horiek erabiltzeagatik ordaintzeko".

Ekintzaren ostean, Indymedia Euskal Herrian jarri zuten agiean azaldu zituzten euren ekintzaren arrazoiak, eta euren webgunerako lotura jarri zuten. Bertan, Microsoften webgunearen parodia egiten duen bertsio itxuraldatua aurkituko dugu. Gogorarazi beharra dago berriki Microsoftek klik bikoitza patentatu duela, eta hori ez da txantxa bat. Oraclek ere blog edo bitakorak patentatu dituela dio eta horrelako jarreren beste hainbat adibide daude Europatentes webgunean. SGAE ere badago euren arerioen artean, besteak beste, tabernetako jabeei musika ipintzeagatik ordainarazi nahi izateagatik. Patenes actuales atalean dagoeneko taldekideek patentatu dituzten gauzak ageri dira, baina gogoratu, erabili nahi izanez gero, ordaindu beharko duzuela.

Softwarearen gaineko patenteen aurkako mugimendua hazten ari da munduan, eta horren erakusle da fightthepatent.com, patenteak direla-eta bere proiektua beste enpresa baten salaketak geldiarazi zuen enpresa baten protesta webgunea.

Informazio gehiagorako: http://www.europatentes.tk

Erantzunak

Jabi Zabala - sarean.com
2004-07-19 : 23:21

Nire testuak, (goian fusilatua kasu) nireak dira, baina libreki kopiatu eta erabil daitezke, sarean.com-en jarrita daukadan Creative Commons lizentziaren arabera. Webguneko oharrean zehazten dudanez, erabiltzeko baldintza bakarra egiletzaren aitortzea edo aipamena jartzea da (jatorrizko testuarekiko lotura gehituz). Gainontzean oso ona da informazioa libreki banatzea, dudarik gabe.


Editorea
2004-07-20 : 12:05

Aupa Jabi,


Guri testu hau kanpotik heldu zaigu. HTML-an idatzia eta txukun idatzia, gainera.


Albistea Indymedian agertu zen eta baita gero barrapunto-n ere. Guk irakurri genuen albistea Sustatuko "moderatu" kolan. Txukuna iruditu eta argitaratu egin dugu. Ez genuen jakin, eta ez dugu jakin zure mezua irakurri arte, "fusilatutako" albistea izan dela. Hala ere, dagokionari berea. Ez dago ez sobera iturria aipatzea, are gutxiago sarean.com moduko iturria bada. Komertziala anonimoak egin behar luke eta editore hau ere abilago ibili bazen jakingo luke Sarean.com-en agertua zegoela... En fin.


Erantzun

Sartu