Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Poxpolin zinta zaharra Interneteko piraten sareetan

metaltrainer ¦ 2004-11-03 ¦ 09:32 ¦ Musika

Irakaskuntzan urteren bat edo beste daramatenek ezagutuko dute Poxpolin zinta famatua. Orain Interneten dago eMule/eDonkey-ren sarean deskargatzeko moduan.

Publizitatea

Duela 30 urte inguruko zinta da, eskuz grabatu, margotu eta banatutakoa. Garai haietan euskal kantuak ikasteko zinta gutxi zegoen haurrentzat, eta irakasle talde baten ekimenez hainbat kantu bildu ziren. Gero, grabaketak egin eta zintak banatu zituzten.

Guztira 47 kanta

Grabaketa oso primitiboa da, medio oso gutxirekin egina eta kalitatean nabari da. Urteak ere ez ziren alferrik pasatuko, eta zinta ere ez dago egoera onenean. Hasieran kanta bakoitzaren letrak errezitatzen dira. Orain 30-etik gora eta ikastolan ibilitako edonork gogoan izango ditu hango hainbat kanta, seguru baietz.

Zintan 50 Abestiak umeentxat (sic) irakur daiteke, baina guk 47 bakarrik aurkitu ditugu. Horietako zenbait aipatzekotan:

  • Xagu txiki xagu maite.
  • Elurra teilatuan
  • Zubiri zubiri
  • Txalo pin txalo
  • Horra hor goiko
  • Mendizaleak aurrera
  • Basatxoritxu
  • Usoa ponporronila
  • eta beste asko...

Orain MP3an

Zinta harribitxi bat delakoan, MP3-ra pasatu eta CD batetan grabatu dugu, galdu ez dadin. Ondoren, eMule/eDonkey sarean jarri dugu edonork deskargatzeko moduan. Horretarako nahikoa da konektatu eta poxpolin hitza bilatzea.

Hau egin dugu pentsatuz ez dugula orain egile eskubiderik urratuko, hainbeste urte pasa eta gero. Hala ere, norbaitek horrelakorik gertatzen dela ustez gero, esan dezala hemen bertan eta zuzentzeko bideak jarriko ditugu, noski.

Informazio gehiago

Zinta honen sorkuntzaz informazio gehiago duenari eskertuko diogu hemen idaztea, gehiago jakin dezagun: nork kantatu zuen, nork egin zuen azala, banaketa nola egin zen eta abar.

Eskuz margotutako zintaren azala hor jartzen dugu, zertaz ari garen ikus dezazuen.

poxpolinzinta.jpg 40KB (41349 byte)

Erantzunak

  • Re: Poxpolin zinta zaharra Interneteko piraten sareetan

    Iker ¦ 2004-11-03 ¦ 10:34

    Eskerrik asko bene-benetan hau egin duzutenoi. Testua irakurtzen nuen bitartean zirrara galanta sentitut dut bizkar hezurran hamaika oroitzapen burura etorri zaizkidanean ;-)

    Galdera bat: "emuleratu" duzuen diska hau ez dut gogoratzen, baina bai ordea etxean zegoen zinta berde bat, "Ez utzi haurrei negar egiten" tituluduna. Inork gogoan al du? Nahiz eta gurasoen etxean arakatu, ez dut topatu, eta izugarri gustatuko litzaidake berriro ere entzutea.

    Argitaletxeren batez berrargitaratuko balu gustora erosiki nuke. Bestela, gal ez dadin "Emulen" jartzea ideia bikaina iruditzen zait, eta izugarri eskertuko nizueke.

    Agur

    Iker

    Erantzun honi
    • Arrakasta itzela!

      metaltrainer ¦ 2004-11-04 ¦ 09:29

      Pozten naiz zuri gustatu izana! Hemen publikatu eta ordu gutxiren buruan hamar erabiltzaile inguru ari dira fitxategia deskargatzen.

      Zinta kolekzio txiki bat dut nik etxean, CD-ra pasatzen joateko eta semeari jartzeko. Tartean hor daukat "Ez utzi haurreri negar egiten, ongi portatu beraiekin" hori, eta semeari autoan jartzeko pasatu behar dut CD-ra. Kontua da hor terreno irristagarrian gabiltzala, egile eskubideak eta abar.

      Agian e-mule sarean bertan mezu bat bidali eta hitzegingo dugu!

      Erantzun honi
      • pozaren pozez

        Ainara eta Ninbe ¦ 2005-02-08 ¦ 11:52

        Gaur goizean esnatu nahizenetik , kanta bat dabilkit buruan abesteko prest eta letra guztia jakin barik. Nire iloba jaio zenean ahizpa eta biak ibili ginen haurtzaroko kantak oroiztaratzen, bihen oroipen urrien artean kanta batzuk eta diska baten izenburua bereskuratu genituen “ ez utzi haurrei negar egiten”, bertan neskatila baten irudia eta hondoa berdez marraztuta zegoen. Aspaldi galduta daukagu diska hura, zekarren letra liburuxka ere, zoritxarrez bada, liburuxka irakurriz gure memoria gehitu bait genezake. Internetean zuen mesuak irakurtzeak pozez bete nau bihotzak! esango zenidakete, non, nola bereskuratu dezakedan diska hori?
        Gure ondorengoek, gure hazierako kantak entzun dezaten.

        Erantzun honi
      • Re: Arrakasta itzela!

        Edurne ¦ 2005-11-02 ¦ 17:03

        Mesedez!!!!! nik ere asko maite dut zinta berde hori, neskatila aurrean daukan hori, ... e-mulen sartzen baldin baduzu, mesedez esaidazu zein izenarekin egiten duzun, .... nire haurtxaroko zinta da, eta ez da inon saltzen, eta nire alaba txikiari jarri nahiko nioke.

        Ez dakizu zein nolako harribitxia duzun etxean, ...

        Aldez aurretik, milaesker!!

        Erantzun honi
        • Re: Arrakasta itzela!

          metaltrainer ¦ 2005-11-02 ¦ 17:11

          Oraintxe bertan razorback 2.0 zerbitzarian nago, eta metaltrainer da nire nick-a!

          Erantzun honi
          • Re: Arrakasta itzela!

            Edurne ¦ 2005-11-03 ¦ 17:36

            Barkatu, alabari kasu egiten nengoen, ... berriro konektatuko zinateke, mesedez????

            Milaesker aldez aurretik.

            ah! gep da nire nick-a. :-)

            Erantzun honi
  • Re: Poxpolin zinta zaharra Interneteko piraten sareetan

    maria ¦ 2005-10-21 ¦ 12:41

    kaixo,

    oso ideia ona zen, baina saiatu naiz bilatzen emulen eta edonkey eta ez da agertzen. Badago lortzeko modurik?

    Ondo izan

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari