Teknologia albisteak
40

Espainiako (eta Euskal Herriko) disko onenen zerrenda

Erabiltzailearen aurpegia
Iban Zaldua - Iraganetik
2004-11-12 : 12:11

Rockdelux musika-aldizkariak 20 urte bete ditu eta, ospatzeko-edo, ale berezi bat kaleratu du espainiar musika pop/modernoaren nolabaiteko historia laburbilduz. Bertan ere Espainian egindako 100 disko onenen zerrenda plazaratzen du; tartean, sei disko euskaldun, edo hamabi, gaztelaniazkoak kontuan hartuta.

Abstrakzio bat eginez, eta Berria egunkarian agertutako albistearen ildoari jarraituz (hemen), euskal disko onenen zerrenda txiki bat osa daiteke; hauxe litzateke:

  1. Negu Gorriak, Borreroak baditu milaka aurpegi (Esan Ozenki, 1993).
  2. Mikel Laboa, Bat hiru (Herri Gogoa-Elkar, 1974).
  3. Fermin Muguruza, Brigadistak Sound System (Esan Ozenki, 1999).
  4. Anari, Habiak (Esan Ozenki, 2000).
  5. Lisabö, Ezarian (Esan Ozenki, 2000).
  6. Hertzainak, Hertzainak (Soñua, 1984).

Hau bihurtuko litzatekeena, gaztelaniaz edo ingelesez kantatzen duten (Hegoaldeko) euskal herritarrek egindakoak gehituz gero:

  1. Family, Un soplo en el corazón (Elefant, 1994).
  2. Derribos Arias, En la guía, en el listín (Gasa, 1983).
  3. Negu Gorriak, Borreroak baditu milaka aurpegi (Esan Ozenki, 1993).
  4. Mikel Laboa, Bat hiru (Herri Gogoa-Elkar, 1974).
  5. Fermin Muguruza, Brigadistak Sound System (Esan Ozenki, 1999).
  6. La Buena Vida, Soidemersol (Siesta-Polygram, 1997).
  7. Aventuras de Kirlian, Aventuras de Kirlian (Dro, 1989).
  8. Los Bichos, In bitter pink (Oihuka, 1991).
  9. Anari, Habiak (Esan Ozenki, 2000).
  10. Le Mans, Entresemana (Elefant, 1994).
  11. Eskorbuto, Anti todo (Discos Suicidas, 1986).
  12. Hertzainak, Hertzainak (Soñua, 1984).

Mota honetako zerrendak beti dira arriskutsu (eta gezurtero), baina onartu behar dut niri, High Fidelity nobela edo filmeko protagonistari bezala, ariketa polita iruditzen zaidala. Dena dela, Rockdelux-ekoen zerrendan atentzioa eman didaten zenbait gauza azpimarratu nahiko nuke:

  • alde batetik, flamenkoaren eta haren hibridoen presentzia handia. Argi dago espainiartasunaren definizioan (baita espainiartasun musikalarenean ere) flamenkoak rol izugarri garrantzitsu bat betetzen (jarraitzen) duela.
  • beste alde batetik, ildo progresiboko diskoen pisua, agian ez erabatekoa, baina deigarria Rockdelux-en 200. zenbakian argitaratu zuten “nazioarteko” 200 disko onenen zerrendan progresiboak zuen presentziarekin: zero patatero. Egia da, salbuespenak salbuespen (Triana) Katalunia aldeko kantari eta talde hippy-freakiak direla ildo honetako gehienak (Música Dispersa, Máquina!, Pau Riba etab.), baina bitxia da aurreko zerrendarekiko kontrastea.
  • Alaskaren agerpen etengabeak. Bere traiektoria osoko enkarnazioen berri ematen digu zerrendak, Kaka de Lux-etik hasita Fangoria-raino.

Hauxe duzue, adibide gisa, sei disko espainiar onenen zerrenda, Rockdelux-en ustez:

  1. Veneno, Veneno (CBS 1977).
  2. Camarón, La leyenda del tiempo (Phillips-Polygram 1979).
  3. J. M. Serrat, Mediterráneo (Novola-Zafiro 1971).
  4. Vainica Doble, Heliotropo (Ariola 1973).
  5. Alaska y Dinarama, Deseo carnal (Hispavox 1984).
  6. Morente & Lagartija Nick, Omega (El Europeo-Karonte 1996).

Euskal musikaren kasuan, argi geratzen da Rockdelux-en maitasuna Esan Ozenki (egun Metak) etxearekiko eta, salbuespen ebidente eta ebitaezinak alde batera utzita (Laboa, Hertzainak) bestelako seiluen emaitzen inguruko ezjakintasuna. Bereziki deigarria egin zait Ruper Ordorikaren eta, batik bat, Itoizen ausentzia: azken honen prog-aldia alde batera utzita (niri ere homologagarria iruditzen zaidana), zerrendan bai ageri diren Nacha Pop edo Radio Futuraren mailako pop-rock nuevaolero bikaina egin zuten (eta, jakina, Alaskarenaren gainetik)… baina, tira, badakigu zein den istorioa.

Atrebentziaz, nire seiko zerrenda alternatiboa plazaratuko dut amaitzeko. Jakina, oso lotuta dago disko horiek guztiek ekartzen dizkidaten oroitzapenekin (baina ziur nago hala izan dela ere Rockdelux-en zerrenda osatzeko bozketetan parte hartu duten kritikarien kasuan ere).

  1. Itoiz, Espaloian (Elkar, 1985).
  2. Ruper Ordorika, Hautsi da anphora (Xoxoa, 1980).
  3. Hertzainak, Hertzainak (Soñua, 1984).
  4. Jabier Muguruza, Boza barruan (Elkar 1994).
  5. M-ak, Barkatu ama (IZ 1989).
  6. Zarama, Indarrez (Discos Suicidas 1984).

Sustatuzale gehiago animatzen bada, zerrenda osoago bat egiteko abiapuntu izan daiteke, agian …

Erantzunak

Aitor
2004-11-12 : 14:03

Nere zerrenda:



1.- Borreroak baditu milaka aurpegi (NG)

2.- Frango Funts (Danba)

3.- So'ik so(Ruper O.)

4.- Hertzainak (Hertzainak)

5.- Denbora (PiLT)

6.- Jaiotze Basatia (Su Ta Gar)



Gustoak dira, askotan momentuak.



(eta kanpoan geratu zaizkidanak...)

Onena
2004-11-12 : 14:52

Nerea berriz:



1- Hertzainak (Hertzainak).

2- Jaiotze Basatia (Su ta Gar).

3- Negu Gorriak (Negu Gorriak).

4- Ikusi eta Ikasi (Delirium tremens).

5- Dena ongo dabil (Zarama).

6- Espaloian (Itoiz).

Ariatxur
2004-11-12 : 15:12

Horra hor neurea:



1.- PI.L.T, "Denbora"

2.- Kortatu, "Azken guda dantza"

3.- DUT, "At"

4.- AMA SAY, "Say ama"

5.- Negu Gorriak, "Borreroak baditu milaka aurpegi"

6.- Delirium Tremens, "Ikusi eta ikasi"

7.- Su Ta Gar, "Hortzak estuturik"

Iñakitz
2004-11-12 : 19:55

Ikusten dudanez, 'Euskal Herriko' musikari hoberenen artean inork ez du aipatzen Ipar Euskal Herriko musikaririk. Ez euskaraz kantatzen duenik, ez eta frantsesez kantatzen duenik ere. Zergatik ote da? Bertan ez ote da musika onik egiten?

Garikoitz
2004-11-12 : 20:51

> Ikusten dudanez, 'Euskal Herriko' musikari hoberenen artean inork ez du aipatzen Ipar Euskal Herriko musikaririk.



Iñakitz, uste dut jolas honen helburua dela norberaren sei euskal disko gogokoenak aipatzea, edonongoak direlarik ere, eta ez euskal herrialde bakoitzetik talde bat aukeratzea.

Patxi Lurra
2004-11-12 : 20:53

Hauexek dira neure ustez euskarazko 6 onenak, ordenau barik. Oskorri sartu dot RDL-ren erizpidei jarraituz: eurek Camarón sartu dabe eta bestelako flamenkoak, rokeroak ez direnak. Neuk Oskorri, rokeroak be ez direnak.



Azkenik, Iñakitzeri galdetu nahi deutsat ea haren eritziz zein dan Iparralden egindako diskorik onena, bat bakarrik. Neuk Erramun Martikorena izendatuko nuke Iparraldeko abotsik ederrena, eder-ederra baiteuko gizonak. Diskoak ez ditut ezagutzen bata edo bestea aipatzeko.



Beraz sei onenak, neure ustez:



- Itoiz: "Eremuko dunen atzetik dabil...".

- Ruper Ordorika: "Ez da posible".

- Oskorri: "Alemanian Euskaraz".

- Hertzainak: "Hertzainak".

- Negu Gorriak: "Salaam. Agur".

- Kuraia: "Kuraia".



Mikel Irizar
2004-11-13 : 08:17

Ezagun da idazten ari zaretenon adina, hain zuzen gogoan ez dituzuelako euskal musikaren 'oldies'ak. Irten direnetako batzuk nire zerrendan sartuko nituzkeela esanda, hauek dira boteprontoan nire sei 'oldie' maitatuak:

1. Errobi: 'Ametsaren bide'

2. Haizea: 'Haizea'

3. Oskorri: 'Plazarik plaza'

4. Juan Carlos Perez: 'Atlantic River'

5. Ruper Ordorika: 'Bihotzerreak'

6. Xabier Lete: 'Ni naiz'

jon aranburu
2004-11-13 : 21:32

Polita izango litzateke denon iritziak bilduta (inkesta bat eginez alegia) euskal diska onenen zerrenda koxkor bat egitea.



Hemen nirea (hurrenkera zehatzik gabe):

Hiru Truku: Mendebaldeko Euskal Baladak I

Ruper Ordorika: Gaur

Hertzainak: Hertzainak

Mikel Laboa: 14

Kepa Junkera: Bilbao 00:00h

Negu Gorriak: Borreroak baditu milaka aurpegi

Iban Zaldua
2004-11-13 : 22:23

Horretan ari naiz, erantzunak biltzen eta bataz-bestekoak ateratzen (horregatik da inportantea ordena zehaztea, baremoak egin ahal izateko).

Albistea desagertzean Sustatu-n agertutako zerrenden "emaitza" eskaintzeko asmoa daukat...

musikazalea
2004-11-14 : 00:46

Nire zerrenda:



1- Zein?: Seiehun eta bi

2- Lisabö: Ezarian

3- Akauzazte: Ur gardenak

4- Fermin Muguruza eta dut: ireki ateak

5- Wagon Cookin: Appetizers

6- Miztura: Begura



Gaur hauek aipatu ditut... Bihar ziurrenik beste batzuk aipatuko nituzkeen.

musikazalea
2004-11-14 : 01:04

Beste gauza bat. Zerrendak ikusi, eta konturatu naiz euskal talde oso on asko ez direla aipatu ere egiten. Euskaraz abesten ez dutelako izan daiteke, baina susmoa dut Sustatuko irakurle gehienek ez dituztela ezagutzen, eta aipatu egingo ditut.


Audience adibidez...lehenago jo zuten FIB jaialdian Euskal Herriko toki askotan baino. Bizkaitarrak dira. Pop-a jorratzen dute. http://www.hotsak.com/A/Audience/second_handed


Wagon cookin ere, Europan, japonian...askoz ezagunagoak dira, hemen, Euskal Herrian baino. Jazza eta musika elektronikoa nahasten dituzte, eta Iruñakoak dira. Nahiko arrakasta lortzen ari dira eta oso kritika onak izaten ari dira. http://www.wagoncookin.com/


Athom Rumba. hauek ere ezagunagoak dira hemendik kanpo, bertan baino.


...


Julen
2004-11-14 : 18:20

Bai, nik ere bai gaur batzuk aipatzen ditut, baina bihar beste batzuk izan litezke, apika.


Nire zerrenda subjetiboa:


  1. Lisabö - Ezarian

  2. Miztura - Begura

  3. Amodio - Vol.I

  4. Anari - Habiak

  5. Dut - At

  6. Anari ta Petti - Anari ta Petti

Patxi Lurra
2004-11-14 : 18:59

Ordena inportantea baldin bada, ordenauko ditut ba neure aukerak:



1. Itoiz: "Eremuko dunen atzetik dabil...".

2. Oskorri: "Alemanian Euskaraz".

3. Negu Gorriak: "Salaam. Agur".

4. Ruper Ordorika: "Ez da posible".

5. Kuraia: "Kuraia".

6. Hertzainak: "Hertzainak".

Asier
2004-11-15 : 12:27

1. "Jaiotze basatia" (Su Ta Gar)

2. "Borreroak baditu milaka aurpegi" (Negu Gorriak)

3. "No intente hacer esto en su casa" (SA)

4. "Gerra zikina" (Etsaiak)

5. "Kortatu" (Kortatu)

6. "Lur azpian bukatuko duzue" (Baldin Bada)



... baina badira bertze disko on aunitz. Zerrenda luzeagoa egiten ahal da, ezbairik gabe

Luistxo
2004-11-15 : 13:49

RDL-koen zerrenda espainolean, baskoen artean faltan bota dut La Dama Se Esconde-ren baten bat.


Euskal zerrendari dagokionez, horra neurea:


  1. Ruper Ordorika. Ni ez naiz Noruegako errege.

  2. Hertzainak. Hertzainak.

  3. Xabier Montoia. Beti oporretan.

  4. Delirium Tremens. Ikusi eta ikasi.

  5. EH Sukarra. EH Sukarra.

  6. Itoitz. Espaloian.

Bestalde, Iban, uste dut zure eta RDL-ren datozen mendeetarako hit-paradeak, printzipioz, kanten gainekoak izan beharko direla. Album-a, kontzeptu gisa, hiltzat jo daiteke. Kantuz kantuko deskarga legal eta ilegalekin hil dugu.


Bide batez, zorionak Itzalak liburuagatik. Sustatu prezeski aipatzen duen Conspiration.com ipuina ere sartu duzu han, Egunkarian argitaratu zen zutabe hura... Nahi baduzu berriz gurekin konpartitu, berriz bidaltzera gonbidatzen zaitut, ez baitago gure artxiboan gordea. Beste bat, aldiz, Egunkariatik kopiatu eta pegatu egin genuen gurean, duela hiru urte: E-maila.


akuilu
2004-11-15 : 14:44

Beti izaten da interesgarria halako sailkapenak egin eta aztertzea. Baina zein kriterio jarraitu dira, zein ezaugarriren arabera egin da sailkapen hori? Salmenta kopuruaren arabera? Irrati formulen arabera? Zeintzuk dira disko onenak, gehien saldu direnak? Soinu kalitate ona daukatenak? Nire ustez askoz interesgarriagoa izango litzateke euskal musikaren historian inflexio puntu bezala jokatu duten talde edota diskoen arabera sailkatzea. Interesgarriagoa izateaz gain ez da horren sailkapen subjektiboa suertatzen, nahiz eta "disko onenak" esan beharrean "disko garrantzitsuenak"esan beharko genukeen. Halako sailkapen bat egiteko 60. hamarkadatik gaur egun arteko musikaren azterketa zehatza egin beharko litzateke, baina ezagun ditudanak sailkatzen ausartuko naiz:



1- Mikel Laboa (bat-hiru)

2- Errobi (Errobi)

3- Eskorbuto (Mucha policia, poca diversión)

4- M-ak (Mmmmmmm...)

5- BAP!! (Bide huts, etxe huts)

6- Anestesia (Anestesia Cerebral)

7- Negu Gorriak (Negu Gorriak)

8- Su Ta Gar (Jaiotze basatia)

9- Underribi (Illusions, Beti Mugan, Orgasmic Toothpics eta Dut)

10- Dut (At)

11- Lisabö (Ezarian)

12- Akauzazte (Ur Gardenak)

Jozulin
2004-11-15 : 17:00

Hona nirea, asko pentzeu barik:



1.- Ametsaren bidea. Errobi

2.- Bizi bizian. Errobi

3.- Gaur . Ruper (Ruperrenak danak dira onak, baina...)

4.- Agur Intxorta maite. Joseba Tapia

5.- Belar Hostoak. Txomin Artola

6.- Hertzainak Zuzenean

7.- 6. Mikel Laboa (edo 4-5, edo 12...)

Martix
2004-11-15 : 17:37

Hona hemen nere zerrendatxoa:



1.Hertzainak, Hertzainak (Soñua, 1984).

2.M-ak, Barkatu ama (IZ 1989).

3.Ruper Ordorika, Hautsi da anphora (Xoxoa, 1980).

4.Itoiz, Espaloian (Elkar, 1985).

5.BAP, Lehertzeko garaia (Esan Ozenki, 1994)

6.Zarama, Indarrez (Discos Suicidas 1984).

7.Kortatu, Kolpez kolpe (1988).

Iban Arantzabal
2004-11-15 : 18:02



  1. Ruper Ordorika, 1980 Xoxoa-Elkar CD

  2. Petti. "Amets bat"

  3. Bide Ertzean," Bide Ertzean" (1998 urria).

  4. Rafa Rueda, "Kea" (2003)

  5. Xabier Montoia "Beti Oporretan"

  6. Gari "Gari", (1997)

  7. Hiru truku (R. Ordorika, J. Tapia, B. Martinez) (1994 Nuevos Medios)

kiribil
2004-11-15 : 18:13

Nire zerrendatxoa:

1. M-ak: Barkatu ama

2. Negu Gorriak: Gure jarrera

3. Ruper Ordorika Hautsi da anphora

4. Mikel Laboa: Bat hiru

5. Bap!!: Zuria beltzez

6. Balerdi Balerdi: Ez gara galdu



Ta bidenabar, erdaraz abesten dutenena ere:

1. Cancer Moon: Moor room

2. El inquilino comunista: lehen diskoa

3. La Perrera: Right side of our minds

4.Los Bichos: In Bitter Pink

5. Atom Rhumba: Backbone ritmo

Iban Arantzabal
2004-11-15 : 18:24

Ui, Kiribil-en meuz irakurri eta akordatu naiz zenbat gustatzen zaidan Balerdi Balerdi. Ahaztu egin dut zerrenda horretan, eta baita Beti Mugan Hondarribiako taldea ere. 6 eta 7 postuetan horietxek. Egia esan, pentsatzen hasita beste batzuk ere egongo dira, baina horietxek gaurkoz.

neu
2004-11-16 : 00:32

Nik ere nire zerrenda, gehienak errepikaturik baina halere hor doa.



1.Mikel Laboa, Bat hiru

2.Itoiz, Espaloian.

3.Hertzainak, Hertzainak .

4.Ruper Ordorika, Ez da posible

5.Beti Mugan, Oreka desorekan

6.Oskorri, Alemanian Euskaraz

7.Su Ta Gar, Hortzak estuturik

8.Kepa Junkera, Bilbao 00:00h

9.EH Sukarra, EH Sukarra.

10.Juan Carlos Perez, Atlantic River

Jozulin
2004-11-16 : 10:42

Ahaztu egin zait. Oso disko ona, oharkabean edo pasatu zena. Eta merezi du, merezi duenez, zerrendan lekua:



Bostak arte. Mikel Errazkin.

ibon
2004-11-16 : 17:35

Musika, gizajoa. Hainbat eta hainbat gezur eta ohitura antzuek inguratzen duten adierazpidea dugu gaur egun, mendeetan zehar eraiki diren topikoen gatibu. Egunotan RDLren zerrendari ere, behar baino garrantzi handiagoa ematen jarraitzen dugu.

Musika baloratzen, goraipatzen edo "diskorik onena" izendatzen ematen dugun denbora, gozatzen ikasi behar dugu oraindik. Niri bost axola aldizkari horrek egiten duen sailkapena, bost axola niri gustatzen zaidana 1000. lekuan egotea. Ezta Sustatun agertu diren sailkapenak ere.



Nick Cave-k MTVren saria jasotzeari muzin egin zionean bidali zuen gutuna datorkit burura orain: "Musika ez da zaldi bat, eta ni ez nago inongo zaldi lasterketatan." Gauza berbera esan ahal zaio "Euskadi Gaztea" edo "Villa de Bilbao" lehiaketei, adibidez.



Ariketa ona da besteen iritziak entzutea, baina are eraikitzaileagoa da, zure lagunari gustatzen zaion diskoa entzutea. Musikak ez du neurgailurik behar, ez du "aditurik" behar. Abesti bakoitzaren azpian lan handia egoten delako eta, batik bat, abestia egin duenaren duintasuna, abestigile bakoitzaren abesti bakoitza Musikak erabili duen adierazpidea delako (esan gabe doa, bere burua saldu duten plastikozko abestigile buruginei ezin zaiela hau aplikatu, musika diruaren mesedetan erabiltzen dutelako).



Beraz, ikas dezagun gozarazten gaituena neurri egokian miresten (kantuak ez du inor aldatzen, kantuak ez du inor fanatiko bihurtzen), eta hainbeste gozarazten ez gaituena errespetatzen.

ibon gaztanbide
2004-11-17 : 11:29

Nere Zerrenda Hauxe da.



Euskaraz

1-BAP - Zuria Beltzez

2-Hertzainak - Hertzainak

3-Itoiz - Espaloian

4-Ruper Ordorika - Hautsi da Anphora

5-Zarama - Dena Ongi Dabil

6-Delirium Tremes - Ikusi eta Ikasi





Erdaraz



1-RIP - No te muevas

2-Cicatriz - Inadaptados

3-La Polla Records - Salve

4-Barricada - Noche de Rock and Roll

5-MCD- Bilboko Gaztetxean

6-Tijuana in Blue + Potato





Hauek ere ezinbestekoak iduritzen zaizkit



1-Epilogo - Parafunk

2-Family - Un soplo en el corazón

3- Waggon Cookin´ - Appetizers





Imanol
2004-11-17 : 19:38

1.- Beti Mugan

2.- Sorotan Bele

3.- EH Sukarra

4.- Kepa Junkera

5.- Hertzainak

6.- Negu Gorriak

Oihane
2004-11-17 : 19:48

Ez diot broman, nire jakintza, euskal musikarena, heltzen da hauxe aukeratzera: takolo,pirritx eta porrotx. Gustatzen zait diskoa.

