Teknologia albisteak
3

Internet Euskadin geldi dagoela? ez nago ados

Erabiltzailearen aurpegia
2004-12-13 : 11:12

Aitor Lopez de Aberasturik Euskal Interneta sustatzen zenbat ordu bota dituen berak bakarrik daki. Tematia da kaixo.com-eko webmasterra eta horregatik ere miresten dut, baina azkeneko Argian esaten duen zerbaitekin ez nago ados.

Internet Euskal Herrian bizi-bizi dago

Internet Euskal Herrian bizi-bizi dago

Internet ez dago geldirik. Ikusi besterik ez dago zer mugimendu dagoen egunero batean eta bestean. Lagin moduan hona hemen zenbait adibide:

Zenbait agente geldirik daudela? Hori bai, seguru baietz, Jabi Zabalak Sarean.com-en aipatzen du Durangon sentitu duen autismoa bezala. Baina horiek dira tradizionalki handiak, beraien jarduna bestela ere ziurtatuta duenak eta pauso bat ematea kostatzen zaienak.

Txikiok aldiz, ez dugu beldurrik.

Publizitateak ez du konponduko

Ez nago ados publizitate falta denik arazoa. Betidanik entzun diot Aitorri gai hau. Nire ustez ezin dugu horren esperoan egon; diru iturri garrantzitsu gabe konpondu beharko ditugu gauzak.

Are gehiago, mantentzen proiektu merkeak behar ditugu, erraz eguneratzen direnak eta euro bakar bakoitzari zukua ongi ateratzen diotenak. Batek baino gehiagok barre egingo luke Internet ongi manejatzen duten euskal proiektuen kostuak ezagutuko balira. Urte guztiko ostatatzea askotan da beste proiektu ponposo horietako batek inaugurazio egunean kokakolan gastatzen duena.

Blog Komunitatea prestatzen

Baina irakurri dut ere Aitor Blog komunitate bat prestatzen ari dela Kaixo.com atarirako. Kontraesanean sartzen da Aitor, ikusten bait dugu bera ere ez dagoela geldi. Martxan ikusteko irrikitan nago. Aupa Aitor eta aurrera!

Erantzunak

Jabi Zabala
2004-12-13 : 13:18

Ez dut uste gurean sarea geldi dagoenik (
funtsean, nire testua durangokoazoka.com-en adibide antologikoaren errepasoa zen). Kexu naiz, ordea, batetik sarean parakaidista moduan agertzen diren (eitb24.com-en iragarkia ikusi duzue?) offline hedabideei laguntza handiak ematen zaizkiela, Josu Landak aipatzen zuen moduan, gero diru hori sarean islatuta ez agertzeko. Bestetik, Aitorrek aipatzen duen beste adibidea ere ikusi dut: sareko ekimen bat diruz ondo hornitua izan eta handik gutxira desagertzea, jarraipenik gabe eta sarean ondo errotu eta hedatu ez delako.


Horietarik, batzuek zein besteek (batez ere lehenengoek), autismoa erakusten dute sareko komunitateekiko, ez dute beste webguneen erreferentziarik, gaiak eta informazioa offline mundukoak dira gehienetan...


Publizitatearena ere ez dut uste konponbidea izango denik, baina Aitorren ahotan ulertzen dut, berarentzat gai inportantea delako eta beti egongo da bere gogoan zergatik Euskaltelek (eta beste batzuek) ez duten publizitatea sarean bertan egiten, are, askotan sareko gauzak iragartzeko denean.


Bestalde, ni neu ere kontraesanean jausteko, (dirulaguntzarik eskatu gabe) zeozer mugitzen egon garela azken aldion: Alde batetik, sarean bitakoraren itxura berria, arinagoa (eta estandarrak betetzen dituena). Bestea, ordu honetarako dagoeneko martxan egongo da...


Gari Araolaza
2004-12-13 : 13:51

Bai ba. Mugimendua ibiliz erakusten da:


Irratia.com 2.0


Zorionak berriz ere Jabi eta Patxi!


Aitor Lopez de Aberasturi
2004-12-14 : 12:52

Nire ustez kalitatezko zerbitzuak eta edukiak egiteko denbora behar da. Askotan bakoitzak erabaki dezake zer egin nahi duen bere denborarekin. Egunero zerbitzu bati 14 ordu eskaini edo 3 ordu; argi dago 14 ordu eskaintzen badiozu kalitatea askoz hobeagoa izango dela.



Euskal Herrian eta batez ere euskararen inguruan dauden proiektu gehienak proiektu “pertsonalak” dira, hau da, euskaldunentzako proiektuak egiten ditugunok gure denbora eta dirua jartzen dugu gure produktua gero eta hobeagoa izateko eta hori da euskara eta Internet inguruan gertatzen hari dena. Beti proiektu berriak egon dira, eta etorkizunean ere proiektu berriak egongo dira, hauetako asko desagertuko dira beste batzuk berritu gabe Interneten zintzilikatuak mantenduko dira.



Proiektu bakoitza mantenmendua bi eratan egin dezakegu: gure denbora librean edo gure lanbide bezala. Bi kasuetan badugu finantziazioa bilatu behar da. Adibidez, nire kasuan egunero 30 Euskal Herriko herrietako eguraldiaren aurreikuspena emateko, berrien teletipoak emateko edo 30.000 doako posta elektroniko dituen zerbitzari bat mantentzeko… hau da, kalitatezko zerbitzu batzuk emateko finantziazioa behar da. Proiektu batean langileak baldin badaude, gastu pertsonalak ere egongo dira.



Beraz kalitatezko produktuak egiteko finantziazioa behar da. Nondik etorri behar da finantziazio hori ? Publizitatetik , dirulaguntzatik edo norberak ipintzen duen dirutik. Euskal Herriak dauden proiektu gehienak edo guztiak proiektu pertsonalak edo defizitarioak dira. Kaixo! hemendik aurrera proiektu pertsonal bat izango da, denbora dudanean zerbitzu berriak ipintzeko aukera izango dut, hau da, proiektuari 10 ordu eskaini beharrean 3 eskainiko dizkiot.



Ni behintzat nire proiektuan egunero 10 ordu lan egiten sailatu naiz !!

Erantzun

Sartu