Teknologia albisteak

The Dog Newspaper, 2004ko blogik onena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-12-09 : 10:12

Deustche Welle kate alemaniarrak antolatu du The BOBs - Best of the Blogs sariketa. Astelehenean eman zuten 2004ko blog onenen zerrenda. Txinako The Dog Newspaper-i eman diote epaimahaiaren saria.

Epaimahaiaren sari nagusia The Dog Newspaper weblogak jaso du. Baina beste aipamen bat ere izan du; Txinako kazeta bitakora onena izatea, hain zuzen ere. Arabiar, ingelesezko, aleman, portugesezko, errusiar eta gaztelaniazko kazeta bitakora onenak ere saritu dituzte.

Erabiltzaileen saria

Erabiltzaileek ere eman dute beren saria. Botoen %30arekin Brasileko Por um punhado de pixels izan da iarabazlea, Brasileko blogosferan izan zen lehenengotariko bloga. Boing-Boing geratu da bigarren.

Boto guztien emaitzak dituzue hemen.

Informazio gehiago Deutsche Welle International Weblog Awards 2004-en webgunean.

Erantzun

Sartu