Oihana Elorza
2004-11-17 : 19:57

Taldeak aipatuko ditut, diskoak ez zaizkit burura etortzen. Balio badu, hauek:


  1. - Fermin Muguruza (Inkomunikazioa)

  2. - Ruper Ordorika (Gaur)

  3. - Hertzainak (Hertzainak)

  4. - Mikel Laboa (Zuzenean)

  5. - Negu Gorriak (Salam Agur)

  6. - Kortatu (Kolpez kolpe)

Iban Zaldua
2004-11-17 : 21:50

Bai, baina zein disko? Beti Mugaren kasuan ez dago zalantzarik, baina besteen kasuan? Kontua ez da talderik onenak proposatzea, albumik onenak baizik. Animo!

Josu Aztiria
2004-11-17 : 22:43

Ez dakit onenak, baina gehien eragin didatenak hauek dira:



1. Ama Say (Ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen)

2. Negu Gorriak (Gure Jarrera)

3. BAP (Zuria Beltzez)

4. Danba (Esamesaka)

5. M-ak (Barkatu Ama)

6. Ruper Ordorika (Ni ez naiz Noruegako Errege)

7. Parafunk (Epilogo)

8. Family (Un soplo en corazón)

9. Dut (Dut)

10.Xabier Montoia (Beti Oprretan)



Eta kanpoak geratu direnak....

Gaizka (irratitik)
2004-11-18 : 12:24

HOOLA!



Ni be irakurri dot Rockdelux hori eta asko poztu naiz Eskorburo, Anari eta beste euskal talde guztiak ikustean. Gainera uste dot normalian baino hobeak dirala artikuluak (irakurri Camaronena) Rockdelux izateko... Nire zerrenda



AT-DUT,

ZURIA BELTZEZ-BAP!!!

BARKATU AMA-Mak

AMETS BAT-PETTI

HORTZAK ESTUTURIK-SUTAGAR

GORROTOAREN AHOTSA-ANESTESIA

Izaskun Ojanguren
2004-11-18 : 15:36

Niretzako onenak:



- Nor da, Ruper Ordorika



- Hertzainak rekopilatorioa, Txibiston grabatua



- Negu Gorriak Agur salam



- Fermin Muguruza, inkomunikazioa



- Mikel Urdangarin Espillue



- Kuraia Kuraia



Horietxek kafe baten bueltan akordatu zaizkidanak.

Aupa Zein!
2004-11-22 : 21:06

Ama Say, Itoiz eta Mikel Laboa dira gaina jo dutenak nire ustez. Zerrenda:



1. Ama Say. "Say Ama".

2. Mikel Laboa. "13".

3. Itoiz. "Ambulance".

4. Anari. "Habiak".

5. Berri Txarrak. ""Libre"

6. Delirium Tremens. Zuzenekoa.

7. Kortatu. "Kolpez Kolpe".

8. Athom Rumba. "Backbone Ritmo".

9. Negu Gorriak. "Gora Herria".

10.Piztiak (ez dut gogoan ze diska den).

Epikuro
2004-11-23 : 15:58

RDLn nazioarteko disko onenen artean bazen disko progresiborik, bai horixe. Oso gutxi, egia da, eta puntu arraro samarrekoak, baina han zeuden "In The Land Of Grey And Pink" (Caravan) eta Robert Wyatten lehenengoa.



Asko iruditu zitzaidan aldizkari horretan, progresiboekiko azaltzen dituzten aurrejuzku guztiak kontuan harturik. Niri bi disko horiek oso estimagarriak iruditzen zaizkit, baina progresioboen lorpenak ez ziren Canterburyra mugatu.

pasket
2004-11-24 : 11:34

Hau da nire zerrenda:



  • 1. Miztura - Begura

  • 2. Xabier Montoia - Beti oporretan

  • 3. Zein? - Seiehun eta bi

  • 4. Mikel Laboa - Bat hiru

  • 5. Anari - Habiak

  • 6. Lisabö - Ezarian


 

G. H.
2004-11-24 : 13:47

> 2. Mikel Laboa. "13".



Nik dakidala, Mikel Laboarendako ez dok hamairu. "12" diskotik "14"ra salto egin zuen. Oker banago, kopia bat bidali.

Aupa Zein!
2004-11-24 : 16:20

Arrazoi duzu, konfunditu egin nintzen. Laboak amua jarri eta nik jan. 14 da "Hegazti errariak" kanta izugarriarekin hasten dena ezta? "Nao es tu" ere gaindiezina iruditzen zait. Gure bazterrak, Camaroni omenaldia, Oroitzen zaitudanean ama, Assentire de grat, Gure oroitzapenak... bata bestearen atzetik datozen perlak. Diska honekin hunkitzen ez denik ez da jaio, ni behintzat guztiz hunkitzen nau.

Iban Zaldua
2004-11-27 : 15:10

Bueno, nire Rockdelux-eko alean ez dut inondik aurkitzen Caravan-en diskoaren aipurik; Wyatt-ena rock progresiboa kontsideratzea, bestalde... baliteke, baina oso ertzeko progresiboa da, konparatuta King Crimson, Yes, Pink Floyd edo Genesis-ek praktikatu zutenarekin... Bestalde, Wyatt-i pelota handia diote RDL-n: haientzako ez da jada, ziur, rock progresiboko artista.


Ikuspuntu horretatik, progresiboagoak iruditzen zaizkit zerrenda horretan agertzen diren beste bi disko, Led Zeppelin-en IV, edo Can-en Tago Mago, nahiz eta ez diren inolaz ere (edo ez bakarrik) progresiboak sensu stricto.


Jarraitzen dut pentsatzen, beraz, disko espainolen zerrendan presentzia handiagoa duela progresiboak (nahiz eta progresibo arraro samarra izan), nazioarteko zerrendan baino.


gabi
2004-11-27 : 16:32

1-Jotakie-Joxemai beltza

2-Hertzainak-Hertzainak

3-Parabellum-Bronka en el bar

4-Xabier Montoia-Beti oporretan

5-Dut-At

6-La polla records-lehenengo zuzenekoa

7-Rip-No te muevas

8-Txuma Murugarren-Gauak neskak eta maletak

9-MCD-Jodete

10-Gari- Eguzki berritan zaude

Euskal mistikoa
2004-11-28 : 22:07

> *Rockdelux* musika-aldizkariak 20 urte bete ditu eta, ospatzeko-edo, ale berezi bat kaleratu du espainiar musika pop/modernoaren nolabaiteko historia laburbilduz. Bertan ere Espainian egindako 100 disko onenen zerrenda plazaratzen du; tartean, sei disko euskaldun, edo hamabi, gaztelaniazkoak kontuan hartuta.

> Abstrakzio bat eginez, eta *Berria* egunkarian agertutako albistearen ildoari jarraituz ("hemen", http://www.berria.info/hemeroteka/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA/y2004/m11/d20041102/p00040003.html), euskal disko onenen zerrenda txiki bat osa daiteke; hauxe litzateke:

>

> 1. Negu Gorriak, *Borreroak baditu milaka aurpegi* (Esan Ozenki, 1993).

>

> 2. Mikel Laboa, *Bat hiru* (Herri Gogoa-Elkar, 1974).

>

> 3. Fermin Muguruza, *Brigadistak Sound System* (Esan Ozenki, 1999).

>

> 4. Anari, *Habiak* (Esan Ozenki, 2000).

>

> 5. Lisabö, *Ezarian* (Esan Ozenki, 2000).

>

> 6. Hertzainak, *Hertzainak* (Soñua, 1984).

>

> Hau bihurtuko litzatekeena, gaztelaniaz edo ingelesez kantatzen duten (Hegoaldeko) euskal herritarrek egindakoak gehituz gero:

>

> 1. Family, *Un soplo en el corazón* (Elefant, 1994).

>

> 2. Derribos Arias, *En la guía, en el listín* (Gasa, 1983).

>

> 3. Negu Gorriak, *Borreroak baditu milaka aurpegi* (Esan Ozenki, 1993).

>

> 4. Mikel Laboa, *Bat hiru* (Herri Gogoa-Elkar, 1974).

>

> 5. Fermin Muguruza, *Brigadistak Sound System* (Esan Ozenki, 1999).

>

> 6. La Buena Vida, *Soidemersol* (Siesta-Polygram, 1997).

>

> 7. Aventuras de Kirlian, *Aventuras de Kirlian* (Dro, 1989).

>

> 8. Los Bichos, *In bitter pink* (Oihuka, 1991).

>

> 9. Anari, *Habiak* (Esan Ozenki, 2000).

>

> 10. Le Mans, *Entresemana* (Elefant, 1994).

>

> 11. Eskorbuto, *Anti todo* (Discos Suicidas, 1986).

>

> 12. Hertzainak, *Hertzainak* (Soñua, 1984).

>

> Mota honetako zerrendak beti dira arriskutsu (eta gezurtero), baina onartu behar dut niri, *High Fidelity* nobela edo filmeko protagonistari bezala, ariketa polita iruditzen zaidala. Dena dela, *Rockdelux*-ekoen zerrendan atentzioa eman didaten zenbait gauza azpimarratu nahiko nuke:

>

> * alde batetik, flamenkoaren eta haren hibridoen presentzia handia. Argi dago espainiartasunaren definizioan (baita espainiartasun musikalarenean ere) flamenkoak rol izugarri garrantzitsu bat betetzen (jarraitzen) duela.

>

> * beste alde batetik, ildo progresiboko diskoen pisua, agian ez erabatekoa, baina deigarria *Rockdelux*-en 200. zenbakian argitaratu zuten “nazioarteko” 200 disko onenen zerrendan progresiboak zuen presentziarekin: zero patatero. Egia da, salbuespenak salbuespen (Triana) Katalunia aldeko kantari eta talde hippy-freakiak direla ildo honetako gehienak (Música Dispersa, Máquina!, Pau Riba etab.), baina bitxia da aurreko zerrendarekiko kontrastea.

>

> * Alaskaren agerpen etengabeak. Bere traiektoria osoko enkarnazioen berri ematen digu zerrendak, Kaka de Lux-etik hasita Fangoria-raino.

>

> Hauxe duzue, adibide gisa, sei disko espainiar onenen zerrenda, *Rockdelux*-en ustez:

>

> 1. Veneno, *Veneno* (CBS 1977).

>

> 2. Camarón, *La leyenda del tiempo* (Phillips-Polygram 1979).

>

> 3. J. M. Serrat, *Mediterráneo* (Novola-Zafiro 1971).

>

> 4. Vainica Doble, *Heliotropo* (Ariola 1973).

>

> 5. Alaska y Dinarama, *Deseo carnal* (Hispavox 1984).

>

> 6. Morente & Lagartija Nick, *Omega* (El Europeo-Karonte 1996).

>

> Euskal musikaren kasuan, argi geratzen da *Rockdelux*-en maitasuna Esan Ozenki (egun Metak) etxearekiko eta, salbuespen ebidente eta ebitaezinak alde batera utzita (Laboa, Hertzainak) bestelako seiluen emaitzen inguruko ezjakintasuna. Bereziki deigarria egin zait Ruper Ordorikaren eta, batik bat, Itoizen ausentzia: azken honen prog-aldia alde batera utzita (niri ere homologagarria iruditzen zaidana), zerrendan bai ageri diren Nacha Pop edo Radio Futuraren mailako pop-rock nuevaolero bikaina egin zuten (eta, jakina, Alaskarenaren gainetik)… baina, tira, badakigu zein den istorioa.

>

> Atrebentziaz, nire seiko zerrenda alternatiboa plazaratuko dut amaitzeko. Jakina, oso lotuta dago disko horiek guztiek ekartzen dizkidaten oroitzapenekin (baina ziur nago hala izan dela ere *Rockdelux*-en zerrenda osatzeko bozketetan parte hartu duten kritikarien kasuan ere).

>

> 1. Itoiz, *Espaloian* (Elkar, 1985).

>

> 2. Ruper Ordorika, *Hautsi da anphora* (Xoxoa, 1980).

>

> 3. Hertzainak, *Hertzainak* (Soñua, 1984).

>

> 4. Jabier Muguruza, *Boza barruan* (Elkar 1994).

>

> 5. M-ak, *Barkatu ama* (IZ 1989).

>

> 6. Zarama, *Indarrez* (Discos Suicidas 1984).

>

> Sustatuzale gehiago animatzen bada, zerrenda osoago bat egiteko abiapuntu izan daiteke, agian





Honan hemen, Nick Hornbyren estiloan, ene lista xumea.



1. Negu Gorriak- Borreroak baditu milaka aurpegi

2. Akauzazte- Azalberritan

3. Atom Rhumba- Backbone Ritmo

4. Itoiz- Musikaz Blai

5. The Allnighters- Ten Long Years

6. Ruper Ordorika- Ni ez naiz Noruegako errege

7. M-ak- Barkatu Ama

8. Cancer Moon- Barkatu Ama

9. EL Inquilino Comunista- Bluff

10. Anari- Habiak

11. Beti Mugan- (diskoaren izenburua ez daukat, baina azala nahiko txuloa dauka, eta Filosofi aldaketak hita azaltzen da bertan)

12. Jotakie- Joxemai Beltza

13. Mermaid- (atera zuten azken diska)

14. Su Ta Gar- Jaiotze Basatia

15. Ama Say- (portada zuria eta karakola bat azaltzen dena)

16. Javi Pez Orchestra- Sports

17. Delorean- Delorean

18. La Polla- Salve

19. Derribos Arias- Branquias bajo el agua

20. Hot Dogs- Rock and Roll Army 69





Erantzun

Sartu