Teknologia albisteak
6

Bilaketa bitxiak Googlen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-09-13 : 11:09

Askotan idatzi izan dugu Sustatun bilatzaileen inguruan eta, batez ere, Googlen inguruan. Baina, inork egin ote du inoiz ondoko galdera? Zer bilatzen du jendeak Googlen eta beste bilatzaileetan? Josemiguel.net-ek, galdera horri erantzun nahirik, bilaketa xelebreenak batzen dituen webloga egin zuen.

Quebuscasque.com blogean jendeak bilaketak egiterakoan erabiltzen dituen esaldi xelebreenak bildu dituzte, iruzkin labur batekin batera. Harrigarria da jendeak ze bilatzen duen ikustea eta, batez ere, zer-nolako hitz klabeak erabiltzen dituzten gauza konkretu bat aurkitzeko.

Blogean parte hartzeko erregistratu beharra dago, eta horretarako bilatzaileetan alta emandako Interneteko domeinu propioa eduki behar da. Quebuscasque.com bloga duela urte t'erdi sortu zuen Jose Miguelek eta dagoeneko 300 bat kolaboratzaile ditu.

Sartu eta arakatu pixka bat, perla ederrak daude benetan!

Erantzunak

Sustatu
2004-09-13 : 19:14

Bilatzaileen bidez Sustatura ere iristen dira hainbat bisitari. Bilaketetan, hitzik erabiliena "sustatu" bada ere, ezohiko hitz eta esaldiekin egindako bilaketen emaitzetan ageri da sustatu.


nik.sex hitzarekin, adibidez, hiru sarrera egon ziren abuztuan.


tolosako ekonomia-ren inguruko informazio bila 11 sarrera egon ziren ekainean.


north american basque organization-ekin, adibidez, hilero egoten dira zenbait sarrera.


rome was not built in a day esaldiarekin sei sarrera egon ziren joan den martxoan eta zazpi urtarrilean.


coca cola lata-ren bila lau aldiz bisitatu zuen norbaitek Sustatu otsailean.


Nabigatzaileen artean, hauek erabilienak:


  • Internet Explorer.......%72.40

  • MSIE 6.0....... %43.55

  • Netscape .......%17.77

  • Mozilla/5.0....... %13.88

  • MSIE 5.0 .......%10.22

  • MSIE 5.5....... %9.38

  • MSIE 5.01 .......%6.89

  • Googlebot/2.1 .......%2.43

  • ia_archiver .......%1.95

  • Mozilla/3.01 .......%1.52

  • FAST-WebCrawler/3.8....... %0.93

  • MSIE 5.22 .......%0.82

  • AvantGo 5.2 .......%0.68

  • Mozilla/4.51 .......%0.67

  • MSIE 4.01 .......%0.55

mikel
2004-09-13 : 19:38

ez ditet estatistikak ulertzen. Hoien arabera, eta msie=microsoft-internet-explorer dela jakinda, sustatu.com-en bisitarien %130 -ak inguru (ez dut batuketa osoa egin) erabilzen al du msie?



pd: honetaz gain, mesedez kontutan hartu jende askok bere nabigatzailea msie bezala identifikatzeko konfiguratua duela, webgune batzuek bestela ez dietelako sartzen uzten. Nik neuk opera darabilt, eta opera bezala identifikatzeko ezarria daukat.



muxu baaaatttt

Linuxeroa
2004-09-14 : 00:29

Aupa Mikel:



Ha da bai, %80k Windows-a erabiltzen du, baita Internet Explorer-a ere.



Gutxi gara Linux-a edo MAC-a erabiltzen dugunok. Beste edozein webgunean estatistikak antzekoak izaten dira...

Galder
2004-09-14 : 01:54

Nik, laburtuta, horrela ulertzen ditut:



* Internet Explorer.......%72.40 (MSIE 6.0, MSIE 5.0, MSIE 5.5, eta denak barne)



* Netscape .......%17.77 (Mozilla bertsioa ezberdinak barne Mozilla/5.0, Mozilla/4.51, ...)



* Googlebot/2.1 .......%2.43



* ia_archiver .......%1.95



* FAST-WebCrawler/3.8....... %0.93



* AvantGo 5.2 .......%0.68



...



Sustatuk argitu beharko du...



Baina horrela bada, Explorerren erabilera Sustatu ikusteko normala baino txikiagoa da (bataz bestekoa %94,4 da). Aldiz Mozilla gehiago erabiltzen da Sustatun (%5era ez da ailegatzen mundu mailan)



Beste euskal webguneetan berdina gertatzen da? Mozilla euskaratzearen eragina? Daturik bai?

Luistxo
2004-09-14 : 13:07

Jarraitzen dudan blog batean (zeinak, bide batez, Sustaturen azpiegitura berbera darabilen, Zope), gaur iragarri da lehen aldiz nabigatzaile estatistiketan lehen postua galdu duela MS IExplorerrek: Tomster


Jabi - sarean.com
2004-09-16 : 11:55

Nire bitakoran ere gai hori aztertu dut estatistikak begiratuz eta, noski, nirera ere jendea bilaketa bitxiak eginez heltzen da, bisitarien %89 bilatzaile batetik igaro gabe zuzenean sartzen diren arren.


Gako-hitzen top ten-a egin dut eta hauek izan dira 2004ko lehen sei hilabeteetan jendea sarean.com-era bideratu duten hitzik bilatuenak:


sektak, heriotz zigorra, anje duhalde, sex men, euskal liburuak, hasiberriak, klasizismoa, ruper ordorika, komikiak eta ume gaiztoak.


Baina hitz batzuk beti sailkapen horretan mantentzen diren arren, hilabete batetik bestera aldatzen dira haietako asko. Adibidez, iraileko lehenengo egun hauetako hitz eta hitz sortarik bilatuenak, hurrenez hurren, hauexek izan dira: www.sexu.com, sexmen, hondarribiko jaiak, euskal liburuak, futura 2000, lan bila, sexu.com, abestien letrak, herri norte eta elektrotuna.


Bilaketen %51,6 google.es-etik datoz. Ondoren yahoo.com (%14.9), google.com (%9,7), msn.com (%6,6) eta google.fr (%3,5) datoz. Bistan da hegoaldeko jende gehienak google.es erabiltzen duela, Googlek hala egitera bideratuta, nahiz eta aipatu genuen prozedura bat egon badagoen google.com-ekin jarraitzeko.


Erantzun

Sartu