Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Sustatu.com: Zinemaldiko lehenengo weblog akreditatua

Sustatu ¦ 2004-09-17 ¦ 10:01 ¦ Zinema

Zinemaldian 1.000 kazetarik dute akreditazioa. Horien artean 250 dira atzerriko komunikabide batekoak eta gainontzekoak Espainiako Estatuko komunikabideetakoak dira. Webguneetako kazetariek ere badute akreditazioa, guztira 17 bat dira, tartean dago Sustatu.com; blog bakarra.

Publizitatea

Sustatu.com-eko akreditazioarekin joango da Zinemaldira Xabier Mendiguren Elizegi idazlea eta Sail Ofizialeko filma ikusi bezain laster emango du horren berri bai Sustatun, bai bere blog pertsonalean, Egunen harian.

Lehenengo webloga eta euskaraz

Sustatuko akreditazioarekin joango da Mendiguren eta Sustatu da aurtengo Zinemaldiak akreditazioa eman dion weblog bakarra. Eta esango genuke inoiz Zinemaldian egon den weblog bakarra dela. Garrantzi handia du horrek, jakinda, gainera, euskarazko bakarrenetakoa dela.

Hauek dira akreditazioa duten Euskal Herriko webguneak:

Begira.com

Donostilandia.com

Enterat.com

Zinema.com

Iaz, adibidez, 1.238 kazetari egon ziren akreditatuta, 568 komunikabideetakoak eta horietatik 45 telebista kateak ziren. Ez dute aipatzen weblogik egon zenik, Sustatu.com da lehenengo weblog akreditatua Zinemaldian.

Erantzunak

  • Re: Sustatu.com: Zinemaldiko lehenengo weblog akreditatua

    newton ¦ 2004-09-17 ¦ 16:36

    Zorionak 1šak izateagatik... Jarraitu horrela, Euskal Weblogak gero eta gehiago... :D

    Erantzun honi
  • Badaude beste bloger batzuk

    Sustatu ¦ 2004-09-22 ¦ 10:42

    Errektifikatzea zuzena da. Donostiako Zinemaldian badira Xabier Mendigurenez gain, beste blogger bi:

    Hala ere, aipatu Xabier Mendiguren dela euskaraz lan egiten duen Zinemaldiko bloger bakarra.

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari