Teknologia albisteak
1

Aurki.com berritua: euskarazko albisteen bilduma ere badakar

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-02-09 : 09:02

Aurki.com-ek atal berria du: Jarioa. Euskarazko sareko hainbat informazio iturritatik elikatzen den albistegia da Jarioa. Gaika sailkatzen ditu albiste edo artikuluak eta ekarritako azken berriak agertzen dira azalean. Harpidetzeko aukera ere badu. Beta fasean dago oraindik Jarioa, baina laister egongo da behin betiko bertsioa.

Taldekatze jakin batean, 150 bat albiste-iturri daude sailkatuta. Iturri horiek guztiek, XML feed eran eskaintzen dute informazioa, baina ez larritu izen horiekin. Horien gainean ezer jakin barik ere gustoko izango duzu erreminta hau. Hemen, Jarioari buruzko informazio gehiago.

Zure jarioa

Aurki.com -eko Jarioari begira egon beharrean, zeuk ere eduki dezakezu jario propioa. Horretarako, alta eman behar duzu Jarioan eta gogokoen dituzun informazio iturriak aukeratu. Horrela egingo duzu zure jarioa.

Aurki Interneteko atari euskalduna da. Eibar.org taldeak bultzatzen du gunea. Lehen direktorioa eta bilatzaile euskalduna zirena, orain aberastua dator informazio jarioarekin. Bisita ezazu eta eman iritzia zuk ere.

Jarioa CodeSyntax enpresak egin du software librea erabilita:

  • Zope web aplikazioen zerbitzaria

Erantzunak

Jabi Zabala - sarean.com
2005-02-09 : 14:36

Zorionak, ideia bikaina izan da aurkiren birmoldaketa hau. Gure googlenews eta bloglines zerbitzuak ditugu orain euskaldunok, euskal albisteak eta euskal blogosfera webgune batean bilduta. Akats txikiak gorabehera, diseinu txukuna eta teknologiaren egokitzapen bikaina daude honen atzean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago